Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Oreinako zubia
Atalak: Iritzia
Hor egon behar zuen Khalil eta Martinen aurrean baina ez dago, zorionez. Pelix Bereziartua eta Maria Luisa San Sebastianen Uriberri baserrian zaude, ongi etorria paradisuaren atari honetara. Laulad Ahmed Salehren ezkerreko sorbaldaren parean ageri den kainaberadia da hasi, aurreratu baina bukatu ez zuten zubiak utzitako arrastoa, justuan huts egindako krimenaren froga: Oria ibaiak bere bidea aldatu zuen zubia eraikitzeko bete-lanaren eraginez. 1977 baino lehen Oriotik ekarritako hondarrez lepo sartzen zen Irisasi baporea horraino eta harentzako urak bazeukan jiratzeko adina sakon eta zabal. Orduan hasi ziren mamitzen Franco hil aurretik ezkutuan martxan zetorren espekulaziozko operazio handi bat, Aginagatik hasita Ortzaika parean barrena Aia eta Oriorainoko erriberak hormigoiztatu behar zituena. Hura dena egin balitz, Koldo Almandozek ez zion erreparatu ere egingo Mapil inguruari, zer izango ote ziren Isostegi, Itzao, Motondo… Orduan ikasi genuen Aginaga eta Usurbilgo batzuek zer zen eskutik helduta gainera etortzea Diputazioko goi-funtzionario ustela, aurpegia garbi erakusten ez duten kapitalista handiak, lekuko bizilagun sikarioa eta ahoa Euzkadiz beteta herria saltzeko pronto zeuden udal hautetsi nazionalistak. Berrogei urte beranduago Joseba Egibarrek –Erabakitzeko Eskubidea ahoan, Banco Santander bihotz ondoan– bere erraustegiarekin gehiegi ez harritzeko eskarmentua ere jaso genuen orduan gazte ginen batzuek. Euskal Herrian ez dira asko izango hasi, ia bukatu eta hala ere desmuntatzera –nork eta Jaurlaritzak berak– behartutako obra ilegalak, bakarretakoa izan da Aginagako zubia. Bataila hark emango zizkion Koldo Almandozi Oreinan sartzeko eszena gehiago, saldukeriak, herritarren manipulazioa (nonbait egongo da Aginagako 500 biztanleei prometitzen zitzaien piszina olinpikoaren planoa, olinpikoa bai, sic), telefonozko mehatxuak, aurre egitera ausartu ziren baserritarrei metak erretzea, jipoiak, pistola… Hori dena ikusi zen urte hartan Oreinako zubiaren inguruan, Xabier Amurizak oraindik akorduan izan behar du bertso jarrien aspaldiko bira hartan aipatu izana. Adiskide, hurrengoan Oriako erribera oparoetatik pasatzean oroi zaitez txikizioari aurre egin zioten bakan haiez. Usurbilgo zinegotzi abertzale ezkertiarrek beren lana zuzen egin zuten, Errebal Txikiko Felix buru zutela. Benetako ausardia lau baserritar obrerok eduki zuten: Ezpaldi Txikiko Balentin, Galardi Azpiko Praixku, Uriberriko Pelix eta Urruzmendiko Kandidok.