Xehe
Hasiera » Kondarrak » Energumeno baten zigarroa
Eka13 0

Energumeno baten zigarroa

Atalak: Kondarrak

Galanta dabil zirkulatzen egunotan Tolosa Txukun taldekoek banatuta. Ez naiz ari azaleko eskariaz: “Atez Ateri ez!!! 5. Edukiontziari bai!!! Birziklapenari bai!!! Sinatu!!! Zu falta zara”, eskatzea libre. Azken orrialdean “Incineración / Salud” atala osatzen duten bost argudioetako bi honakoak dira: “Los fuegos artificiales de la Semana Grande de Donostia emiten a la atmósfera más elementos contaminantes que una incineradora durante todo un año” eta “Según estudio de la Universidad de Oviedo, el impacto sobre la salud de una incineradora moderna equivale a fumarse un cigarro al año“. Demagogiaren teoriko hark esan zuenez, nahi baduzu gezur bat eraginkorra izan dadin, ahalik eta handiena bota. Ez dira aleok gutxitan errepikatu Googlek hemen (Diario Vasco, 2010-05-22) eta hemen edo hemen erakutsiko dizunez. Batzuetan aipatzen da iturritzat Javier Ansorenak eta Xabier Garmendiak idatzitako Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Plan Nagusia 2002-2016, baina PIGRUG famatuan kosta behar zaizu aurkitzea. Servei d’Incineració de Residus Sòlids Urbans de Tarragona, SA (SIRUSA) enpresa katalanak eskainitako Valorización Energética Residuos Urbanos PPTan Gipuzkoako Foru Aldundiaren seilua daraman 36. orrian daude bi harrikadak berdin-berdin, hor ere iturria falta, ordea. Oviedoko univertsitatearen ikerlanean, egiatan unibertsitate horretako eta beste batzuetako sei irakaslek Cogersa partzuergoaren finantziazioarekin burututakoa den agirian, inon ez da ageri zigarretarena. Aterakaia ez zaio zor inolako mediku edo osasun ikerleri, Manuel Bao Iglesias ingeniari kimikoari baizik, Natura / Medioambiental blogeko elkarrizketa honetan dago: galdera, “¿Cuánto contamina una incineradora?“; erantzuna, “La emisión de dioxinas de la combustión de un cigarrillo es igual a la combustión de una incineradora en un año“. Gizona konplexurik gabe mintzo da: “Yo participé en el diseño de la planta de Sogama en Galicia, la sociedad que gestiona los residuos” eta aurreraxeago “Nadie ha conseguido superar el 24 por ciento de recuperación de basuras en el reciclaje“. Millán Astray jeneralak oka egin gabe oihukatu baldin bazuen “¡Muera la inteligencia!”, zigarretaren kirtenkeria ezin handiegia gertatu ingeniari energumeno batentzat. Milaka tona hiri hondakin nahasita kiskaltzen dituen labe erraldoiak baino kutsadura handiagoa sortzen dutela Donostiako su artifizialek eta zuk zeuk erre dezakezun zigarro batek. Jarri egin behar du paper batean eta banatu Gipuzkoako kaleetan 2012 urtean eta gainetik herritarrei firmatzea eskatu…

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Energumeno baten zigarroa | tolosazerozabor - [...] Pello Zubiriak Argia.com blogean argitaratutako artikulua. [...]
  2. Azken egunetako iritzi bilduma « Zero Zabor - [...] Zubiria ARGIAn “Energumeno baten zigarroa“, “¿Te quieres quedar conmigo?“, “Nafartarren interes orokorra“, [...]
  3. Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan | Zero Zabor - [...] kudeaketan, gobernua berriro hartu eta errauste plantari ostera ekiteko. Total, Amantegik berak Tolosan banatu zituen paperetan esaten zenez, Zubietako…
  4. Hurrengo bataila Tolosan | Zero Zabor - […] izan da. Duela kasik bi urte burututako sinadura bilketan aipatzen zena azalduta dago “Energumeno baten zigarroa” komentarioan. Zeren eta …

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA