Ostiralero ‘black friday’
Juantxo Rodriguezek piztu dit argia 2019ko Euskara Ari Du-rako nire erronka zehazteko. (Udazken honetan Euskal Herria blaitu duen euskararekiko atxikimendu kanpaina tsunamitsuaren espejismoa amaitutakoan, lehen bezaintsu maizter segitu bainezake urtarrilaren 1ean nire buruari disziplin zorrotza ez jartzekotan). Hernaniko Rugby Elkarteko lehendakaria da Juantxo. Erretretan sartu ostean euskaltegian abiatuta, benetan euskara ikasi eta erabiliko duela bermatzeko bigarren urte honetan bere buruari...
Read MoreAndoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
Azaroaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Andoaingo Udalak onartu duen lanpostuen zerrenda berria. Euskararen normalizazioa axola zaion herritarrarentzako albiste inportantea dakar zerrendak: Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna. Udaleko lanpostuen berrikusketa sakon baten baitan, 149 lanposturen hizkuntz eskakizunak ere berrikusi dira. Eskakizunok zertan geratu diren zerrendak ikusten hasita, harrigarri gertatzen da Andoain bezalako herri...
Read MoreMartak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
Entzun Martaren arrazoi autokritikoa: “Beste bat kanpotarra dela somatzen dugunean, badugu joera gaztelerara jotzeko eta iruditzen zait ez dela euskararen erabilera zabaltzeko politika ona: batzuek badakite euskaraz eta ez diegu aukerarik ematen”. Euskaldun akonplexatu naizen honek zenbat estimatzen dudan Marta edo Petra bezalako euskaldunberri ahaldunduen laguntza. Kanpotarrarekiko errespetua ez dela gaztelaniaz hitz egitea, euskaraz betiko euskaldun tradizionalei bezala itxura...
Read MoreBelarrifest
Pasaidazu txapa, maitea, azkenean ulertu dut-eta txistea. Aitortzen dut arinegi deskalifikatu nuela euskaltzaletasun zentralizazalearen jokaldi berri irudimentsua, “orain Belarriprest txapa euskaraz oso ondo mintzatzen diren baina hitz egin nahi ez dutenek ere eraman ahal izango dute, borondate onaren seinale”. Broma errazegiak bururatu zitzaizkidan, zein hizkuntzatan ariko dira bi euskaldun-zahar-oso-uematar-belarriprest-txapadun ezezagun elkarrekin topo egitean, eta horrelakoak. Nire...
Read MoreGasteiztar beltxaranak
Eta globalizazioa haragi egin zen Gasteizko Landatxon, a zer bioaniztasun genetikoa Liernik eta Ainhoak trebeki kudeatutako Nendo Dango saioan. Hurbildu neska-mutikoen erdia baino gehiago izango ziren beltxaranak. Gehienek ulertzen zuten euskara. Bi anaiok, zero. ARGIA Egunean ere espainola derrigorrezko lingua franca? Buztinezko zalapartaren erdian anaia bati entzun diogu besteari: “Put it!“. Hara! Nire ingeles artritikoan “Du-iu-spik-inglix?” eta baietz, bi anaiek....
Read MoreLili baten truke
Damian K. errotik zen euskaltzalea. Kirolari izana, berandu arte forma fisiko harrigarri baten jabe, laurogeitaka urteko aiton abertzaleak euskaraz hitz egingo zizun edonon, zer esanik urrundik bada ere familiakoak ginenokin ari bazen. Baina bizitzak makurrarazi zuen aulki gurpildunera. Urrutitik etorritako laguntzaileak ekarririk hasi zen iristen gure atariraino. Tarea honetarako hartzen ditugun urrutikoak gehienetan latinoak ohi direnez, Damian gaztelaniaz hasi zitzaigun haren aurrean, esan...
Read MoreBaimen barik
Erradiografiak egitea agindu dit medikuak. Goazen San Sebastiango Amarako anbulategira. Zer eremu arrotz espainolagorik guardia civilek zaindutako Gobernu Zibila baino Francoren Espainian sortutako baserritarrarentzako. Gaztelania usainak hartuta dauka anbulategiko egongela ere. Egun on, erradiografiak egitera etorri naiz. Tienes que seguir la raya roja a lo largo del pasillo, bajas la escalera y ahí es. Bidean beste mahai batean galdetu behar izan dut. Barkatu, erradiografiak egiteko lekua...
Read MoreHau beste kirol bat da
Hainbeste saiatu gara jendea aktibatzen motibatzen seduzitzen kontzientziatzen animatzen, “Guk euskaraz/zuk zergatik ez?” eta istorio, ezen eta orain oztopo bilakatu baitzait ulertu bai baina hitz egin ezin duen Enrike B.rekin. Familia euskaldunean sortua, Madrilen ahoa irekitzearekin ezagutuko lioketen arren baskoa dela, aspaldi galdu zuen euskaraz hitz egiteko gaitasuna. Euskararen egun sinbolikoetako batean izan balitz Enrikerekikoa ere ondo pasatuko zen, baina astegun buruzurian...
Read MoreAtxiki-dantza
Pili C.rekin zortea izan dut lehen egunetik. Komertziante guztiek ez daukate suhi bertsolaria, ezta koplaka esperimentazioetan ausartzeko umorea ere. Sortzetik gaztelaniako hiztun, bizi osoa darama hemen. “Euskara Ari Du” txaparen magia probatu behar genuen. Nik euskaraz diosala, berak ere arrapostua, nik euskaraz bigarrena, berak gaztelaniaz jarraipena, nik euskaraz, hark erdaraz… Fandangoa baltsarekin uztartu nahian ez al gara blokeatuko? Sakeak...
Read MoreTolosako euskara
Euskara ari du Hernanin martxoko igande ilunabarrean. Lau eutsizale betiko potea ospatzen betiko ostatuan. Gazte beltxa saldu nahian dator. Ordu onean iritsi da, lauotako batek billetea luzatuz: “Tori bost euro eta emadazu zerbait”. Lau sorta utziz bat aukeratzeko mahai gainean: “Galtzerdiak?”. Pagatzaileak ez du asko luzatu nahi, apuratzen da salerosketa asimetriko hauetan, baina emakumeetako batek luzatu du elkarrizketa: “Numero egokia al da? 46 dio hemen”....
Read More
Iruzkin berriak