Alternatiba usaindu da Baionan
Bizi! mugimenduak antolaturik atzokoan Baionan klima, ekonomia, ingurumena, energia, elikadura eta, ororen buru, jendeen bizia mehatxatzen dituen krisi sistemikoaz esan diren guztien mamia “trantsizio ordenatua” ideiak laburbildu lezake. Ezer ez denez gehiago izango berdin, edo aurkitzen dugu gaurko sistema bordeliko hau gaindituta antolamendu burutsuago iraunkor bat antolatzeko modua, edo kolisiora goaz. Ba ote da indarrik trantsizio hori eraikitzeko? Atzoko antolatu...
Read MoreZoru patetikoa, Lehendakari jauna
Informazio iturriekin ez dauzkadan loturak beharko nituzke 2013ko urriaren 1 honetan Herrira elkartearen kontrako sarekadak esan nahi duena interpretatzeko. Zuk eduki behar dituzu datuak eta hipotesiak, Iñigo Urkullu Lehendakari jauna, oinezko kazetari batek galderak baizik ez dauzkan lekuan. Sortu ilegalizatzeko bidean emandako urratsa da? ETAko presoak prestatzen ari diren estrategia aldaketa eragozteko maniobra? ETAk armak desaktibatzeko laster egingo omen dituen keinuak desitxuratu nahi...
Read More#siria Franciscusek “gerrarik ez” egin du aldarri
Bat batean mundu guztia saihestu ezinezko gerrara mentalizatu zenean, kalean “bakea da bidea” aldarrikatzeko indarrak ahuldu, edo agian krisi ekonomikoaren estutasunean gerraren kontrako manifestazioak antolatzeko animoak lausotu, justu orduantxe antolatu du gerraren kontrako jende bilkurarik handiena katolikoen aita santu Franciscusek. 100.000 lagun elkarretaratu dituela esan da Jorge Mario Vergogliok. Otoitz egitera, hori bai, politizaziorik gabe, haren karguari eta funtzionatzeko...
Read MoreJudith Uriarte Aldaiturriaga
Idazle banintz, Judith, ipuin gordin batean marraztu nezakeen Laudioko senar-emazteon agonia. Bertsolari egin banindute, Pablo, koplatan irainduko nituen zuen tragediaren errudunak. Ez naiz, ordea, herritar koldar bat baizik bere zergekin pagatzen diena hileroko soldata espetxetako nagusi sadikoei, epaile fariseoei eta ahoa lortu ezinezko ideia handiz beterik gizatasunezko minimo xumeenak lortzeko gai ez diren politikari profesionalei. Utikan antzerkiak. 1983an uholdeka Laudio suntsitu zuen...
Read MoreGerra hurbiltzen
“Ataque inminente” irakurriko duzu La Vanguardian, “EE UU prepara un ataque relámpago e inminente con misiles contra Siria” dio El Paisek, The Guardianek dio “US and Britain finalise plans for Syria strikes“, The Washington Postek iragartzen “Imminent strike could draw U.S. into Syria’s civil war“… Zer pentsatu behar duzu etsiturik kafeari begira ez bada “Alea jacta est“. Gutxienekoa izango da Bashar al-Assad diktadoreak...
Read MoreIrunen bai dakite ondo inposatzen
Irungo nire lagun demokraten erreakzioaren zain nago, esan nahi baitut EAJ eta PSE bozkatzen duten nire lagunena, Juan Del Olmok sinetsiko ez lukeen arren horietarik ere bai baitut, ez bat eta bi gainera. Zain nago ea uztailaren 15erako deitzen gaituzten intsumisio ekintzaren batera, esaterako, gure Skoda harturik joan-etorri batzuk egiteko Irungo karriketan gora eta behera, baina 50eko abiaduran. Zeren eta nor da Irungo Cristina Laborda mugikortasun arduradun hori ni behartzeko bere asfalto...
Read MoreEvo Morales, Snowden eta Europako gobernu bananeroak
Historiako lotsagarrikerien orrietan geratuko da idatzirik Boliviako lehendakari Evo Moralesi gertatu zaiona Moskutik itzulerako bidaian. Gertatu zaiona baino, Europako zenbait gobernuk egin diotena: Nazio Batuen Erakundearen kideetakoa den herrialde bateko presidenteari oztopoak jarri bere hegazkinean libreki mugitu ez zedin. Amerikako Estatu Batuei eta Barack Obamari aspaldiko krisi handiena sortarazi dien Edward Snowden Moskuko aireportutik ihesi joan zitekeen Morales Errusiarako bidaiatik...
Read MoreElias Kerejeta (oihartzuna)
Ikusten? Azkenean ez da hainbesterako izan. Hernanin ez garela hain jende gaiztoa bizi. E’tzazue guregatik lorik galdu zine aurrerakoiaren zaleok, Hernaniko Kronikak zabaldu duenez “Elias Querejetaren izena jarriko zaio Hernaniko kale edo plaza bati“. Ez ezkutuko karkaba batean, herriaren fisonomia aldatu duen Txantxilla auzoan baizik. Han omen zegoen Villa Gurutze, zinegile ospetsuaren jaiotetxea. Herrian galdetzen baldin baduzue, Laubidietan, gure aita Balentini zekorrak...
Read MorePedro Grijalbaren azken erreleboa
Hernaniko Kronika egunkariak jakinarazi digu: “Pedro Grijalba hil da, amiantoak eraginda“. 57 urte ez da aski zahar bizia amaitu zaizula onartzeko. Grijalbari lanerako ezintasuna aitortzearekin batera jakinarazi zioten: asbestosiak jota zaude, hilabete gutxiko bizia daukazu. Jesus Uzkudun CCOOko sindikalista historikoak esanik dakigu langile ezkertiarrak erabaki zuela “morir matando“, esan nahi baita bere kasua kontatuz herriari. Kronikan biluztea onartu zuen Uzkudunek...
Read MoreElias Kerejetaren semea
El Pais egunkariaren Semanal gehigarria ez dudan arren aurkitzen Interneten, hartan orain hiruzpalau urte Elias Kerejeta Garateri egin zioten erreportajearen pasarte pare bat ezin ditut ahaztu. Hernaniko bere haurtzaroaz gogoratzean, kontatzen zuen zinearekiko lehen harremana sortu zitzaiola ikusi zuelarik etxeko jardinean barrena aitaren txoferra traste berri baten garraio: ondoko hilabeteetan hainbat filme ikustea ekarriko zion proiektorea zen. Etxe bakar jardindunaz gain autoa eta txoferra...
Read More
Iruzkin berriak