Xehe
Hasiera » Adierazpen askatasuna » De Lucarentzako fiskalak zortzi hilabete eskatu ditu sabotajea justifikatzeagatik
Ira22 0

De Lucarentzako fiskalak zortzi hilabete eskatu ditu sabotajea justifikatzeagatik

Atalak: Adierazpen askatasuna, AHT, Azpiegiturak, Iritzia

Erri de Luca AHTaren kontrako ekitaldi batean aurrean poliziak dituela. (Argazkia: Ensemble-44)

Erri de Luca AHTaren kontrako ekitaldi batean aurrean poliziak dituela. (Argazkia: Ensemble-44)

Urriaren 19an jakinaraziko dio epaia Torinoko juezak, baina atzo astelehenez jakin du Erri de Lucak zortzi hilabeteko kartzelaldia eskatu duela beretzako Torinotik Lyonerako AHTaren kontra Susa bailaran herritarrek egindako sabotajeak justifikatzeagatik. Dena dela, bost urte bitarteko kondena eror dakioke gainera, fiskalak aipatutako argudioak aintzat hartzen baditu epaileak.

Le Mondek zabaldu duenez, De Lucak adierazi du harrituta zegoela fiskalak hain zigor arina eskatzearekin, honek erabilitako argudio gogorrekin gehieneko espetxealdia eskatzea espero zuela. Antonio Rinaudo fiskalak esana zuen ez dagoela adierazpen askatasuna aipatzerik kasu honetan, testuinguruan garbi ageri dela De Lucak herritarrak xaxatu zituela ekintza zehatz eta ilegalak burutzera, bortizkeria erabiltzera: “Nazioartean daukan fama dela eta, bere hitzek zama oso nabarmena hartzen dute eta bere esaldiek indar handiz iradokitzen dute”. Primo Levi idazle antifaxista ospetsuaren hitzak ere ekarri zituen fiskalak: “Bizi gareino badugu erantzukizun bat. Idazten dugun oro behar dugu ordaindu, hitzez hitz, hitz bakoitzak uzten baitu arrastoa”.

Fiskalak Idazlearen defentsan Gianluca Vitale abokatuak adierazpen askatasuna eta bere bezeroaren maila intelektuala adierazteko, haren alde erabili zuen Aljeriako gerra betean De Gaulle jeneralak erantzundakoa torturak salatzen zituen Jean-Paul Sartre epaitzea eskatzen zutenei: “Ezin da Voltaire espetxeratu“.

Afera duela bi urte abiatu zen, Huffington Postek italierazko edizioan  egindako elkarrizketan esandako honengatik: “[Galdera] Beraz, sabotajea eta bandalismoa zilegi dira? [Arrapostua] Beharrezkoak dira uler arazteko AHT eraikuntza kaltegarri eta alferrikakoa dela”. Joan den urtarrilean egin zenean epaiketaren lehen zatia, De Lucak argi berretsi zituen iritziok:  “Eraikuntza alferrikako eta kaltegarri bat aurrera ateratzearren setiopean eta militarizaturik bizi den bailara batean, ahotsa entzun arazteko beste modurik geratzen ez denean, sabotajera jotzen da. (…) Idazle batentzako iritzizko delitua ohorea da”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA