Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Joxe Antonio Altuna
Atalak: Sailkatugabeak
Gizon hau Usurbilgo alkate zegoela gertatu zen Euskal Herrian gutxitan ikusi den miraria: legearen kontra eraikitako obra eraitsi eta lurzorua lehengoratzea. Aginaga auzoan bukatu ez baina erdibideraino aurreratutako zubi hura geldiarazi izanagatik gaur Orion Herrio izeneko natur talde batek aldarrikatu ditzake Oria ibarreko erribera eta zingirak.
Joxe Antonio Altunaren gorpua Usurbilgo udaletxean egon da azken aldikoz. Gaitz neurologiko larri baten konplikazioek eraman omen dute. Duela urte gutxi haren eta Ana Mari Zumetaren alaba Ana, herriko emakume politenetakoa, minbiziak galdu zuen. Usurbildarren buru gainean eraiki nahi duten errauste plantaz hizketan gindoazen koadrilan, familiari dolumina agertzera bidean. Minbiziak, alzheimerrak… zenbatgarren eritasun larria gure inguruan, jende sasoikoak lurreratuz?
Usurbilgo Zendoiane tabernako semea, haren aita Bixente Itsuari bixita egitea maite zuen gure aita Balentinek. Txuria edo mosto seltzarekin. Gero, 1977tik aurrera, Aginagako zubi ez-legezkoaren eta bertatik Orio pareraino antolatuta zegoen espekulaziozko operazio haren kontuak etorri ziren. Zerbait geratuko da Egin egunkariko hemerotekan, Xabier Amurizak ere ez du ahaztuta edukiko behinola bertsotan kantatu zuena, baina gehien bat idatzi gabe dago afera haren historia, ez bada jende zuriren baten “aginagatarren arteko liskar urteak izan ziren” antzeko formulaz lausotuta. Ez zen Aginagako familien edo pertsonen arteko liskarra, zerbaitengatik haizatu zuten erbia Altuna eta koadrila txiki batek, Felix Aizpurua Errebaltxiki buru zutela. Orain errausketa plantaren kasuan bezala, Diputazioko jendea ere bazebilen tartean, galde bezate Orioko jendeek ea nork-noiz-zenbat errealetan erosiak diren Ortzaika pareko Motondoko erriberak, geroztik betelan bihurtuak, beste operazio borobil batean betirako izorratzetik justu libratuak berrikitan.
Altuna zen Francoren legearen zirrikitu bat udaletxeetan sartzeko baliatu zuten hautetsietako bat. ELAkoa. Geroztik Usurbilgo udalari loturik ikusi dugu. Elkarrenganako begirunea sekula galdu gabe, Oldartzen pozoiak urrundu gintuen. Aldiz, atzo jakin dut Joxemari Aiaolak esanda hari esker instalatu zela Lasarte-Oriako industrialdean Usurbildik eramandako oholtza, Egunkariaren kontu harekin harrapatuta egon ondoren etxerakoan egindako ongietorrian. Handik laster, Altuna-Zumetatarrei etxean egokitu zitzaien Egunkarikoaren errepikapena Joxemi Zumalabe fundazioaren itxierarekin, alaba Olatz hilabete luzez bahitu zieten kartzela espainiar batean, azkenean errugabe-zigorgabe-barkatuekibokatuegingara gabe ateratzeko. Garzon, Del Olmo, Marlaska… katea ez dute eten.
Ez da denbora asko jakin genuela memoria galdu zuela, nork eta, Felix Errebaltxiki gure artetik desagertu ondotik, Usurbilen azken berrogei urteotan pasatakoen gako asko buruan eduki behar zituen gizonak.
Historia ez da errepikatzen, baina gertakizun askok errimatu bai egiten dute. Felix Errebaltxikikoak, Jabier Pikabeak eta Joxe Antonio Altunak aurkitu zituzten bezala lau baserritar ondradu –Uriberriko Pelix, Ezpalditxikiko Balentin, Galardiazpiko Praixku, Urruzmendiko Kandido bizi den bakarra- haizea alde zuten espekulatzaileak eta politikariak auzitara eramateko, Zubietako errauste planta gelditzen saiatzen ari dira dozenaka boluntario, ustelek aspalditik ezagutzen zituzten zirrikituak korrika eta presaka bilatzen tapatzeko. Orduan bezala orain ere kosta egiten da probintziako nagusiek komunikabide nagusietan ezarritako ”omertà” haustea, herritarren gehiengoa tonbolan daukate distraituta. Supiztaileen errepresaliaren bat badela entzun dut, baina oraindik ez dira iritsi 1977an Usurbil eta Aginagan bezala sikarioak bidaltzera salatzaileak jipoitzera, hauen metak eta kotxeak erretzera, zuzenean armaz edo telefonoz mehatxatzera.
Meatxu giro hartan Ana Mari Zumetari egokitu zitzaion trago bat baino gehiago. Orduan pentsatuko nuen senarraren konpromisoa pagatzen zuela. Gaur seguru nago Zumetaneko Batixta eta Inaxiren alaba bera izan eta egon dela beti konprometitua. Atzo han zen Usurbilgo udaletxean: morrontza inoiz biano lotsagabeagoa den garaiotan, beti bezain goapa eta duin.