Xehe
Hasiera » Iritzia » Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta
Urt09 0

Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta

Atalak: Iritzia

Abenduaren 26an auzitegietako albisteen zain zeuden GuraSOS elkarteko buruak. Eskueran ikusten zuten lizitazioa etetea, izan Donostiako Administrazioarekiko auzien 2. Epaitegiaren edo izan EAEko Auzitegi Gorenaren erabakiz. Ez zen gertatu eta 27an Markel Olanok eta Jose Ignacio Asensiok pozik iragarri zuten erraustegia abian jartzeko urratsik inportanteenetako bat, kalean herritar ugarik  haserrea oihukatzen zuen bitartean.

Baina bihurriak direnez epaitegietako bidezidorrak, egun gutxiren buruan juezen esku artean zegoen katramilatuta Zubietako labea. Donostiako Administrazioarekiko auzien 2. salak eman du lizitazioa eteteko ebazpena, era bitxian: lehen puntuan ez du onartzen GuraSOSek eskatutako “medida cautelarísima inaudita parte” delakoa (Foru Aldundiak hondakin planaz herritarrei parte hartzeko prozesua burutu arte etetea); bigarrenean  Administrazioari eskatu dio suspenditzeko lizitazioa Auzitegi Nagusiak erabaki arte.

Bitxiena, hala ere, izan da justu egun horietan bertan zabaldu duela auzitegi beraren 1. salak bere erabakia balio gabe utziaz… Zubietako erraustegiaren aurreko kontratuaren itxiera. Gipuzkoako Foru Aldundia eta GHK Bilduren eskuetan zeudenean, 2013an, erraustegia egiteko lehenbiziko kontratua desegin zuten, FCC buru zuen enpresa taldearekin kalte-ordainak negoziatuta. Erabaki hari San Marko eta Debabarrena mankomunitateek –PSEren esku– ezarritako helegitea da lau urte beranduago epaileak ebatzi duena. Paradoxikoki, Denis Itxasok aurkeztutako auzia korapilo handiagoa gerta dakioke lizitazio berriari GuraSOSen auziak eta hainbat udal eta mankomunitatek aurkeztutako besteak baino.

Berehala iragarri dute EAJ eta PSEk 2013ko eten harengatik Bildu auzitara eramateko mehatxua. Ez da lehenbizikoa. Juan Calparsorok 2015ean –Denis Itxasoren eskariz– Ainhoa Intxaurrandietaren kudeaketa ikertu zuen, GHKren zuzendaritzan diru publikoa oker erabili ote zuen miatzeko, amaieran dosierra artxibatuz.

Hona berriro mahai gainean hondakinen kudeaketa, diru publikoen erabilera, errausketaren beharra versus alternatibak… eta 2011an Carlos Ormazabalek sinatutako swap toxikoak. Hauek epaitu ziren auzian Cuatrecasas bufeteko abokatu Joanes Labaienek iragarri zuen erraustegi bat gelditzen zutenak ezin zirela zigorrik gabe geratu, “irse de rositas” gaztelania kastizoan. Antzera mintzatu da Jose Ignacio Asensio orain.

Antza, errausketarik gabeko alternatibari aurpegia jarri zion Ainhoa Intxaurrandieta auzitara eramanez EAJk, PSEk eta zerbitzu publikoen kudeaketa pribatuko lobbyak Gipuzkoako gizarteari adierazi nahiko liokete hemen alternatibarik ez dela. Ez hondakinen kudeaketan eta ez beste ezertan.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Zenbat harik osatzen dute erraustegiaren auzitegietako korapiloa? | Zero Zabor - […] Zubiria Kamino] “Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta” titulatu zuen ARGIAk urtarrilaren 9an, 16an Deiak “La incineradora de Zubieta cae en…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA