Ez Gladysenean
Bolada batez tximu baten jabe izan zen Egiako parkea Donostian. Duela hogei urte opari hori zeukaten zain basoaren erdiko putzuraino iristen zirenek. Indi-gaztainaren enborrari kateaturik, bertaratuek eskainitako aleak zuritzen zituen simioak haurrek paper azpitik goxokia agerrarazteko darabilten trebeziaz. Guk hunkituta begiratzen genion abellanak (kakahueteak, kaskahuesak, manixak…) prantatzeko lan finean, oskola hautsi, ale bakoitzari mintz gorri mehea kendu, mamia leundu, miazkatu, koska egin… Parkeko atariak erdietan “Cristina-enea” iragartzen zuen, “Gladys-enea” aldarrikatzen beste hainbestetan. Zentral nuklearren kontrako manifestazio baketsuan guardia civil batek tiroz hildako Gladys del Estalen izenez bataiatu nahi zuten haren eta gure lagun egiatarrek. Orain, tximuaren putzua baino pittin bat gorago, paborrealek zaindutako palazioan Iraunkortasuna saltzen dute Cristina-enea Fundazioarekin Diputazioak, Donostiako herriak eta Kutxak. Mundua oso kanbiatuta dago. Erriberan, Lemoizen eta Deban nuklear bana eraiki nahi zituen Iberduero-Iberdrola egunokaz energia berriztagarrietan liderra omen da. Zentral atomikoak diseinatzen zituen ingenieritza enpresa hura urteekin hondakinez gain diru publiko pila errausten duen Bizkaiko Zabalgarbiren nagusia da. Ez esan iraunkorrak ez direnik. Donostiak hormigoiz-asfaltoz-xaflaz domestikatu duen Egiako parkean azaroaren 18an zaborrak kixkaltzea zein ona den esplikatuko du Instituto para la Sostenibilidad de los Recursos (ISR) bataiatutako lobbyaren presidenteak. Errez botako ditu tximiniaren hondarrak zuritzeko aleak, jardunaldietara konbidatu ez badute horiek zurituko dituen ziminorik. Hitzaldiaren aurretik eta ostean, Gladysen atomoak pozik dabiltz jauzika parke zaharreko txepetxen, ereinotzen eta saguen zeluletan, izen aldaketa ukaturik lotsakizuna barkatu zaiolako.
galdis GC erail zuen manifestazio paketsu baten tudelan orduan izen hori edukitza gogoratzen zara GC krimenetaz eta politikoki GAL ekoak direnak eta beste krimen pilo a estaltzen aridirenak gutxienez 6867 dira antzeko egoeratan erahildako herritarrak;hori oso fuertea iruditzen zaie; euskal kostan lau zentral nuklear ziren nahi zituztenak egin bat jaizkibelen bestea deban eta bestea lemonizen: baino pnv ere alde zuten eta esanaz asak jan beharko genituela horiek egiten ezpaziren:hemen erruak denak dituzte eta isilik egoteko arrazioak baino denak eztira isiltzen beren gezurra ezpadute esplikatzen herria ezin engaina eta hori gaurko benetako kantzerra jartduten dutela berengezurretan jakinda herria engainatzen inolako trabarik ardurarik eskatu gabe