Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Heriotza duinaren aldeko doktorea auto-eutanasiatzeko ikastaroak eskaintzen
Atalak: Osasuna
Philip Nitschke
Ez da ez morbo kontua, ez sentsazionalismo merkea. Heriotza duinaren inguruko eztabaida erabaki praktiko gogorretan mamitzen baita. Maiatzaren hasieran Britainia Handiko zenbait hiriburutan “suizidio ikastaroak” eskani ditu mediku australiar famatu batek. Philip Nitschke doktorea heriotza duina aldarrikatzen duen Exit International fundazioaren sortzailea da, Peacefull Pill eHandbook liburuaren egilea, eta hitzaldiotan auto-eutanasiari buruzko informazio orokorrez gain suizidatzeko DIY izeneko kita aurkeztuko du.
Lehen saioa Bournemouth herrian izan da, non adin handiko biztanle asko dagoen. Hitzaldian 100 lagun baino gehiago zituen Nitschkek entzule, gehienak jubilatuak eta horietako asko bikotekidearekin etorriak. Urteetan eta eritasunetan aurrera joan ahala heriotzera oinazetan iritsi nahi ez luketenak, ahal izanez gero. Aurkezpenean doktoreak aipatu zituen legeak zein “zulo” dauzkan utzita mediku batek hala nahi duenari suizidatzen laguntzeko moduan. Eta DIY izeneko kita aurkeztu zien bertaratuei. Honetan bada batetik “exit bag” edo “irteera-boltsa” (ingelesezko Wikipedian esplikatzen da xuxen nolakoa den), euskaldunoi oroitzapen beldurgarrienak dakarzkiguna oraindik hemen usatzen diren torturak direla eta, baina auto-eutanasiaren aldekoek seriotasun osoz aurkezten dutena. Eta bestetik “Deliverance Machine”, hiltzeko aukeratu diren drogak testeatzeko balio duena.
Ezaguna da sodio pentabartitola auto-eutanasiatzea buruan darabiltenen artean. Antza denez, eskuratzen ere ez da zailegi. Baina nola ezagutu beharrezko dosia zein den? Drogak denborarekin eta inguruko baldintzekin ahalmena galtzen baitu. Aipatu makinak hori jakiten laguntzen du, eskuratutako barbiturikoa testeatuz. Informazio guzti horiek eskaintzen ditu bere mintzaldietan Nitschke doktoreak. Heathrowko aireportura iritsi zenean bederatzi orduz eduki omen zuten galdeketan inmigrazioko poliziek, baina azkenean utzi zioten pasatzen.
Mintzaldiak irekiak dira, baina gaiaz sakonako aritzeko “workshop” edo tailerretan parte hartu nahi duenak 50 urtez gorakoa izan behar du eta Exit Internationaleko bazkide egin, 25 libra ordainduz. Ingalaterran, Europako gainerako leku gehienetan bezala, inori suizidioan laguntzea delitua da, espetxez zigortua. Sufritzen ari den jendearentzako mintzatzen da Nitschke. “Sarritan ikusten ditut zaharrak herio luzeak sufritzen. Antolatu dezagun hori, jarri dezagun edonoren eskueran. Zergatik sufritu behar du jendeak hain bizimodu ikaragarria? Hain gaizki egotea, oinazetan, agonian eta etsipenean, hori gelditu beharra daukagu. (…) Horiek aukerak behar dituzte. Badakite egunen batean iritsiko direla aukerak, legeak aldatuko direla, baina beraiek ez daukate denborarik ordura arte zain egoteko”.