Gipuzkoan EAJ-PSE errejimena garaile
Bihotzaren sakonean maite baititut munduak bizilagun eman dizkidan gipuzkoar guztiak, Atez Atekoaren kontra balkoietan zabor zorroak erakusten dituztenak barne, pronto nago entzuteko lurralde honek aginte guneetatik Syriza kanporatzeko eduki dituen arrazoi guztiak. Baita elkar ukatzen duten arrazoiak izanda ere. Hondakinetan azkarregi joan dira (Orion eta Urnietan nabarmen geratzen den bezala). Hondakinen azpiegiturak ez dituzte antolatu. Bake prozesuan aski sendo ez dute jokatu. ETAren hilketengatik barkamenik ez dute eskatu. Bake prozesuaren truke galtzak jaitsi dituzte. Lider aski fuerteak ez dauzkate (“falta liderazgo“). Asanbleario gauchista batzuk dira. Aski horizontal ez dira. Euskararekin urrunegi doaz. Euskara ez dute aski laguntzen. Politika sozialekin etorkinen inbasioa eragin dute. Politika sozialetan ez dira aski ausart. Zergekin ito gaituzte. Aski zerga ez dute kobratu. Patronalari burua makurtu diote. Patronala uxatu egiten dute. Politikari guztiak berdinak dira. Ez dute politikarien estandarra ematen. Hauek ere integratu egin dira sisteman. Oraindik ez dute beren iragana errebisatu eta ez dute merezi sistemaren agintean egotea. EAkoak baztertu dituzte. EAkoei men egin diete.
Denak arrazoi oso onak uzteko Syrizakoak lau urtez Gipuzkoako oligarkiaren suaren mende. Eta orain berriro Samaras-Papandreu gobernu fuerte bat komeni zaigula pentsatzeko. Inkluso zalantza edukitzeko Altzoko Olanori zigor handitxoa ez ote diogun eman… baina merezi zuten.
O.K. Baina denok analistarena egitea maite dugun egunotan, Gipuzkoako eta EAEko izan bakoitzari eman diezaiogun bere izena. Nafarroako itxaropen berriekin egiten dugun neurri berean. Errejimenaren indarrak versus berrikuntzaren indarrak. Gazte ginen garaietatik EAJ-PSE (orduan PNV-PSOE deitzen genuen) errejimenak agintzen du hemen, tarte labur batzuetako espejismo batzuk gora behera.
Itxi parentesia eta agindu bezate betikoek. Errejimena garaile berriro Gipuzkoan. Gipuzkoan ere. Autonomismo zaharraren casta elkarlanean oligarkiarekin.
Besteak eta besteak, beti besteen menpe, beti bestearen kulpa, botuak lortzeko sixtema bakarra bestei kuloa botatzea, errejimenari.
Ta etxeko lanak? barrura begira ez dago inongo akatsarik ? Inozoa da pentsatsea besteek aldatu behar dutela, jokoan etsaiak, gaiztoak, lapurrak,… eta gusto ala ez gusto horixe da jokoak dituen baldintzak, aktoreak,… hoiek kudeatzen ez dakienak berriro ere zaplasteko ederra hartuko du.
Ezker gazte, odolbero, etekin bat batekoak espero dituenak edo “ezker eskua” hobeto erabiltzen ikasten du edo zakur zaharrak berriro irabaziko du.
Ta gogoan izan orain ez garela zerotik hasten berriro baizik eta askoz beragotik, zakur zaharra gero eta indartsuagfoa egin dugu.
Autokritika egitea beti ona eta kasu honetan beharrezkoa, baina, horrez gain arrazoi osaa duzu, Peio; adibidez hondakinen kontuan hauteskunde ondoren Herrialde moderno izatetik erdupurdiko herrialde izatera.
Irabazten nahiz galtzen ikasi egin behar duk, Pello. Ez zaidak batere zuzena iruditzen hire aldetik besteei “errejimena” eta “kasta” deika hastea, ez dituk-eta; eta hik ondo asko dakik gainera. Herriak halaxe erabaki dik, eta jokoaren araua duk. Hobe duk ume kapritxosoaren kasketa utzi, eta pentsatzen hasi zergatik galdu diren 54.000 boto EAEn. Besteek ere deretxoa izango ditek ba, …ez edo?
Nik ez dakit besteen berri. Nirea bakarrik dakit, eta hori ere zalantzaz beterik. Nik Bilduri eman nion botoa 2011an, bai diputaziorako eta bai nire herriko udalerako ere. Oraingoan ez diot eman, ez batean ez bestean. Ez zaizkit gustatu lau urteotan erakutsitako aginte moduak. Hainbat kontutan erakutsitako jarrera oldarkor eta harroak gogaitu egin nau. Niri ez zait gustatzen inork zaunka egitea. Bilduren hainbat erabakirekin ez naiz ados izan legegintza honetan, eta uste dut badudala eskubidea nire iritzi propioak izateko. Ordea, Martin Garitano, Marian Beitialarrangoitia, Larraitz Ugarte eta abarrekin (eta orain zurekin ere bai, pena handiz Pello) ados ez banago jendilajea naiz, EAJ, PSE edo PPren sokakoa, errejimen ankerrekoa. Ez ba. Ni ezkertiarra eta abertzalea naiz. Ez diot onartzen inori horren karnetik partitzeko eskubiderik, eta nik ez diot botorik ematen sektarismoz, harrokeriaz eta ingurukoak mespretxatuz gobernatzen duenari. Gainera oso erraza jarri dit oraingoan Bilduk bere papeleta kontenedore urdinera botatzeko. Niri ez dit balio bake prozesua eta horrelako diskurtsoekin aritu eta aldi berean kotxea lehergailuz beteta herrikideak hil nahian ibili zen ETAkidearen izena daraman zerrenda aurkezteak.
Duela lau urte ez al zenekien ETAkide ohiak zerrendetan sartu zirela, ala?
Ez al zenuen ikusi kartzelatik irten berri zen ETAkide ohia BIlduren alde bozka eskatzen?
Arnaldo Otegi ez al da izan ETAkidea?
Aitzakiak.
Nire herriko zerrendetan orain lau urte ez zegoen ETAkide ohirik, ez. Zer esan nahi duzu “Aitzakiak” horrekin? Zein da ba zure ustez nire aldaketaren arrazoia?
Aitzakiak, hire aitzakiak “nik” badakizki, hi Joseba zerbait jakin nahi badek hiretaz “ni”ri galdetu.
Otegi ETAren bukaera bultzatu zuen politikari hausarta zela uste nuen nik baino “ni”rentzako ETAkoa da. Ez dakitena edo ETA goraipatzen duen edo Otegi hankazgora jarri nahi duen.
SORTU da EH Bilduko alderdirik handiena (militante kopuruagatik eta daukkan babes sozialagatik) eta EH Bilduko eguneroko jardueran giza baliabide gehien jartzen dituen alderdia da. SORTUko idazkari orokorra Arnaldo Otegi da, ETAkide ohia. Ez dut uklertzen ze ezberdintasun topatzen diozun 2011ko Bildu eta 2015eko EH Bilduren artean.
ETA imposaketa latza izan zen, autoritarioa, diktadorea, edo nerekin edo nire aurka; hori ere jokoan dago, ezker abertzalearen estigma besteek ondo (lotsagarri) bere onerako erabilia eta ETAren aurka egon garenak Bilduri botoa heman genionak barne, ez dugunak onartzen Usai txiki autoritarioak, Arraizek orain deritzaion “arrokeria” ezin dugu jasan.
Independentziaruntz betiko formula erabili dute, folklorikoa, besteak, Madrilek aldatu behar du, beraiek dira etsaiak eta kitrto. Pragmatismotik oso urrun, burujabetasunaz badago zer egin ugari, energi alorrean, janari alorrean, ezkuntza alorrean, ekonomi juxtu eta iraunkorra alorrean. Zergaitik ez dira bildu eta landu horretan ari diren taldeekin ? Goiener, Economía del bien común,… EAJ gabe ez dago independentziarik, Eskoziarrak bezala “liburu zuri” zeatza eta adostua egin ezean ez mapa ez bide, noraezean doan bide batetik goaz; Madrilekoak ez dute egingo GUK egin behar dugu.
Eskatu zaio ETAri serioski eta ozen behin betikoz bukatzea ? edo ez da egia ETA eta presoak oraindik jokoan daudela txanpon truk bezala?
Noiz onartu behar dute ETAK egindako “lanak”, gutxienez azken 20-30 urte hauetan besteen zerria gizendu besterik ez duela egin ?
Etikoki ez dut inoiz onartu ETA baino taktikoki ere hankasartze ikaragarria izan dela oso garbi dago eta hori ez bada argi eta garbi plazaratzen BETI izango du Bilduk mamu hori atzetik, besteek oso konten izango dira eta ongi aprobetxatu dute eta aprobetxatukoko dute.
Beraz, badago bai zer zuzendu barrura begira.
EH Bilduk ez duela Goienerrrekin hitz egin? Benetan diozu? Irakurri al duzu EH Bilduren konpromiso energetikoa?
Energia esparruan edo elikatze subirautzan zerbait proposatu duen alderdi bakarra EH Bildu da.
Arraizek harrituta gelditu nau, hauteskunde gauean, gaur Berriak dakarrena, berari egindako elkarrizketa,…zein ederrak bere hitzak eta portaera. Nere herriko Bilduk egindako balorazioa, hauteskuendeak galdu ondoren, bihotzetik ukitua la ninduen. Nere 50 urtetan, sekula santan ez ditut irakurri holako gauzak, zintzoak, umilak,…zur eta lur nengoen, eta oraindik nago. Harrokeritanutek urruti, analisiak oso burutsuak eta argiak, gizalegetasunez zizelduak. Gora Bildu kaben zotz!!!
Azken ordua Naparritik: Uxuek administrazioko langile teknikoak jarri nahi ditu gobernuan Pepe Migikak Uruguaien bezala eta Bildu aurka bi poltrona nahi ditu betiko politikariek buru direla.
Ezagutzen duzue euskaren gorakada nabarmena Nafarroan, dudarik gabe teknikarien lan onak ikaragarri lagundu duena, baldintza ezin okerragoetan lan egin dutenak, borondatez, ixilik eta UPnkoak jakin gabe.
Naforroako baldintzak, UPNek jarriak, Euskadin berriz diru sailburu, funtzionario, tekniko eta abar ugariekin lortu ez dena lortu dute eta ez dute inongo parakaidista politiko beharrik beren lana hobeto egiteko.
Zer nahi du Bilduk ? politikari kasposoek bezala besteen lana eta bere probetxurako bereganatu ?
Oso barrundik dakit gaur egungo Nafarroko teknikariek beldur direla Bilduko parakaidistek ez ote duten tentazioa arrokeriaz eta inposizioaren bidea hartuko. Nafarroan ere mano izquierda beharren mano derecha behar dela, euskeraren aurka eta que vienen los vascos gainditzeko.
Autismo harrigarria egon da, edo maltzur-maltzur galtzeko egin dute lana, satorrarena eginik. Edo horrela zegoen ituna PNVrekin boterea utziko bazien, hasieratik, miseriaren kudeaketaren lana hartzeko enkargua hartuta, garai txiroenetarako. Ez dute sustapen ekonomikorik egin, besteak beste behar bada ametsezko sistema ekonomiko alternatibo baten miran, edo kontenplazioan, geldituta zeudelako, bizpahiru jokalarirentzat egunorozko mama zegoen bitartean atzeko tropela, herria, zur eta lur gosera bidean lagata, eta gainera ez dakiten ustea gizartean garbi erain dute. Bidesariena egin dute ongi, besterik ez dut somatzen.
Eta bukatzeko, demokrazia ez da pulpitu batetik diskurtsoa botatzea eta eztabaidan ez sartzea, Rajoiren agerpenak galderarik gabeko prentsaurrekotan bezala.
Benetan maite ditudan “artikulixtak” erantzunak eta eztabaidan bere jarrerak argitzen dituzte.
Lagun batek esan didana: Gipuzkoako hiriburua?. Valentzia. Kurioso izan da. Azken boladan inori ez diot aditu, eta gende azkoren aurrean lana egiten dut, ba, inorri aditu uztelkeriari buruz hitz egin, donostiako kamarero bati hori bai, Joan den igandean, beste kamareroi bultzaka, hitzez noski, boto ematea joateko. Pap Donostian jartzekotan omen zegoen. Zenbat kobratzen du kamarero horrek?. Kaka huts bat makil baten puntan. Baina dena berdin dio maite….zoriontasunean…..
Bai Pello, bakarrik komentario berirrakurri behar dira, konturatzeko uztelkeriaren zuritzeko argudioak noraño iritsi daitekeen.
Portzierto, EAko zaletzat daukat neure burua.
Valentzia ez dago hain urruti.
Autismo harrigarria egon da, edo maltzur-maltzur galtzeko egin dute lana, satorrarena eginik. Edo horrela zegoen ituna PNVrekin boterea utziko bazien, hasieratik, miseriaren kudeaketaren lana hartzeko enkargua hartuta, garai txiroenetarako. Ez dute sustapen ekonomikorik egin, besteak beste behar bada ametsezko sistema ekonomiko alternatibo baten miran, edo kontenplazioan, geldituta zeudelako, bizpahiru jokalarirentzat egunorozko mama zegoen bitartean atzeko tropela, herria, zur eta lur gosera bitean lagata, eta gainera ez dakiten ustea gizartean garbi erain dute. Urtetarako galdu da.