Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma
Atalak: Sailkatugabeak
Pierre Fetet-ek animatzen du Fukushimako hondamendiaz dagoen informazio iturri oso on bat, frantsesez: fukushima.over-blog.fr Bertatik euskaratu dugu Pluies radioactives sur le Japon sarrera. abuztuaren 20koa.
Japonian euri erradiazioduna ari du
Tokio Kanto eskualdean dago kokaturik. Euria iparretik datorkionean, Fukushima Daiichiko partikulaz kargatua da. Euri hau erortzen da 35 milioi biztanleko megapolian eta badirudi inor ez dela kezkatzen. Orainaldian ari gara, bai. 2011ko abuztuan gaude, martxo-apiriletan hainbeste aipatu zen “istripu” nuklearretik bost hilabete pasata. Ez dira zuen irudipenak, ez. “Istripua” ez da istripu, katastrofea da, sekula jazo ez den adinakoa, gertatzen ari dena. Nola heldu gara egoera honetara?
Euri beltza, aspalditik datorren kontua
Lehenbiziko euri beltzak Hiroshiman eta Nagasakin bizirik ateratakoek ikusi zituzten, bonbak lehertu eta minutu gutxira. Euriak kolore beltza zuen, leherketak eragindako errautsez nahastuta zetorrelako. Superbibienteek edan egin zuten jakin gabe kutsatuta zegoela. Horren ondorioz garatu zituzten aurretik bonbaren eraginak zuzenean kolpatutakoek jasandako sintoma berdinak.
Geroztik, 1945 eta 1980 bitartean, munduak euri beltz asko ezagutu ditu, 543 leherketa nuklear egin direnez gero atmosferan. Alabaina, justu erabaki berria zenean kutsadura erradiaktibo hori ez gehiago eragitea, orduan gertatu zen Txernobylgo hondamendia. 4. erreaktorea lehertu zenean, atmosferara jaurti zituen 50 tona hauts erradioaktibo gero lurrera erori zirenak, batik bat Europan, euriarekin batera. 1986ko maiatzaren 1ean sobietarrek zilar ioduroz “ureztatu” zuten ortzia euria eraginez erradionukleidoak lurrean finkatzeko asmoz; horrek sortu zuen, lekukoek diotenez, euri beltz-kolorekoa. Baina gertakizun zehatz horretaz landa, Txernobylgo hautsek batik bat euri horiak eragin zituzten, beranduago Bielorrusiako Antonina Sergieff-ek ezagutarazi zuenez.
Euri horia
Fukushima Daiichiko zentralean gertatu leherketen ostean, euri hori bat jauzi zen Tokion martxoaren 23an. Bi egun zeramatzan euritan hiriburuak. Martxoaren 21etik aurrera atzeman zuten erradiazio dosietan igoera azkar bat, bat-batetan orduko 0,1tik 0,2 microsiervertera igoz. Martxoaren 23an, beraz, euri horiak kezka handia eragin zuen herritarrengan: Japoniako meteorologia agentziak ehunka telefono dei hartu zituen galdezka ez zein zen horren jatorria. Funtzionarioek erantzun zieten polena zela; 25 urte lehenago agintari sobietarrek erantzun berdina ematen zieten Txernobylgo biktimei. Dena dela, Tokioko udal gobernuko osasun funtzionario batek aitortu zuen bazitekeela euri hura erradioaktiboa izatea, baina ez osasunarentzako kaltegarria izateko adina.
Horra arazoaren muina: jendeei sinetsarazi nahi zaie euri hori ez dela arriskutsua, nahiz eta partikula erradioaktibo bakar batek, larruazaletik sartzen bazaizu edo irensten baldin baduzu, kaltetu dezakeen zure osasuna. Izan ere, ipar-ekialdetiko haizeek ekarritako euri hori erradionukleidoz zamatua zetorren, besteren artean 131 iodoz, 137 zesioz, 90 estrontzioz eta 239 plutonioz. Hala ere, bere kolore horiak ez zuen derrigor izan behar hauts erradiaziodunak eragina, jakina baita udaberrian polena kopuru oso handitan sortzen dutela landareek.
Beraz, euri horiak ikusi dira apirilean ere, eta ekaina iritsita ere Tokioko eskoletan haurrei patioan jostatzea debekatzen zieten, lurrak erradiazio gehiegi zeukalako. Arazo honen ondorioz, Japoniako agintariek honako erabakia hartu zuten: erradiazioak neurtzea baina ez lurrean, teilatu gainetan baizik. Ez, ez zaudete ametsetan, horrela lortu dute erradioaktibitatea gutxitzea Tokion, neurtzeko aparatuak kutsadura iturrietatik urrunduz, erradiazioz betetako hautsetatik alegia.
