Xehe
Hasiera » Sailkatugabeak » Bankeroak
Ots01 1

Bankeroak

Atalak: Sailkatugabeak

[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2010-02-01ean]

Egun on, entzule.
Beraz, iritsi dira beherapenak. Hobe horrela izendatzea Jose Luis Rodriguez Zapaterok iragarritako neurri berriak eta ez “merkealdiak”, oinezko jendeoi garesti aterako zaizkigu eta. Hautsi da Espainia aberastuaren espejismoa. Suitzako Davos herrian haserre aurkitu zituen Zapaterok munduko finantzetako marrazo eta otso gosetiak. 2010ean ez dago 2007ko konturik, dirua garesti dabil eta inbertsiogileek arriskuak ondo neurtu nahi dituzte. Atzo arte Espainia Europako miraritzat laudoriatzen zutenek berek/ orain diote/ kiebra jotzeko zorian dagoela. Davosen zaunka egin diote bankeroek eta Zapatero presaka haien inbertsioentzako berme berriak ateratzen hasi da, Txan magoa bailitzan: “Ta-ta-txan!, 67 urtetara atzeratu ditugu jubilazioak” eta ondoren “Iep!, aurrejubilaziorik ez 58 urte baino lehen” eta gero “Toma!, alarguntasun pentsioak goitik behera aldatuko ditugu”. Aurrerantzean, “zirt” hemendik eta “zart” handik, hamaika lapin gehiago ikusteko gaude. Ez harritu, entzule. Zapatero / Espainiako agintarien aspaldiko usadioari jarraitzen zaio. Ramon Carande historiagile famatuak “Carlos V y sus banqueros” publikatu zuen aspaldi, esplikatuz zein oinarri finantziero ustelen gainean eraiki zen/ oraindik Gaztela eta Aragoiko patriotek oroiminez aipatzen duten “aquella España donde no se ponía el sol”. Duela 500 urteko Espainia inperialista hura atzerriko bankuen mende bizi zen. Nafarroako erresuma zanpatzea, Flandria eta Erroma menderatzea eta batik bat Amerika konkistatzea, Alemaniako bankeroekin sekulako zorrak eginez burutu zituzten Carlos eta Felipe enperadoreek. Horregatik, Indietatik urre-zilarrak penintsulara iritsi ahala zuzenean zihoazen Europako iparraldeko bankeroen kutxetara. 500 urte beranduago, Inperioaren ordez hormigoi eta espekulaziozko distira erakutsi du Espainiak; baina orduan bezala diruak atzerriko inbertsiogileen altxorretara doaz. Berriro irakurri beharko dugu “Lazarillo de Tormes”, XXI. mendeko Espainia ulertzeko. Espainiak jasan behar duen biziezinak/ euskaldunok erdiz-erdi harrapatuko baikaitu.
Pasa egun ona, entzule

Iruzkin bat

  1. JAVIER EGAÑA | 2010-02-03 at 10:52

    Gaur egun, independentzia hemengo edozeini komeni zaio, Espainan, bera ezagutu gabe , gaizki ikusita izango delako, “vasco”izateagatik.
    Beste aldetik xifren arabera, ekonomi-menpekotasuna Espainarekiko inoz baino baxuagoa dago mundu globalizatu honetan, dirudienez hemengo exportazioen herena soilik doa Espainarat.
    Orain krisialdi honetan agertu beharko litzateke beste diferentzia Espainarekin , elkartasun sareak, baina hori bai, euskaldunen lagunekin elkartasuna, beesteentzat ezer ez. Erderaz “reciprocidad ” deritzona.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA