Erri de Lucarena abisua izan da, baina Susa haranak AHTarekin borrokan darrai
Torinoko auzitegiko epaileek erru gabetzat aitortu dute Erri de Luca idazlea, Susa haranean Abiadura Handiko Trenaren kontrako borrokan azken baliabidetzat herritarrek sabotajeetara jo izana justifikatu zuena. Baina nazioartean halako fama daukan eta hain jende ospetsuaren elkartasuna jaso duen idazleari auzitegiak emandako tratua askok ulertu dute politikariek eta multinazionalek hitzartutako azpiegitura handiei aurre egiten dieten militanteek jasoko duten zigor gero eta gogorragoen...
Read MoreVolkswagenengatik Alemania erreskatatu beharko?
Ramon Aymerich kazetariak, La Vanguardia egunkarian Ekonomia atalaren arduradun nagusia denak, “Rescatar Alemania” idatzi berri du, alderatuz Alemania une honetan Volkswagenen krisiarekin bizitzen ari den momentua eta 2008an AEBk bizi izan zutena Lehman Brothersen hondoratzearekin. Aymerichen “Dos de juny” blogetik hartuta osorik doa hemen euskaraz. Estatu Batuek Lehman momentua eduki zuten 2008an. Alemanek orain Volkswagen momentua bizi dute. Gehiegizkoa dirudi...
Read MoreKilometroak Zero Zabor: “Ez, ez, heuk eraman ezak, han daukak ontzia”
Plazer bat izan da Usurbil Zero Zaborreko lagunei laguntzea Kilometroetako hondakinak ondo sailkatuta biltzen, bertako zientoka eta inguruko herrietako dozenaka boluntarioen artean. Goizeko lehen orduetan lasai zegoen Atalluko area, laugarrena. Hernaniko zerozabor-jendea tarea ezberdinetan banatuta: pare bat komunak zaintzen, hondakinak edukiontzietan gaika sailkaturik uzten zirela segurtatzen beste bi, pare bat gehiago gunean barrena lurrean oker lagatako zikinak biltzen, beste...
Read MoreVolkswagen, Petronor, Zabalgarbi… nork nola kontrolatzen ditu isuriak?
John German ingeniari estatubatuarrak sinpleki azaldu dio The Guardian egunkariari nola aurkitu zuen Volkswagenek bere auto famatuen isuriekin egindako iruzurra: kotxeek errepidean normalki zirkulatuz emititzen zutena neurtuta. Behin eta berriro neurtuta, zehazkiago, enpresak deklaratzen zuenaren eta benetan autoek kutsatzen zutenaren tartea izugarria zelako. Nola zen posible? The Guardian: “Dio Germanek Volkswagenek tranpatan segituko zuela etorkizunean ere, baldin eta inork ez balu...
Read More
Iruzkin berriak