Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Katalunian El Punt xumeak Avui mitikoa erosi zuenekoa
Atalak: Sailkatugabeak
Albiste garrantzizkoa gertatu da Kataluniako prentsan: El Punt egunkariak Avui erosi du. Informazio lokaleko egunkari xume periferiatarrak bereganatu du katalanismoaren ikurretakoa den periodiko sakratua. Duela 20 urte inork ez zuen horrelakorik pentsatuko.
Orain dela 19 urte bisitatu nituen bi egunkariak, 1990tik 1991rako neguan, Euskaldunon Egunkariaren hasierako hilabeteetan. Kataluniako egunkariekin harremanetan hasinahi genuen. Avui egunkaria interesatzen zitzaigun nagusiki, hura baitzen hemen sarritan aipatzen zen eredua, baina Gironan lekuko informazioan zentratuta egiten zen El Punt izeneko bat bazela ere entzuna genuen.
Avuira joan nintzen estreina, Bartzelonako erdiguneko egoitzara. Nire penarako, hango zuzendaritzakoekin harremana zuen norbaitek hemendik aurkezturik joan nintzen arren, bilera labur batean hasi eta bukatu zen afera. Eguna edukiko zuten halakoa, edo gure ustez kristoren balentria zen euskarazko lehenbiziko egunkariaren kontuak ez zien izugarrizko kilimarik eragin. Ezta kafe bat ere.
Biharamonean Gironara jo nuen. Aurrez telefonoz hitzordua hartua nuen El Punteko zuzendariarekin, besterik ez, horra zein zen gure arteko elkar ezagutza. Nire pozerako, atetik sartu ahala gerenteak egin zidan harrera lehenbizi eta zuzendariak gero. Erredakzioa goitik behera erakutsi zidaten, sistema informatikoa ere bai, egunkariaren eskualdekako planteamendua esplikatu, kudeaketaren zertzeladak eman… Euskal Herrian sortu zela entzuna zuten egunkari berriaz hamaika galdera egin zidaten. Ondoren, bazkaritara eraman ninduten. Eta harpidetzen kontua atera zenez mahaian – askok mesprexatu egiten zuten garai hartan hemen harpidetza sistema baina Euskaldunon Egunkarian horretan ere zentratu beharra ikusten zen- bazkalondoan zuzendariak harpidedunen arduradunarengana bidali ninduen, eta honek haien banaketa-sistemaren barrunbeak erakutsi. Bisita hartan maitemindu nintzen Gironaz -hiriburuaz eta probintziaz- eta geroztik senidetzat dauzkat El Puntekoak.
Orduan kontatu zidatenez, El Punt 1974an sortu zen apaizen esku aldizkari moduan, eta egunkari 1978an bihurtu, jabegoa Joan Bosch industrialak harturik. Katalan hutsezko informazio lokalean oinarrituta, Gironako eskualde bakoitzean edizio bana plazaratuz, laster hartu zion gaina Francoren garaietatik indarrean zegoen Diario de Geronari; hau gero jabeek Diari de Girona bataiatu zuten eta azkenerako El Puntekin konpetitzeko gaztelaniatik katalanera aldatzera behartuta aurkitu ziren.
Kataluniako politikagintzan itzal handirik izateko pretentsiorik ez zuen El Punt hark, helburu nagusia Girona zen bere eremuan nagusi izatea zuen ak, 1990rako asteroko gehigarri batbazeukan, Presència izenekoa, magazine motakoa, gaur oraindik badaukana. Presència erabili zuen ordurako Katalunian zeuden beste herri egunkari batzuekin elkarlanean hasteko, batzuk bere egituran integratzeraino.
El Punt garai hartan Gironatik kanpo zabaltzeko lehen urratsak ere ematen hasia zen. Bartzelonako probintzian eskualdeka hasi zen lanean, oker ez banago Maresmetik abiatuta. Gogoan dut El Punteko zuzendariak mahaian marraztu zidanean nola ari ziren hedatzen eta Bartzelona hiriburuan ez zutela muturra sartu nahi, hura beste mundu bat zelako, broma tonto bat egin niola esanez Mao Zedongen estrategia gogoratzen zidala: hiriburua nekazlguneetatik -periferiatik- ingurutatu eta azkenean konkistatu.
Geroztik Katalunia osoan zabalduz joan dira El Punten edizioak. Valentzian beren hizkuntzazko prentsa egunerokoa edukitzeko ahaleginean ari diren militante askorentzako ere hura zen azken urteotan erreferentzia. Berandu bada ere, Interneten sartu zuen muturra, Vilaweben eskutik. Aldiz, gero eta nabarmenago sentitzen zen Bartzelona hiriburua zela esku hartu gabeko eta beharreko gune nagusia. Avui erostearekin, ate handitik egin du sarrera.
Duela 20 urte inork ez zuen imajinatuko Gironan Joan Bosch ugazabaren anaia Jordi gerenteak zuhur eta zorrotz kudeatutako El Punt sotil hark noizbait Kataluniako prentsaren eta kulturaren harribitxi erakusgarrienetakoa zen Avui bereganatu ahal izango zuenik. Baina duela 20 urte inork ez zuen ere pentsatuko egun batean Avui ataskatuta geratuko zela errotatiba zaharra eraitsi eta berria antolatzeko prozesuan, bidean sinetsi ezinezko mailaraino zorpetuko zela, hura bideratzeko sortutako enpresa berrian sozio izango zirela Generalitateaz gain (%20arekin) La Vanguardia egunkari kontserbadorea eta Planeta editoriala, %40narekin. La Razon ultraeskuindarraren argitaldaria den Planeta bera, bai…
Orain plazaratu denez El Puntek hiru milioi eurotan erosi omen du Avui. Ez dakit inbertsio horretaz gain zenbateko zorra hartuko zuen bere gain. Avui paperezko egunkaria bereganatu du eta haren Interneteko gunea ere bai, Kataluniako lagun batzuek iazko udan kontatu zidatenez hango gazte abertzaleen artean garrantzia berezia omen duena. Lagun horiek kezkatuta zeuden Avui osorik itxiko zutelakoan, Planetak negoziotik atera nahi zuelako eta La Vanguardiak berriz laster katalanezko bertsioa plazaratu nahi duelako (aspalditik El Periodicok egiten duen edizio bikoitza eginez). Ez dira haserre izango albiste berria jakinda.