Heldu da urria eta ekonomialariak istripuen zain kanarioei begira
Bi analista ospetsuk hala iragarri omen zutela eta, joan den udan hedabideek aipatu zuten urrian ekonomiak beste erorialdi latz bat jasan zezakeela, titular deigarriekin, ikusi Russia Today gaztelaniaz: “Predicen que un colapso económico a gran escala sacudirá el mundo este octubre“. Alegia, munduko gobernu asko beren zorren ordaindu ezinak harrapatuko zituela. Urte bete lehenago, urria ez aipatu arren, 2015erako aurreikuspen goibelak egin zituen Jacques Attali ekonomialari...
Read MoreDe Lucarentzako fiskalak zortzi hilabete eskatu ditu sabotajea justifikatzeagatik
Urriaren 19an jakinaraziko dio epaia Torinoko juezak, baina atzo astelehenez jakin du Erri de Lucak zortzi hilabeteko kartzelaldia eskatu duela beretzako Torinotik Lyonerako AHTaren kontra Susa bailaran herritarrek egindako sabotajeak justifikatzeagatik. Dena dela, bost urte bitarteko kondena eror dakioke gainera, fiskalak aipatutako argudioak aintzat hartzen baditu epaileak. Le Mondek zabaldu duenez, De Lucak adierazi du harrituta zegoela fiskalak hain zigor arina eskatzearekin, honek...
Read MoreIrailak 21, pinu eta eukaliptuzko basamortuen kontrako eguna
Ez dut ukatuko Alzheimerraren eguna ere badenik, baina botika miraritsuak bezala terapia genetiko aztizkoak saltzen dizkigun farma-industria aski mintzo da hedabide gehienetatik. Aldiz, herrialde tropikaletako oihanak defenditzen dituztenek Zuhaitz Monolaboreen kontrako Borroka Eguna ere izendatu dute irailaren 21 hau, World Rainforest Movementek oroitarazi digunez. Kontua da aktibistok egun honetarako hautatu duten logoa (irudian ageri dena) Gipuzkoako armarritik aterea dirudiela. Gipuzkoak...
Read MoreHesien ezintasuna: gerrak baretu gabe ez dugu lasaituko iheslari uholdea
“Alemaniako erregina gure laguna da” ez dute gehiago esango iheslariek Merkelekin selfiak eginez. Bat batean etorkin gaizoak gozo hartzen hasi zirèn austriar patxadatsuek armada bidali dute Hungariarekiko mugara. Gero arte Schengen, aparkatu dugu barne mugarik gabeko Europaren espejismoa. Atzo moskeatuta baldin bageunden kanpotarrak ari direlako ogia kentzen gure seme-alabei, gure zergen kontura edoskitzen dituztelako zerbitzu sozial publikoek, ohitura zaharrak arriskuan jarri...
Read MoreKister koronela: “Nik hondoratu nuen Greenpeaceren ‘Rainbow Warrior'”
1985eko uztailaren 10ean, Greenpeaceren militanteak zeramatzan Rainbow Warrior itsasontzia hondoratu zuen leherketa batek Zelanda Berriko Aucklandeko kaian. Fernando Pereira argazkilaria hil zen bertan. 30 urte beranduago Jean-Luc Kister koronelak aitortu du berak egin zuela, François Mitterrand lehendakari eta lehen ministro Laurent Fabius zeuzkan Frantziako gobernuaren aginduz. Mediapart hedabideak ipini du sarean elkarrizketa, bere zuzendari Edwy Plenelek lorturik Kisterren aitortza....
Read MoreAHTak zulo berria egin du: 304 milioi Pertuseko (Katalunia) tunelean aski trafiko ez delako
Eskandalu berri bat Abiadura Handiko Trenaren inguruan: Pirinioa Kataluniatik zeharkatzeko zulatutako tunela kudeatzen duen enpresak porrota jo du eta 304 milioi euro eskatzen die kalte-ordaintzat Espainiari eta Frantziari. Herritarrek beren diruz ordainduko dute AHTak sortu behar zuen trafikoa kalkulatua baino txikiagoa izatea. Pertusen 8,3 kilometroko tunela ACSk (Florentino Perez) eta Eiffagek eraiki zuten 1.100 eurotan, horietatik %60 Europak diru publikoz pagatuak. Bi enpresok sortutako TP...
Read More
Iruzkin berriak