Xehe
Hasiera » Iritzia » 1914: Fusilatua ez izateko adina frantses ez zekien soldatu bretoia
Abu28 1

1914: Fusilatua ez izateko adina frantses ez zekien soldatu bretoia

Atalak: Iritzia, Nazioartea

“Gerra Handiko biktima [frantses] guztiak ez ziren erori alemanen balek jota. 600 poilu [soldatu berri] baino gehiago fusilatu zituzten besteren etsenplutzat. Gehienetan prozedura expeditiboen ostean. Haietako bakan batzuk birgaitu dituzte”. Bresteko Le Télégramme egunkariak uda honetan eskaini “Les bretons et la guerre 14-18” gehigarri aberatsaren 19. orrialdean Didier Dénielek idatzi du “Fusillés. Ces soldats executés pour l’example“. Frantziako armadak 1914-198an 2.400 soldatu kondenatu zituen hiltzera eta horietatik 600 (zenbait iturren arabera 740) fusilatu zituzten eskarmentutzat, delituotakoren batengatik: ez obeditzea, bere burua (gudura ez joateagatik) nahitara mutilatzea, desertatzea, agindutako postua abandonatzea etsaia zetorrenean, koldarkeria edo mutinatzea. Alferrik bilatuko duzu frantses kobarde horien izenik Morts pour la Patrie monumentuetan.

Buruzagiek fusilatu eta urte askoren poderioz ohorea itzuli dioten bakanetako bat François Laurent bretoia da. Chapagneko frontean 1914ko urriaren lehenean zauritu zuten bere kapitainaren begien aurrean. Bala batek ebaki zion eskuineko eskuko behatz txikerraren azken falangea. Kapitainak agindu zion zauria sendatzera joan zedila.  Artatu behar zuen medikuak erabaki zuen François Laurent auto-mutilatu egin zela frontera berriz ez itzultzearren. Gazte bretoiak ez zekien frantsesez ondo hitz egiten, ez zituen bere burua defenditzeko behar zituen berbak aurkitu. 1914ko urriaren 19an fusilatu zuten.

Koldarkeriaz kondenatutako soldadu baten fusilaketa Verdungo frontean. (Argazkia: Info Défense)

Koldarkeriaz kondenatutako soldadu baten fusilaketa Verdungo frontean. (Argazkia: Info Défense)

Iruzkin bat

  1. Jonmikel | 2014-08-29 at 14:45

    1987ko “Euskal Hitz” erakusketarako egin zen liburuxkaren mapa batean, 1864. urterako Frantziar estatuaren eskualdeetan frantsesez EZ zekiten bizilagunen porzentajeak ageri dira.

    Honen arabera, garai hartan Bretainiako mendebaldeko eskualdean bizi ziren lagunen %80ak inguru ez zekien frantsesez; Bretainia ekialdeko eskualdetan, ordea, %50ak.

    Frantziako hegoaldeko eta periferiako (Altsazia) eskualdeetan ezjakintasuna nabaria da, batez ere hegoaldean (Tolosa eskualdean esaterako, %90ek ez zekien frantsesez, Korsikan ere hainbestean). Euskal Herriko Iparraldean, frantsesaren %45eko ezjakintasuna zegoen.

    Soldadu bretoi honen gisa, beste lagun ugarik parte hartu zuen Gerra Handian frantsesik jakin gabe.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA