Belaunaldien bostekoa
Lagunekin ama daraman autobusaren arduradun alaba doa. Bazen garaia edo erreleboa datorren seinale, zeuk aukeratu. Militante jubilatua bileretan lagunaren semearekin koordinatzen. Gurasoen belaunaldikoekin beti erraza ez dela entzun zaie gazteei, duela 30 urteko faktura bitxiak ateratzen dituzte mahaira. Ekintzaile zaharrak urtetan metatutako azpiegiturak oparitu dizkie hasi berriei. Kazetari gazteak estudio zentraletik kronika eskatu dio kalean oinezko erreportari dabilen zuzendari-ohiari....
Read MoreTrantsizioa ostikoka Aritxulegin
Guardia Civilak ez dio obeditzen ezein alkate, lehendakari, diputatu, ararteko, epaile demokrata edo obispori, Espainiaren batasunaren kontinuitateari baino, herenegun Primo de Rivera, atzo Franco, gaur tokatzen dena. Kontsolatuko gara Oiartzunen atxilotuak jipoitu ez badituzte, gehiegi eskatzea litzateke haien egoera aginte independente batek ikuskatzeko eskatzea. Lehenago lortuko du Podemosek III. errepublika Guardia Civila kontrolatzea baino. Trantsizio berria egosten ari dela irudikatu du...
Read MoreGure esku ez ei dago Espainiako Estatuaren biraketa
Bizkor ustekook ez garela besteak baino lehenago enteratzen Espainia faktikoaren sakoneko mugimenduez. Atzo La Vanguardia egunkari katalan monarkikoaren 19. orrialdean Espainiako politika errealaren saltsagile ezagun Ramon Tamamesek zioen Katalunia-Espainia krisiaz kazetariak galdetutako “¿Cree que en esta situación puede haber un viraje?” horri erantzutean: “Dicen que el Rey está intentando algo. No sé qué estará intentando. No es un tema para que el Rey se meta al cien...
Read MoreSanti Auzmendi hil dela
Errazegi ahazten dira gauzak. Guk ez daukagu ahazteko Santi Auzmendi. Maiatzaren 22an hil zen, kasik bezpera arte kaleetan barrena lasterka zebilen 73 urteko jostun lazkaotar donostiartua. Jostun diogu berak bere buruari hala deitzen ziolako, “Auzmendi. Sastre“, baina ez zetorkion handiegi moda-sortzaile. Zenbait iritzi eta bizitzako pasarte kontatu zizkion Amets Arzallusi 2006an. Baina euskal prentsa 1970ko hamarkadan ezagutu duenak aspalditik daki Auzmendiren berri. Zeruko...
Read MoreAbertzaleen enpatea nola kudeatu
Banako berdinketa: EAJk 1 – EHBilduk 1. Horixe da atzo hautesleek Euskal Herrian oparitu duten emaitza. Politikako profesional guztiak datu horrekin ariko dira ordutan hausnarrean. Egia da ARGIAren titulu nagusia: “EAJk irabazi du Euskal Herrian 224.066 botorekin, EH Bilduk Hegoaldean“. [P.S. Hau idatziz geroztik ARGIAk kalkuluak zuzendurik “EH Bilduk irabazi du Euskal Herrian, EAJk EAEn, PPk Nafarroan eta UMPk Iparraldean” titulatu du]. Egia den bezala, gurea...
Read MoreGazteei derrigorrezko soldadutza berpiztu zaie Ukrainan
Ezer ez dago betirako bermaturik. Derrigorrezko soldadutza gaur 50 urtez goiti gabiltzanon bitxikeriatzat daukan gazteak jakin beharko luke. Estatuek haragi samurra behar dute gerrarako. Europakoek aski izan dute soldatapeko gazte latino eta bestelakoen odola gerrak urrun ziren bitartean. Oraingoan Uralez honaindian dago lehertzekotan berria, Ukrainan. Kieveko gobernuak derrigorrezko soldadutza ezarri du berriro, laster Errusiarekin borroka egin behar dutelakoan: “Ucrania reimplanta el...
Read MoreTSn kateaturik gaude 2014ko maiatzaren 1ean
Arroako TS fundizioaren atarian triste mintzo den Anjelek (22 urte bertako buzo urdina jantzirik) bere larruazalean sarrarazi gaitu: “Gaurko gure helburua da ikusi dezala jendeak zer egoeratan gauden, gure nagusiek ikusi dezatela oraindikan gure enpresarekin sinesten dugula eta biabilidade bat nahi dugula, denek ikusi dezatela, hasi Jaurlaritza, Diputazioak, akzionistek, denek ikusi dezatela. Eta beste enpresa gaizki daudenentzako hau izan dadila bultzada bat ikusteko… egin...
Read MoreOsinagan apopilo
Zorionekoa zu, adiskide, bizirautea lortu duzulako usoak urri eta altu etorri direla-eta haserretutako eskopeteroen bistatik, bazterrak inarrosten dituzten 4×4 basatien gurpilen artetik eta gure haranik ederrenak txirtxillatzen ari den AHT asesinoaren hortzakadetatik: Zorionekoa zu, Genetta genetta, eta zorionekoak gu, Hernanin Osinagako Errotaran-goikoan aurkitu duzulako kaletar baserriratu bihotz onekoa bere oiloetara datozen lapurrei ongi etorria pozoia zabalduz edo zeporik kabroienak...
Read More‘Diario Vasco’k zaborra maite du
Atzo, 2014ko otsailak 19, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren ardura daukaten agintariek aurkeztu zutenean Zarautzko Urtetako zabortegian alor honetarako prestatu plan berria, honako tituluak azaldu ziren prentsa idatziaren edizio digitaletan: Diario Vascok “La Diputación prevé que el centro de residuos de Zubieta y el depósito de inertes estén en funcionamiento a finales de 2015. El plan foral de gestión de basuras prevé una inversión de 131 millones y el cierre de los tres vertederos...
Read MoreBeltzeniako izpiritua
Zenbat sentimentu pilatu bihurritu 2014ko otsailaren 8ko iluntzean Hendaiako Beltzeniako labean. Espainiako zerbitzu sekretuek GAL etiketarekin Frantziakoen elkarlanean hildako Bixente Perurena “Peru” eta Angel Gurmindo “Stein”ez elkarrekin oroitzeko bildutakoek osatu zezaketen duela bi urte ETAk bukatutzat eman zuen gudu aroaren mosaiko arimaduna. 1984an irabazgarri zirudien ahalegin baten ilusioak biziturik, hiru hamarkadako bide traketsa ahal bezala zeharkatu eta...
Read More
Iruzkin berriak