Xehe
Hasiera » NetHurbildarrak » Krisiaren hurrengo geltokia: Dubai
Aza27 0

Krisiaren hurrengo geltokia: Dubai

Atalak: NetHurbildarrak

Muturreko handia izango al da munduarentzat Dubaikoa? XXI. mendeko krisitzarraren atzo irekitako kapitulu berriaz ari gara. Laburbilduta: Dubai emirerri aberatsak atzokoan iragarri du zor publikoaren ordainketa sei hilabeterako izoztu duela, munduko burtsek %3 inguruko galerak jasan dituzte eta  ibilbidean kezka handiak sortu dira beste herrialde batzuen zor publikoaz. Hurbileko bat aipatzearren, Greziarenaz.

Ekonomiaz ari den prentsa -ia erabat neoliberalismoaren defenditzailea- alarmaz ari da idazten Dubain gertatuaz. Financial Times-ek Dubai in turmoil (Dubai ekaizpean) izeneko sailean ari da biltzen informazioak eta iritziak. Horietako batzuk espainolez irakur daitezke Expansion egunkariaren gunean, eta bere blog propioen artean bat azpimarratzekotan Dubai puede dar al traste con el Plan B de la recuperación económica mundial izeneko analisia plazaratu du Miquel Roig-ek.

Ezin esango dugu (ez denez egia) ARGIAtik aurretiaz iragarri genuenik Dubain gertatu beharrekoa, baina han eraikuntzako espekulazioa egiten ari den desmasiak aipatu ziren “Dubaibilonia”: langileak greban hiri futuristan artikuluan.

Asteburu honetan ondo erreparatu Dubairi buruzko erreportaje serioei. Dubai ez da Argentina bezain handia, baina Emirerri Arabiarretako baten kiebra aipatze hutsak astindu handiagoa eragin diezaioke munduko ekonomiari Islandiarenak edo aurretik Argentinarenak baino. Justu aste honen hasieran Mendebaldeko ekonomiazko agintariek publikoki aitortu dute bankuek oraindik galera benetakoen erdia aitortu gabe daukatela eta… orain, berriz,  kezka zabaldu da balizko errekuperazioaren gakoaz beraz: kristoren zorrak egin dituzte estatuek bankuen zuloak estaltzeko, eta Dubairen faillitak -honen zor publikoa eraikuntzaren burbuilarekin dago lotuta gehienik, Dubain eraikitzen ari den hiri faraonikoarekin- mesfidantza zabaldu du estatuon ordaintzeko ahalmenaz.

Dena dela, irakurle euskaldunak ondo dakienez, Euskal Herriak ez dauka guzti horrekin zerikusirik eta hemen datorren urtean krisitik aterata egongo gara. Aurrera (zorraren) bolie!

(P.S.) Hona 13 irudiko diaporama Financial Timesek eskaintzen duena, hitzik gabe uzteko modukoa:  Dubai’s grand building dream falters (Dubaiko eraikuntza handitzarren ametsa dardarka).

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA