Zure bularrak ondo zaindu (2)
[Zure bularrak ondo zaindu (1)en jarraipena] Rachel Camperguek idatzitako No Mammo ? oinarrituta omen dago, osasungintzari buruzko informazio kritikoa sortzen duen Formindep (goiburutzat aldarrikatzen du “pour une formation et une information médicales indépendantes de tout autre intérêt que celui de la santé des personnes“) gune prestijiodunaren iritzian, duela bost urte Danimarkako Nordic Cochran Centre institutuak plazaratutako ikerlan batean. Eztabaidatua bai baina orain arte inork gezurtatua izan ez den ikerlan horren bertsio laburtu bat bada 2012ko edizioan 16 hizkuntzatan eskaintzen duena. Frantsesezko bertsioa “Dépistage du cancer du sein par la mammographie” da eta gaztelaniazkoa “La mamografía como método de cribado para detectar el cáncer de mama“, sarrerako sintesiaren ondoren PDFan 16 orriko liburuxkan bildua. Makinari bularra eskaini aurretik emakume orok leitu beharrekoa.
Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile
Beti informazio interesgarriak, mila esker Pello!!!!!!!