Xehe
Hasiera » Kondarrak » Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa
Mai22 0

Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa

Atalak: Kondarrak

2010eko martxoan etorri zen Roberto Cavallo Hernanira. Asteburu hartan “Atez Ateko Bilketatik, Zero Zaborrerantz” izeneko jardunaldiak antolatuak genituen Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzungo jendeok. Hernanin egun haietan hasi berria zen Atez Ateko bilketarako kuboen banaketa. Hitzaldia eman aurretik, karrikako giroaren maitale, ostatuez gain Atez Atekoaren bulegoa ere erakutsi genion, “Giroa bero daukagu Hernanin” ohartaraziz. Zaborraren inguruko demagogia ez zuten asmatu Zumaiako batzokian.  “Aldiz -kontsolatu gintuen Cavallok- nik giro lasaia atzeman dut bulegoan. Hamaika handiagorik ikusita gaude Italian…”

Usurbilen 2010eko martxoaren 28an, Roberto Cavallo, Peio Lozano, Rossano Ercolini, Imanol Azpiroz

Usurbilen 2010eko martxoaren 28an, ezkerretik hasita, Roberto Cavallo, Peio Lozano, Rossano Ercolini eta Imanol Azpiroz

Larunbat goizean Cavallo mintzatu zen Ignasi Puigekin (ENT Environment konpainiakoa) Josep Maria Tostekin (gaur Kataluniako hondakinen agentziaren nagusi dago), Assumpta Bobarekin (orduan Argentonako zinegotzia zen) eta Rossano Ercolinirekin (Nobel sari berdea eman berria dioten militante historikoa) batera. Gaztelania garbian emandako bere hitzaldiak “El manejo integral de los residuos. Marco legal, marco técnico-económico, marco medioambiental y social” zeraman titulu. Europako Batasunari hondakinez aholku ematen dioten taldekoa den Cavallo Italiako herri eta hiri askotan aritua da Atez Ateko bilketa antolatzen. Iparraldean, baina baita zaborren larrialdian bizi izan diren hegoalde beroan ere. Tartean Ottavianon.

Roberto Savianok Gomorra liburu eta filmean aipatu herri enblematikoetakoa den Ottavianoko udalak ERICA kooperatibari egin zion Atez Atekoa antolatzeko eskaria. Guri esana Hernaniko Kronikak ere bildu zuen:

Ottaviano Porta a Porta 2008

Ottavianoko udalaren 2008ko iragarkia: “Ottaviano ateak zabaltzen ingurumenari. Atez Ateko gaikako bilketa, zure etxean bilduko dizugu”.

“Askotan kontatzen dut istorio hau. E.R.I.C.A.-rekin urte eta erdiz bultzatzen aritu ginen Napoles inguruko herri batean, Ottavianon (20.000 biztanlekoa), Atez-Ateko bilketa sistema jartzea. Inguru horietan zaborren negozio guztia mafiak darama, camorra-k. Beraiek kontrolatzen dituzte zabortegiak eta diru bat ordaindu behar diezu horietara hondakinak botatzeagatik. Bilketa selektiboarekin, birziklatu gabe zabortegira botatzen den hondakin kopurua asko gutxitzen da, eta ondorioz beraien negozioa ere bai. Horregatik, Atez-Atekoare­kin hasi baino hiru egun lehenago, goiz batean, gure almazena erreta azaldu zen, Ottavianoko etxe guztietara banatzeko genituen kuboak barruan zeudela. Kuboak berriro erosi genituen eta Ottavianoko ´Porta a Porta` martxan jarri genuen astebete beranduago eta orain oso ondo funtzionatzen du”.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Italiako Campania, hondakinen kudeaketa txarrenaren eredua | Zero Zabor - […] agintari askok ez dute beste biderik aurkitu hondakinen Atez Ateko bilketara pasatzea baino. Roberto Cavallok kontatu zuen ARGIAn camorrarekin…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA