Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Bestelako Navajo (1/3)
Atalak: Agiñarenak
Tony Hillerman polizi-nobela etnikoen idazle yankia Itxaro Bordari esker ezagutu nuen, hura hil berritan Berrian 2008an idatzitakotik. Hillermanek famatu egin zituen bi zakur indigenetatik bat Joe Leaphorn da. “Hilendantzaleku” (hola euskaratu daiteke frantsesez “Là où dansent les morts” ipini zioten “Dance Hall of the dead“) txit politaren 81. orrialdean aurkezten ditu honen sustraiak.
Dio Hillermanek:
“Leaphorn Taadii Dinee-tarra zen, Mantso-Mintzo-Direnen Klanekoa. Amaren aldeko aitaita Nashibitti zuen, Edertasun Bideen, Mendiaren Gailurraren eta sendatzeko beste erritoen kantari handia; hain zen gizon jakintsua ezen esaten baitzen Beautiful Mesako jendeek Hosteen goitizena erantsi ziotela artean hogeita hamar urte ez zituelarik, eta Aitona deitzen ziotela benetan hala izateko gazteegia zen garaietatik. Leaphorn handitu zen Hosteen Nashibittiren aldamenean, Nashibitti helduarora iritsia zenean bai adinez eta bai jakinduriaz. Handitu zen Beautiful Mesako artzain eta ehizlarien artean, 1864an Kit Carsonen zaldizkoak iritsitakoan heriotza hautatu zuten familietatik sorturiko familien artean. Beraz, belaunaldiz belaunaldi pasata Leaphorni gazte denboran iritsi zitzaizkion talde oroitzapenak ez ziren mintzo, adin bereko Navajo gehienen oroitzapenen alderantziz, preso eramandako aitona-amonez, mendi sakratuetatik urrun Fort Stantoneko kontzentrazio eremura eraman zituen Ibilaldi Luzeaz, baztangaz, Apatxeen ozarkeriaz, miseriaz, lotsaizunaz eta azkenean etxera itzultzeko Ibilaldi Luzeaz. Ez, Nashibittiren istorioek azaltzen zuten tragediaren alde odoltsua: mintzo ziren fusilez armatutako kaballeriaren kontra uztaiz armaturik borrokatu ziren bi anaiez; ezpataz akabatutako ardiez, hogan [etxola] kiskaliz, muxikondoak ebakitzean aizkorek ateratzen zuten hotsaz, elurretan zeutzan haurren gorpuez, artasoroak suntsitzen zituzten suteen gorriaz eta, azkenik, Kit Carsonen zaldunek arroiletan ehizatuta gosez hil ziren hainbeste familiaz. Gosetea nagusi zen arroila hauetako batean, ama batek hiltzean egun argiari sortu zion mutiko bat Hosteen Nashibitti eta beranduago Leaphornen aitona bilakatuko zena. Haurtzaro guztian belarrietan oihartzun egiten zioten osabaren kontakizunek, esanez nola adorerik bikainenaz eman zitzaion arrapostu krudelkeria bortitzari: nola Carsonek egin zituen Navajoen lagun izateko itxurak eta nola Carsonek, Ute jende gorrotagarriek lagundurik, zanpatu zituen artasoro lasaiak heriotza zaldi gainean zekarrela”.
[Izan ARGIAko bazkide: astekariaren harpidedun edo argia.eusen laguntzaile]