Euri beroak
Euriok izanagatik beltz, hori edo kolorerik gabeko, zentral matxuratutik baldin badatoz beroak izaten dira. Hau da, partikula erradioaktiboak dakartzate. Eta ez dugu euriez fidatu behar, nahiz eta Frantziako IRSN institutuak [gogoratu blog honen egilea Frantziatik ari dela] esaten duen jadanik Fukushima Daiichik ez duela erradiaktibitaterik isurtzen atmosferara.
Hain zuzen, 2011ko abuztuaren 19an kanto eskualdean erori den euria nabarmena izan da. Eurite horrek eragin du, esterako, Saitama hirian erradioaktibitatea igotzea orduko 0,04 microsiervertez. Irudi honetan lerro beltza Saitamari dagokio, horia Tokiori eta urdina Shinjuko Hyakunincho-ri.
Dosi hau zinez txikia da, egia da, baina horretatik atera ditzakegu bi ikasgai garrantzizko:
1) Honek gezurtatzen du Frantziaren jarrera ofiziala, alegia Fukushima Daiichik ez duela gehiago erradioaktibitaterik jaurtitzen atmosferara.
2) Erradiazio hori aireak daukanean neurtu da. Baina dakartzan partikula beroak lurrera eroritakoak gehitzen zaizkie lehendik bertan pilatu direnei.
Neurketak gurutzatuta
KEK elkarteak Tsukuban eten gabe neurtzen du Tokioko airearen erradioaktibitatea. 2011ko abuztuaren 19an salatu duena osorik egokitzen da Osasun Publikoaren Instituarenarekin, honek ere aurkitu baitu igoera bat orduko 0,04-tik 0,05 microsiervertera. Gainera, nahiz eta oso gauza pittina izateko itxura duen arren, ikus daitezke neurketa batzuk orduko 0,17 microsierverterainokoak, ohikoak diren 0,10ak askogatik gaindituta.
Beraz, esan dezakegu albistea hortxe dagoela: oraindik batera eta bestera dabiltza partikula erradioaktiboz zamatutako haizeak, eta erradiazio hori euriak lurrera jaitsiarazten duela.
Zerk eragiten du kutsadura hori?
Erradiazio igoerak eragin dituzten lainoak ipar-ekialdetiko haizeek ekarri dituzte Tokiora. Norabide hartan hiru zentral nuklear daude: Tokai, Fukushima Daini eta Fukushima Daiichi. Kutsadura eragin dezakeen bakarra azken hau da; hala ez izatekotan, beste biez hasi beharko genuke kezkatzen! Fukushima Daiichikoaren zuzendariak jendea lasaitu nahi duen arren, ziurrenik kutsadura bere zentraletik dator. Hain zuzen, abuztuaren lehenean zentralak jakinarazi zuen orduko 10 siervert isuri zuela eta geroztik lurrina isurtzen ikusten da eten gabe. Coriuma “lanean” ari dela pentsatu behar ote dugu? Eta coriuma, irensten dituen produktuez kutsatuta, are aktiboagoa dela lurrikarak gertatzen diren aldioro?
Japoniako kutsadura
Edonola ere, kutsadura honek luzaz irauten baldin badu, jakin behar da lurrera eroritako partikulak erradioaktiboak izango direla ondoko hamarka eta milaka urteetan, segun eta zein elementuz ari garen. Partikula bakoitza gehitzen zaie aurretik eroritakoei –ez baitira desagertzen- eta pixkanaka Japonia kutsatzen ari dira, elikadura katean sartuta. Pozoiketak ez du ez usainik eta ez kolorerik, ikusezina da. Horra hilketa perfektua. Baina nor da krimenaren onuradun?
Japoniako herritarrei jakinarazi behar zaie barruko kontaminazioaren arriskupean daudela, eguneroko bizitzan erradiazioetatik babesteko gomendioak
eskaini behar zaizkie. CRIIRAD elkarteak salatua du: lan hau ez dutela ondo egin. Zergatik? Energia nuklearrari sinesgarritasunik ez kentzearren. Nuklearraren aldekoek aitortuko balute Fukushimako coriuma ingurumenean barreiatzen ari dela, eta azalduko balute materia kontrolaezin honek zer nolako arriskuak dauzkan, herritarrek berehala eskatuko lukete nuklearrak ixtea. Inbertsiogileei eta akziodunei aurre ez egiteagatik, jendeari egia ezkutatu behar diote. Horrela, “coriuma” edo “plutonioa” bezalako hitzak tabu bihurtu dira (dagoenekoz ezabatu dituzte forum zientifiko batzuetatik).
Hemendik aurrera irakurtzen baldin baduzu artikulu bat edo ikusten baduzu erreportaje bat Fukushimako hondamendiaz hitz horiek (coriuma eta plutonioa) erabiltzen ez dituena, badakizu denbora alferrik galtzen ari zarela. Benetako ikerketazko kazetaritzak ezingo ditu aipatu gabe utzi kutsadura iraunkor honen kausa eta ondorio hiltzaileak. Horretaz mintzo ez diren guztiak desinformazioa ari dira egiten.