Erleak ‘Vespa Velutina’tik babesteko sistema aurkeztu du Ernesto Astizek
Azken urteotan liztor asiar edo beltzaren beldurrez bizi diren erlezainak zorioneko daude: Vespa Velutinak multzo handietan harrapatu eta erlategiak babesteko sistema berri bat proposatu du Ernesto Astiz iruindarrak, hemengo erledunen artean aspalditik ezaguna denak. Orain arte liztorren kontra erabili diren tekniketatik ezberdina da Astizek asmatua, nahiz eta ez den teknologiaz oso sofistikatua. Bere ezaugarriak ikusita, kronikatxo hau sinatzen duen erlezain amateurra seguru dago askok...
Read MoreErlezaleen biltzarra asteburuan Behauzen, Bizitokik antolatuta
Hezkuntza alternatiboa aldarrikatu eta lantzen duen Bizitoki elkarteak asteburu honetarako antolatu du Behauzeko (Nafarroa Beherea) bere egoitzan “Erlezaleen biltzarra“. Hitzaldi, elkarrizketa eta tailerrez osatu dute larunbat eta iganderako egitaraua. Larunbatean, goizetik Manex Lanatua erlezain baxenafartar ezagunak kudeatuko du eztabaida galderon inguruan: “Zein da erleen tokia euskal kulturan? Zein dira haien desagertzearen arrazoinak? Zer egin dezakegu haien egoera...
Read MoreEsklerosi anizkoitza eta erlea: Maryseren lekukotasuna
Egunotan, zehazki uztailaren 14an, hainbat jende busti baita borondate onez esklerosi anizkoitza daukaten pertsonekiko elkartasunez, nire aldetik bustitzeko modu ona iruditu zait aipatzea gaixotasun bera duten batzuek erlea darabiltela beren arazoa hobetzeko edo gutxienez arintzeko. Gaixotasun kroniko baten morrontzan bizi diren kolegei interesatuko zaielakoan aukera terapeutikoen almazena aberastea. Erlearen beste produktuez gain zehazki pozoiaren -erlearen ziztadaz, zein apitoxina...
Read More‘Foray 48B’ pinuentzat… eta guztiontzat
Foray 48B ari zen zabaltzen abioneta bat Irungo mendietan urriaren 11an, goi tentsioko kable bat jo eta doi-doi iritsi zenean Hondarribiko aireporturaino. Intsinis pinua Prozesionario (Thaumetopoea pityocampa) deitu harrak kutsatu duenez, hura sendatzeko asmoz Gipuzkoako mendiak eta bide batez haietako zein inguruetako baserri, sagasti, belaze, etxadi, erreka eta jendeak igurtzi dituzte Foray 48Bz. Hemerotekan erreparatuz gero, duela lau hilabeteko kroniketako batzuek –Noticias de...
Read MoreVespa Velutinarenak
Ez dakit irakurleak asko estimatuko zuen irudimen urriko kazetari hau urtegarai honetan fikziotan hastea aste honetako paperekoan: “Vespa Velutina eta mundializazioa. Liztor asiarraren mezua“. Irakurgaia eskaintzen duenaren lehen mandamentua horrela saiatu naiz betetzen, aldizkaria orri horretan ireki duen ezezaguna ez aspertzen. Interesatu zaizula? Hona hemen liztor malapartatu horretaz erreferentzia gehiago. – ARGIAren Erlea & Apiterapia blogean gai honetaz:...
Read MoreErleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (2)
Kefyn M. Catley biologo eta erlezainaren Taming the Mighty Mite: Some Thoughts on Living with Varroa [Akaro ikaragarria baretzeko, Varroarekin bizitzeaz zenbait burutazio] artikuluaren bigarren erdia. (Lehen zatia hemen). Aldi berean, ulertu behar ditugu erlea-akaroa harremana iraunkor batera eramango duen prozesuaren oinarriak. Selekzio naturala da prozesu bat zeinetan organismo bati bizirauteko eta arrakastaz ugaritzeko aukera handiagoak ematen dizkioten herentziazko zenbait ezaugarri ohikoak...
Read MoreErleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)
Garaiotan Vespa Velutina liztor asiarra den arren telebista eta egunkarietako izar hitzailea, Apis mellifera erle mendebaldarra zaintzen dugunon amesgaiztoa Varroa destructor akaroa da. Gureganaino 1980ko hamarkadan iritsia, bera da Europa eta Amerikako erleen ahultzearen errudun nagusietakoa. Euskal Herrian erlezain guztiek erremedioz tratatzen dituzte beren kofoinak, gehienek akarizida sintetikoz, gutxienek sistema ekologikoz. Denek? Ez, badira erlezain egoskor ale bakan batzuk beren...
Read MoreErle arren masakrea
Gaur gogorarazi digu Susa argitaletxeak bere Emailuan Maurice Maeterlinck idazle belga (frantsesez idatzi zuen flamandarra) jaio zela duela 150 urte. Haren erreferentziak aurkituko dituzue Armiarma guneaz gain Wikipedian eta beste. Maeterlinck idazle kontserbadore eta diktadurazaleak idatzi zituenen artean famatua da “Erleen bizimodua”, zeinetan, “Inurrien bizimodua” eta “Termiten bizimodua” liburuetan bezala, xomorroei buruzko ezagutza baliatzen duen gogoeta...
Read More
Iruzkin berriak