Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz
Atalak: Kondarrak
Herriak sailkatzeko proposatu ditugun multzoak zehaztu ditzagun ahal dugun neurrian, zehaztu ezinak nabarmenduz. Gogoratu sailkapena:
A.- Zero Zabor herriak / B.- Zero Zabor izatea erabakia duten herriak / C.- Eredu berri bila dabiltzanak B atalean sartzeko / D.- % 65 helburu, borondatezko bilketaz eta epe laburretan konprometitua (Urnieta) / E.- % 60 edo %70 helburu, baina bermerik gabeko epeekin eta zehaztapenik gabe / F.- Helburu finkorik eta eperik gabe oraingoa hobetzea erabakita dutenak
Zalantzarik gutxiena uzten duten bi multzoak lehenbizikoa eta azkena dira. Lehenbizikoan, A saileko Zero Zabor herrietan “a-2” klubeko bazkideak (Atez Ate) ezagunak dira: Usurbil, Hernani, Oiartzun, Antzuola, Zaldibia, Itsasondo, Legorreta, Astigarraga eta Lezo. Hilabete barru Oñati eta Sakana osoa Altsasu ezik, eta udan Pasaiako Donibane auzoa.
Aldiz, hondakinen kudeaketan champion direnen “a-1” multzoko informazioa falta dela esango genuke. Badakigu seguru Orendain fundatzaile dutela martxan daudela Mutiloa, Leintz-Gatzaga, Elduain, Altzo, Orexa… baina zerrenda garbi bat ez dugu ikusi. Sakanako zenbait herri txiki multzo honetan egonen dira. Ba ote dira Euskal Herrian gehiago?
A mailara igotzeko ahaleginean direnen B mailan nahasketa handiagoa dago une honetan. Alde bera utziz “b-1″ean orain arte aipatu ziren Gipuzkoako herri txiki gehienak, egunetik egunera sortzen dira informazio berriak “b-2” ataleko herriek erabakitako aldaketenak. Maila honetan gogor ari dira lehiatzen Alegia, Irura, Anoeta, Ibarra, Amasa-Villabona, Segura, Lazkao, Bergara, Aretxabaleta, Legazpi, Ordizia… Ustez Arrasate eta beste sorta zabal bat ere maila horretan ari dira. Aldiz, Ormaiztegik mailaz aldatzea erabaki duela ulertu dugu prentsari udalak esandakotik.
C atalean ari dira une honetan, nire ustez, Zumaia, Elgeta, Zarautz, Tolosa eta beste batzuk. Sailkapena ondo egiteari dagokionez, berdin dio “b-2″etik atera diren ala nondik. Kontua da: %70-%80ko (laburtzearren) birziklatze helburua markatua dute, gaikako bilketa orokortu eta pertsonalizatuaren bermeak erabakita, epea ere bai (hala den edo funtsean eperik gabeko bidetik sartzea onartzen duten laster ageriko da) eta une honetan zehaztasunak lotu nahian ari dira, inon ezagutzen ez diren sistemen bideragarritasuna barne.
Lortzen baldin badute agindutako epean helburua lortzea, esan nahiko du A mailan sartu direla, bai lehen dauden bi azpitalderen batean edo-eta “a-3” berriren bat sortuta. Gerta liteke B mailara pasatzea ere, horrela ulertuz Zero Zaborrerako bidean atzerapen bat jasan dutela baina sartu direla atari horretan. Aldiz, lortzen ez baldin badute, urtea bukatzerako egongo dira E mailan.
C maila hori, aurreko B eta oraingoz Urnieta bakarrik dagoen D saila dira probisionalenak. Definizioz, ez da posible bi horietako batean luzaz egotea. Urtea bukatzerako argituko ditu nork bere hautuak… edo ezinak..
E mailan daude Zero Zabor edo hurbileko helburuak markatu bai baina ez epe bermedunik eta ez aski zehaztapenik lortu ez dutenak. Nabarmenena, azkena izateagatik, Azpeitia, zuzenean B mailatik E-ra jaitsi duena udal gobernuak. Talde honetan dago ere Donostia. Printzipioz Zero Zabor eredura hurbiltzeko egindako deklarazioak bereizten ditu azken coche escoban datozen herrietatik, emaitzetan sarri ez baita alde handirik.
F taldea “azken-putz” udalena da, ez epe finkorik eta ez helburu ausartik gabekoena. Hor lasai ederrean bizi diren udalik ez da falta, Txingudiko Irun eta Hondarribia nabarmenenak, erraustegia ataritik kenduta besteri ezartzeko pozez. Zumarraga, Eibar… Orain, nola erabaki herri bat F den bere burua E izendatuta ere? Alegia, zein den F mozorrotu axulartarra birziklapen orokortua geroko geroetarako atzeratzen dabilena?
Horrelako galdera askok erantzun garbiagoak edukiko dituzte 2014ko urtarrila baino lehen.