Mugitu zaitez, azkar Lehendakari jauna
Arkaitz Bellon Blancorenak ez dauka erremediorik. Ez dute etxean ikusiko sekula. Familia goxatu genezake hondamendian. Tartean, Arkaitzi zer gertatu zaion argitu. Ulertuko duzu, Iñigo Urkullu, asko garela argitze kontu horietan esperantzarik ez dugunak, aurreko zenbat pasarte ez da geratu betirako ilun. Espainiako kontraintsurjentziaren makina edozertarako kapaz da. Nolaz daude oraindik gu denon herrikideok, zuk ordezkatu eta zaintzea zin egin duzun horiek, egoera eta arrisku horien pean,...
Read MoreBaserritarrak izotzetan
Atentzioa deitu dit Noticias de Gipuzkoan atzo azaldutako titulu honek: “Nos hablan de fomentar el producto local y tienen a las caseras a la intemperie en La Bretxa“. Pako Goenagak esandako egia, Igarako Pokopandegiko abeltzaina bera, besteren artean Goenaga jogurten zori ona eskaini digun baserritarra. Antzekoa bururatu zitzaidan joan den larunbat goizean Tolosan. Astero barazkiak saltzen dauden laborariak, emakumeak ia denak, Triangulo plazako izotzetan. “Aixkiria, gaurkoan...
Read MoreZorionekoa zu, burujabe hori
Espainiarren konstituzio egunean lanean ari zaren obrero nahiz funtzionario hori, komertzioa astegunetako ordutegian zabalik daukazun dendaria, goizeko kafea lan egunetako ordu goiztarrean eskaini didazun ostalari laguna. Zorionekoa zu. Ez balizko Erabakitzeko Eskubide famatua gainerako konformistek baino lehenago alkantzatuko duzulako. Ez zaizu bihar zuri propio argituko eguzki berria KASen bost puntuak distiratuz. Erabaki honengatik ez da zuretzako izanen zeruetako erresuma. Nafarroako...
Read MoreZabor etikoa
Gipuzkoako sozialistena. Ikusi 2003ko azaroko kronika hau, El Paisekoa da, ez ikaratu: “Sudupe plantea Urnieta como única ubicación posible para la incineradora. (…)Toda la oposición (cinco ediles del PSE-EE, uno del PP y otro de IU) son contrarios a construir en el polígono de Erratzu una planta para quemar 275.000 toneladas de basuras anuales y que costará unos 120 millones de euros“. Ikusi orain Presspeoplek bildu duen hau, 2013ko abenduaren 3koa: “PSE-EE de...
Read MoreOilaskoak arto tartean bezala
Mila bider kantatu dugu Txirritaren “hau da txoriak gari tartian / gosiak egon biharra” hura, Xabier Letek erakutsitako tankeran lehenik (“… gaur Kantabrian badago halako / koadrilla baten premiya…”, haiek garaiak), gero Eltzegorrekoek Pello Mari Otañoren “Zazpi ahizparen gai dan oihala / ebakirikan erditik” harekin uztartua: “Ezagutzen da jantzi direla… zazpiak oihal batetik!”. Barkatuko naute raparen eta bestelako hots...
Read MoreRoldanek Walter Benjamin maite du
Dio Juan José Millás idazle on eta zutabegile apartak Luis Roldan Guardia Civilaren zuzendari ohi sozialistari egindako elkarrizketaren hasieran (“Luis Roldán, el rostro de la corrupción: ‘Y sí, delinquí’“) gizon “hautsi” batekin egin duela topo: “He aquí un expícaro roto, un hombre de Estado roto“. Elkarrizketa ikusi baizik ez dago ohartzeko pikaroak pikaro segitzen duela hil artio, Millás bezalako gizon bizkorra engainatzeko adina...
Read MoreEkidistantziarik gabe, prefosta
Bartzelonako egunkari monarkiko eta hala ere Madrilgo progreena baino irakurgarriagoa denak bi albiste jaurti dizkit 08:00etako kafetara, Alemaniako aspaldiko bortizkeriekin lotuak. Leon: “Alemania condena a tres años de cárcel a la ‘terrorista jubilada’. Sonja Suder, de 80 años, participó en tres atentados de ultraizquierda en 1978“. Sonja Suder absolbitu dute atentatu odoltsu baten konplizitatetik, bere kontrako froga bakarra zangoak galdu eta itsu geratu zen...
Read MoreMondragon eta gu guztiok trantsizioan
Fagorren hondamendiak irudikatu du mundu osoak eta zehazki euskaldunok bizi dugun ziklo amaiera. Kazetarion agenda ere irauli du, agur pentsamendu ahularen debaldeko su artifizialen garaiak; herritarra zalantza artean murgildu da, zer pasatzen ari den ulertu nahi luke, zer gerta daitekeenaren pistak eduki. Fagorrez galdetzen du, Mondragonez, euskal ekonomiaz, industriaz, konkurrentziaz, globalizazioaz… Fagorrekoak egunero sortzen dituen informazio mordoen artean, asteburuko bik merezi...
Read MoreEz direnak ere badirelako, Jexuxmai
Kantak maite ditugun zorionerako, musika egiten du Jexuxmai Lopetegik eta ez ditu eguneko orduak gastatzen kazetari alferron paperak betetzeko hitz hutsalak pilatzen. Ez al da horixe ihesiak Joseba Sarrionandiari ere, Jexuxmaik bere abestietan hainbeste usatzen duenari, eman dion zortea? Horregatik goiz batez EITB irratian entzun duzu kanta bat tiroa bezala sartzen dena (“Zer esan esan ezinaz eta beharraz / Zer isiltazunaz, minaz…“) eta zure buruari galdetu ea nolaz ez zenuen...
Read MoreKareak erre ez diguna
Ospatu dugu. Tolosako Leidorren urriaren 11n bizi izan dugun sentikaria (Igor Susaeta Tolosak kategoriz azaldu du “Emozioz beteriko tokia eta hobia” kronikan Berrian) komunio laikoa izan da. Joxi Zabala eta Joxean Lasaren hezurrak eta mamiak eta ametsak irentsi ditugu. Iluna? Katarkikoa. Gordina. Latza. Samurra. Ederra. Alacanteko basamortuak Mediterraneoari begiratzen dion gain idor hartaraino eraman gaituzte, zuloa aurkitu dugu elkarrekin, zulora bultza gaituzte, Espainiako...
Read More
Iruzkin berriak