Xehe
Hasiera » AHT » Erri de Luca epaitu dute AHTren kontrako sabotajea defenditzeagatik
Urt29 0

Erri de Luca epaitu dute AHTren kontrako sabotajea defenditzeagatik

Atalak: AHT, Iritzia, Nazioartea

Erri de Luca Torinoko auzitegiara iristen. (Argazkia: Marco Bertorello / Liberation)

Erri de Luca Torinoko auzitegiara iristen. (Argazkia: Marco Bertorello / Liberation)

Huffington Postek italierazko edizioan 2013ko irailean egindako elkarrizketan esan zuen biraoa: “[Galdera] Beraz, sabotajea eta bandalismoa zilegi dira? [Arrapostua] Beharrezkoak dira ulerrarazteko AHT eraikuntza kaltegarri eta alferrikakoa dela”. Lyon Turin Ferroviaire kontsortzioak auzitara eraman zuen. Fiskalak bost urteko (ez bat, ez bi eta laurden, bost) espetxe zigorra eskatu du urtarrilaren 28an Torinon egindako epaiketan.

Literaturan adituek esango dute zein leku dagokion Erri de Lucari  italierazko literaturaren rankingean. Ez azkena, seguru. 1987an “Non ora, non qui” (Orain ez, hemen ez) argitaratuz geroztik Europan idazle ezaguna, mendizale porrokatua, liburuek famatu egin baino lehenago Lotta Continua ezker muturreko taldeko militante izan zen, esku huskako obrero zen garaietan. Iaz Italiako epaileek multinazionalak bultzaturik eta mafiaren kontrako legedia baliatuz espetxeratu zituztenean azpiegitura erraldoien kontrako bost militante, Erri de Luca haien alde atera zen. AHTaren kontrako sabotajea justifikatzeagatik espetxera eraman nahi dutela eta, esandakoei eusteaz gain liburuz erreakzionatu du: “La parola contraria”, kontrako hitza.

Dio liburuan: “Aldarrikatzen dut ‘sabotaje’ hitza erabiltzea italierak eman dion esanahian. Ez da bakarrik erabiltzen suntsiketa materialaren esanahian, fiskalek argudiatzen dutenez. Esate baterako, grebak, batik bat salbaia denean, aurretiko abisurik gabea, lantoki edo zerbitzu baten produkzioa eragozten du. Agindua oker betetzen duen soldaduak sabotajea dagi. Parlamentario batek lege proiektu bati oztopoak jartzen dizkionean saboteatzen du. Deskuiduek, izan nahitara edo oharkabean eginak, sabotajea dira. (…) Kexurik gabe onartuko dut auzitegiaren kondena, baina ez dut onartuko hiztegia murriztea”.

Erri de Lucak behin eta berriro esan du espetxera joateak ez diola graziarik egiten, baina edozein dela ere ez duela helegiterik jarriko. Berak mendian ibiltzea du maite, goizalban jaiki eta idaztea. Eta ez du onartzen Susa eskualdeko herritarrei daukaten bailara bakarra kendu diezaieten trenbide burugabe hori egitearren. Duela urte bete, auziperatua zelarik, deklaratu zuen:  “Eraikuntza alferrikako eta kaltegarri bat aurrera ateratzearren setiopean eta militarizaturik bizi den bailara batean, ahotsa entzunarazteko beste modurik geratzen ez denean, sabotajera jotzen da. (…) Idazle batentzako iritzizko delitua ohorea da”.

Erri de Luca AHTaren kontrako ekitaldi batean aurrean poliziak dituela. (Argazkia: Ensemble 44)

Erri de Luca AHTaren kontrako ekitaldi batean aurrean poliziak dituela. (Argazkia: Ensemble 44)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA