Xehe
Hasiera » Sailkatugabeak » Fukushima, astelehena 28
Mar28 0

Fukushima, astelehena 28

Atalak: Sailkatugabeak

12:30 Hamabost egunen ondoren, Fukushimako zentralak kontrolik gabe dirau eta egunetik egunera larriagoa dirudi. Hori da egoeraren funtsa. Hona albistearen azken egunotako zenbait osagai:

– Zentralean bertan eta inguruetan erradioaktibitate oso handia detektatzen da. Hain handia ezen eta bertan lanean ari direnak behin eta berriro aterarazten baitituzte: herenegun une batean normala dena halako 100.000koa izan zen (hasieran bider 10 milioikoa zela esan zuen enpresak eta gero gezurtatu… baina komunikabide gutxik eman dute azkenean frogatu den zifra eskandalagarria: bider 100.000!).

– 2. erreaktoreak sorrarazi ditu kezka berriak (uranioz eta plutonioz elikatutako 3.arena jakina zen). Turbinen azpikaldean 1.000 milisiervet/orduko neurtu dute (gogoratu urtean 100 milisiervet arte baino gehiago pilatzea arriskugarritzat jotzen dela). Aditu askok ulertu du, eta Tepco enpresak berak aitortu probablea dela, erraktore barruko gaiak urtu eta ontzia zartatuta daudela.

– Zentralera argindarra “ia-ia” iritsia zela aurreratu eta hamar egunera, ez da egia oraindik: egunotan  Tepcok zabaldu duen argazki bat interpretatuz Union of Concerned Scientists (Zientzialari Konprometituen Elkartasuna) elkarteak erakutsi du 2. erreaktorearen kontrol gelako tresneria osoa ilunpean dagoela (nahiz eta argazkiak sala argitsu baten itxura ematen duen, pantaila eta indikatzaile guztiak eta are ordulari elektronikoa bera, denak amatuta daude).

– Tepco enpresak lehenbiziko aldiz Frantziako Areva eta EDFri laguntza eskatu die.

– Fukushimako zentralaren hondamendian eta haren kudeaketan erantzunkizunak dituzten bezala Japoniako gobernuak eta Tepco enpresak, gero eta handiagoak dira kexuak Energia Atomikoaren Munduko Erakundeak ez dituelako ezagutarazten zentral hark jaurtitako isuri erradioaktiboez dauzkan informazioak (Union of Concerned Scientistsek zabaldutako agiria).

– Gero eta gehiago diren arren Fukushimakoa eta Txernobylgoa parekatzen dituzten adituak, segitzen dugu datu gutxiegi edukitzen Japoniakoak orain arte uretara eta airera bidalitako gai erradiaktiboez. Zehazki,  CRIIRAD erakunde frantsesak ohartarazi du Iodo erradiaktiboaz ematen diren kopuruak ez direla benetakoak, gas moduan barreiatutako Iodoaren (partikuletan zabaldutakoa baino askoz ugariagoa izanik) daturik eman ez delako oraindik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA