Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Not In My Business
Atalak: Kondarrak
Ez genion neurria ondo hartu tabernan adiskide hark esanari: “Oye, que yo no voy a hacer el Zero Zabor“. Heuk igerriko diok, baina hondakinak gaika sailkatu eta biltzea derrigorrezkoa izanen duk herrian. Ez ginen ohartu botoemaile soilaz gain profesional autonomo ere badela gizona, eta esan nahi zigula “Zuei zer inporta zaizue nire negozioko zakarrak non botatzen ditudan?”. Etxeetako hondakinentzako kontainerretan, alegia. Abisatua ziguten usurbildarrek, lehenengo hilabeteetan zabortegi txikiak ugaritu zitezkeela baserri inguruetan.
Atez Atekoa jarri behar duten herri bakoitzeko bileretan, komertziante guztien artean bada bat hondakinak bi edo hiru egunez edukitzeko leku arazoak dituena. Ez beti taberna edo denda txikiena. Denek daukate saldu arte jeneroa jasotzeko biltegia; antza, bakan batzuek falta dute saldutakoaren soberazko oskolak egun batzuetan zaintzekoa.
Gaikako bilketa orokortzen denean, oinezko herritarren eztabaidari erreparatzen zaio asko. Baina kaleetatik desagertzean errefusarentzako kontainer handi orojalea, orduan agertzen da etxeetakoak ez diren hondakinak ere irentsarazten zitzaizkiola. Berez bilketa ondo araututa daukaten enpresa eta profesional batzuenak. Kontainerrekoaren ehunetik zenbat, hamar, %20 akaso?
Herriko anbulategi atariko baldosak zaharberritu zituztenean Osakidetzak ez zion lana eman herrian zergak txintxo ordaintzeaz gain eskonbroak beren lekura tasak pagatuz eramaten dituen igeltseroari, urrutiko Gaztelatik edo haratagotik ekarri zuen azpikontrata. Seguru merkeago egin zutela. Haiek lurra harrotutakoan pilatutako zakarrak hilabetez egon ziren plastikozko poltsatan osasun zerbitzuko ormaren kontra, peoiak ez zuen jakingo nora bota kontainerrik ez daukan herri bitxi honetan.
Ez begiratu txikiei bakarrik, ordea. Duela gutxi herriko udaltzainek iluntzean harrapatu zuten furgonetero gaztea industrial baten zaborrak gurean botatzen. Donostian Kalitatezko Q eta zertifikatu guztiak dauzkan konpainia famatu bateko sarjentoren batek emango zion enkargua azpikontrataren azpikontratak pagatuta lan egiten duen furgonetero gizarajoari fabrikako zaborrak ahal zuen aurreneko zoko ilunean utzi zitzan.
Not In My Business. Horrelakoak ere bagara.