Organikoa esportatzen (eta 2): Non galdu ote da Zandunbordako planta?
[Aurreko atala: “Organikoa esportatzen (1): ‘2009rako 25.930 tona konpostatuko ditugu’“] Gipuzkoak 2014an hondakin organikoak tratatzeko daukan ahalmen urriegiak ulertzeko ahaleginean hasita, bada izen bat behin eta berriro agertzen (eta desagertzen) dena: Zaldunborda.
Gipuzkoan errausketaren kontrako sua Txingudi eskualdean piztu zen, hain zuzen Hondarribiako lurretan, Zaldunborda parajean bat eraikitzeko asmoa zegoelako. Zalaparta handia izan zen bailaran, Irun eta Hondarribiako udalak kontra, herritarren manifestazioak, 2007an munduan errausketaren kontra mobilizatzen direnen koordinakunde GAIAk biltzarra bertan egin zuen…
Errausketa planak aurreikusi zituen PIGRUG famatuaren (2002tik indarrean zenaren) berrikuspena egin zutenerako, 2008ko urtarrilerako, agintariek erabakia zuten Txingudiko errauskailua ahaztea. Hona zer dioen “Documento de Progreso 2008-2016” agiriak Zaldunbordako aukeraz:
“Julio 2006. Puesta en espera y apertura de un periodo de reflexión sobre le futuro del proyecto de planta de valorización energética en Zaldunborda (Txingudi), por parte de laMancomunidad de Txingudi“. Eta aurreraxeago: “Finalmente y fruto del debate social e institucional se abandona elproyecto de planta de valorización energética en Zaldunborda por parte de la Mancomunidad de Txingudi y se opta por la Alternativa 3.1, que considera una única planta de valorización energética para todo Gipuzkoa“.
Legezkoa dela instituzioetan eta gizartean eztabaidatua izateagatik errauskailu baten asmoa bertan behera uztea? Nork esan behar eta gaur Zubietako errauskailuarena alda ezinezko erabakia dela argudiatzen dutenek berek. Bitxia.
Hala ere, Gipuzkoako orduko agintariek bazuten Zaldunbordan beste azpiegitura inportante bat eraikitzkeo asmoa. PIGRUGaren aipatu aurrerapen dokumentuaren 195. orrialdeak azaltzen ditu Gipuzkoako agintariek 2009a baino lehen eraiki behar zituzten hiru konpostatze plantetako bat hau izanen zela:
“Para el año 2009, se propone la construcción de tres plantas:
(…)
– Finalmente, se construiría una tercera planta en el ámbito territorial de Donostialdea-Bidasoa con una capacidad nominal de 12.000 t/a ampliables a 14.493 t/a en el horizonte temporal de 2009. Hasta ese año, llevarían sus residuos a esta planta las Mancomunidades de San Marcos y de Txingudi“.
Zalbunbordako plana gauzatze bidean ere jarri zuten. Berandu bada ere proiektua egin eta obrak bururaino eramateko enkargua adjudikatu IDOM kontsultoriari adjudikatu zioten 2009ko urriaren 5ean. GHKren gunean aurkitzen dira adjudikazioaren bi agiri: Lizitazioaren iragarpena eta Plegu administratiboa.
Agiriotan argi eta garbi azaltzen da kontratua egun horretatik bertatik zegoela indarrean, 2009ko urriaren 5etik, eta hondakin organikoarekin konposta eta biometanoa egiteko planta martxan egongo zela 2012ko urtarrilaren 1ean. Zer gertatu zen proiektuarekin? Zein baldintzatan erori zen bertan behera? Zeren eta 2011ko otsailaren 6an Fernando Segurak egindako elkarrizketa gogoangarrienetako batean («Gipuzkoa ha resuelto el problema de los residuos para veinte años»Carlos Ormazabal. Diputado de Desarrollo Sostenible. «La incineradora y el resto de instalaciones del Plan de Residuos no tienen marcha atrás») orduan Ingurumen Diputatu eta GHKko presidente zenak ez baitzuen aipatu ere egin. Antza denez tarte horretan norbaitek erabakia zuen Txingudiko konpostatze plantaren erabakian marcha atrás egitea.
Oraindik tarteka aipatzen da Zalbunborda. Berrikitan, joan den otsailean bertan, “La Fiscalía investigará la situación del vertedero de Zaldunborda” irakurri dugu, Ekologistak Martxan elkarteak paraje horretako zabortegiaren utzikeria salatu duela eta. Fiskalak, zakar kirasdunon pistari segika, txiriparen batez topatuko ote du non galdu zen Txingudiko hondakin organiko guztia eta Gipuzkoakoaren kopuru handia tratatzeko gai izan behar zuen Zaldunbordako konpostatze planta?
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks