Baimen barik
Erradiografiak egitea agindu dit medikuak. Goazen San Sebastiango Amarako anbulategira. Zer eremu arrotz espainolagorik guardia civilek zaindutako Gobernu Zibila baino Francoren Espainian sortutako baserritarrarentzako. Gaztelania usainak hartuta dauka anbulategiko egongela ere. Egun on, erradiografiak egitera etorri naiz. Tienes que seguir la raya roja a lo largo del pasillo, bajas la escalera y ahí es. Bidean beste mahai batean galdetu behar izan dut. Barkatu, erradiografiak egiteko lekua...
Read MoreHau beste kirol bat da
Hainbeste saiatu gara jendea aktibatzen motibatzen seduzitzen kontzientziatzen animatzen, “Guk euskaraz/zuk zergatik ez?” eta istorio, ezen eta orain oztopo bilakatu baitzait ulertu bai baina hitz egin ezin duen Enrike B.rekin. Familia euskaldunean sortua, Madrilen ahoa irekitzearekin ezagutuko lioketen arren baskoa dela, aspaldi galdu zuen euskaraz hitz egiteko gaitasuna. Euskararen egun sinbolikoetako batean izan balitz Enrikerekikoa ere ondo pasatuko zen, baina astegun buruzurian...
Read MoreAtxiki-dantza
Pili C.rekin zortea izan dut lehen egunetik. Komertziante guztiek ez daukate suhi bertsolaria, ezta koplaka esperimentazioetan ausartzeko umorea ere. Sortzetik gaztelaniako hiztun, bizi osoa darama hemen. “Euskara Ari Du” txaparen magia probatu behar genuen. Nik euskaraz diosala, berak ere arrapostua, nik euskaraz bigarrena, berak gaztelaniaz jarraipena, nik euskaraz, hark erdaraz… Fandangoa baltsarekin uztartu nahian ez al gara blokeatuko? Sakeak...
Read More
Iruzkin berriak