Xehe
Hasiera » Iritzia » Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
Urr22 2

Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat

Atalak: Iritzia

Lagunez ondo babestua arren, Esther Sein lehenbizikoz zihoan bakarrik euskal preso politikoen aldeko manifestazio handian. Antton barik, alegia. Bezperan erraustua zuten… “Eginetik  kanporatu zuten 25. urteurren egunean”. Antton Urrutikoetxea Bolibar, 85rekin hila, makaltzen hasi arren duela aste gutxi arte Kontxan bainatzeko sasoia zeukana. Jesuita ikasia apez egin arte, 1968an iritsi omen zen Oreretara obrero, “hori bai dela maitasun 68tar bat!” irribarrea aterarazi nahian esan diogu alargunari. Ezkerra, ETA, Fronte Obreroa, eszisioak, Niessen, sindikatuak versus mugimendu asanblearioa, Komiteak, kaleak sutan, frankismoaren azken urte odoltsuak, krisi ekonomikoa, trantsizioa… Galdetu El Viejoz oraindik Oreretaz akordatzen diren errenteriarrei. Beste batzuek beranduago ezagutuko genuen Antton Urrutikoetxea, A.U., Egineko erredaktore Ekonomia orriak gehiago zirenean Laboral, dena industriako langileen greba eta mobilizazio. Antton beti irribarrez baino gehiago barre konplizez, enkargutara (“argazki bat hartu nahi nuke artxibotik, bihar itzuliko dugu sinfalta…”) edo ordukako lan eta gehigarrigintzara hurbiltzen ginen gazteoi. Aljerren biharamun Oldartzenen bezperatan kanporatu zituztenean, ekonomiako kronika bat behar genuela eta A.U.ren bila jo genuen, euskara idazteko adina ez menderatu arren itzulpena geuk hartuko genuela gure gain. Anttonek, eskuzabal beti eta elegante, bera jubilatzeko atarira ondo iritsiko zela eta gomendatzen zigula Juan Mari Arregi gazteagoari egitea proposamena, kroniketatik bai baina aurpegiz ezagutzen ez genuen Daniel Udalaitzi. Baten prezioan bi ez hiru laguntzaile irabazi genituen. Geroztik Anttonek zenbat ez digu eman ARGIAkooi Estherrekin batera, hainbat etxetan Egutegiari eusten dioten oholetatik hasita askoz diru gehiago balio duten opari eskergaitzetara. Antton, fin eta dotorea, Antiguako bilbotar bikaina, espanturik gabeko euskaltzale zorrotza, ezkertiar makurrarazi ezin eta eskuzabala.

2 Iruzkin

  1. Juan Mari Arregi | 2018-10-22 at 20:07

    Oso ondo, Pello…….Antton ,eta Esther ere, gure biotzan dago

    Reply
  2. Zeles | 2018-10-26 at 14:37

    Pertsona, izugarria

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA