Ikusiko ez dutenei
… kantatu zien Raymond Lévesque kanadatarrak “Quand les hommes vivront d’amour“, gero euskaraz Joseba Tapiak eman zuena Quebec diskoan, euskaraz “Maitasuna helduko da” ipinita. Lévesque ez zen gutaz ari, bigarren mundu gerran ari den soldaduaren sentipenak biltzen ditu. Abesten ahal genuen Diputazioan torturaren kontra egindako agerraldian Mikel Zabalzaren, Joseba Arregiren eta Gurutze Iantziren senideekin. Berdin Mikel Arrastiaz gogoratzen garen aldi oro....
Read MoreEz ahaztu 2003ko otso-hila
Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain...
Read MoreKatalanen kontuak
2013ko urtarrilak 30, asteazkena. La Vanguardia egunkaria, gaztelaniaz, monarkikoa, kontserbadorea. 23. orrialdean, Opinión atalak badu azpiatal bikoitz bat: El lector expone eta galdetzaileari erantzunez gai horri dagokion arduradunen bati egunkariko kazetariek arduradunari eskatu dioten La respuesta. Egun honetakoan Agustín Bas Serra batek Bartzelonatik bidalitako galderak izenburutzat “Un radar inexistente” darama. Hasten da: “En la autopista C-33 de Barcelona a Girona,...
Read MoreGurasoei galdetu
Iñaki eta Ixiar (ala Manu eta Amaia dira, Esti eta Andoni agian?) ikastolako ikasle ohiak dira ikastolako guraso gazte bihurtuak. Egunotan jakin dute eskoletako (baita beren bi umeak hezitzen dituen horretako ere) neska-mutikoek maixtrarekin euskaraz egin ondoren patioan bezala jangelan erdaraz jarduten direla. Ixiarrek bezala Iñakik Manuk Amaiak umearekin euskaraz hitz egiten dute berehala helduen arteko bizi normalean erdaraz bizitzeko, ostatuan kafea hartzen, hori bai kamareroari euskaraz...
Read MoreZergatik ez dakar?
2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak. 2008an gerillero islamistek egin erasoen ostean eten zuten ordurako Paristik atera ez arren artean Paris-Dakar deitzen zen...
Read MoreGeorge Ibrahim Abdallah aske
Mundua biribila da gurpil zoro bat bezala. Atzo jakin dugunez, herenegun Parisen hiltzaile profesionalek hiru ekintzaile independista kurdu garbitu dituzte hotzean. Gaur, aldiz, zabaldu da azkenean George Ibrahim Abdallah aske geratuko dela. Irakurle maite hori, baldin eta interesatzen bazaizu zer gertatu zaien herenegun Sakine Cansiz, Fidan Doan eta Leyla Soylemezi, presta zaitez urte luzez jarraitzera horien hilketaren hariari. Agian ez duzu sekula jakingo oso garbi gauzak zehazki...
Read MoreAusteritatea, hitz tranpatia
Azken krisitzarrak eragindako biktimen artean hitzak ere badaude. Hona bat: austeritatea. 2010a arte gauza bat zen eta gaur bestea, berez ez dena alegia. Hizkuntzaz -batik bat gaztelaniaz, baina gainerakoentzako balio izateko moduan- hainbeste dakien Alex Grijelmok argitu du nola. Alex Grijelmoz soilik esango dut Efe agentziako buru izan aurretik El Pais egunkariaren estilo liburuaren egile nagusia izana dela, eta haren El estilo del periodista leitu beharko lukeela gurean komunikazioa egin...
Read MoreTeresa eraman zutenez gero
U-12ko manifestazioa buruan, kotxean bueltaka dabilzkidan CDen artean berriro azaldu zait pieza eder hau Koldo Izagirreren hitzekin Joseba Tapiak Real Politik diskoan plazaratua. “Andoni eraman zutenez gero“ren lekuan sentimenduz bezala neurriz berdin sartu zitezkeen Kordoban preso daukaten Teresa, edo 1985etik (posible al da Europan?) Herrera de la Manchan dagoen Pakito, edo Lyongo kaiolatik agertu zaigun Mikel, edo Puerto de Santa Mariako zokoren batean egonagatik ahaztu ezin...
Read MoreHerrian lana, herrian bizi
Orduan ere bi erritmotan genbiltzan Ipar eta Hego. 1979ko Aberri Egunean Atharratzetik Maulerako manifestazio luzean tokatu ginelarik, oihu guretzat ezezagunak aditzen ziren: “Herrian lana! Herrian bizi!”. 1968ko matxinaden ondoren Hexagono osoan zabaldutako mezua zen, “Vivre au pays” frantsesez, “Viure al Pais” okzitanieraz… Ez utzi hiltzen gure herriak, orduko globalizazio goiztiarrak itxi nahi zituen fabriketako bakoitzari bizirik eutsi, aurre egin...
Read MoreEgiako Kata
Nik baino txispa dotoreagoz despedituko zuen Joxe Mari Ostolazak paperean Hiruko Txikian. Xalbardinen bidez iritsi zen ARGIA fraide kaputxinoen Okendo 22tik orduan gaur baino urrunago zegoen Egiako Virgen del Carmen kaleratik Ametzagaiñarantz ixten den karkaba hartaraino. 1981ko uda, kotxe batentzako garaje izateko prestatutako zuloa zerbait txukundu eta bertan ahal bezala kokatu hamabi hilabete lehenago arte Zeruko izana zen aldizkari erreux haren puska bakanak. Arnasa hartzeko, goazen...
Read More
Iruzkin berriak