Bergarako jelkideen arratoia
Egin ezazu proba, maitea, paratu “atez ate ez” Googlen eta ondoren irudiak eskatu. Niri gaur oraindik bilatzaile erraldoiak eskaintzen didan lehen erantzuna hauxe da: Antikomunisten eskuliburuek agindu bezala, izena bera ere kopiatzen zaie lotsakizun utzi nahi diren ekolo-boltxebikeei: “zaborra-atez-ate-ez-eskerrik-asko“. Badira 27 hilabete erakusten dutela Bergarako EAJren blogean. Zer moduz bizi ote da Bergarako arratoi zurrumurruetan arrakastatsua? Kume asko gizendu...
Read MoreOrganikoa esportatzen (eta 2): Non galdu ote da Zandunbordako planta?
[Aurreko atala: “Organikoa esportatzen (1): ‘2009rako 25.930 tona konpostatuko ditugu’“] Gipuzkoak 2014an hondakin organikoak tratatzeko daukan ahalmen urriegiak ulertzeko ahaleginean hasita, bada izen bat behin eta berriro agertzen (eta desagertzen) dena: Zaldunborda. Gipuzkoan errausketaren kontrako sua Txingudi eskualdean piztu zen, hain zuzen Hondarribiako lurretan, Zaldunborda parajean bat eraikitzeko asmoa zegoelako. Zalaparta handia izan zen bailaran, Irun eta...
Read More‘Diario Vasco’k zaborra maite du
Atzo, 2014ko otsailak 19, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren ardura daukaten agintariek aurkeztu zutenean Zarautzko Urtetako zabortegian alor honetarako prestatu plan berria, honako tituluak azaldu ziren prentsa idatziaren edizio digitaletan: Diario Vascok “La Diputación prevé que el centro de residuos de Zubieta y el depósito de inertes estén en funcionamiento a finales de 2015. El plan foral de gestión de basuras prevé una inversión de 131 millones y el cierre de los tres vertederos...
Read MoreZero Waste Europeren biltzarretik ekarritako zenbait ikasgai
Paris-Bobignyn Europako Zero Zabor mugimenduak urtarrilaren 31an hasi eta otsailaren 2an bukatuz egin duen biltzarrak eman duenaren mamia ahalegindu naiz kontatzen ARGIAko Zero Zabor blogean plazaratu artikuluetan: bat, bi, hiru eta lau. Ondoko asteetan han eskuratutako gai eta material gehiago joango da. Post honetan aipatu ditut hango mintzaldietan nabarmentzekoa iruditu zaidan zenbait atal, Euskal Herrian Atez Atekoaren inguruko zalapartak galarazi diezagukeelako iparra ikustea. Historiako...
Read More‘Itxi azkar niri zabortegi hori’ edo herritarron agenda nola manipulatu
Gipuzkoako indar faktikoek aktualitatearen agendan zer sartu nahi duten jakiteko adi jarraitu behar dira Diario Vascoren lehen orriak. Horregatik dakigu ondoko asteetan hondakinen eztabaida ez dela zentratuko ez sistema baten eta bestearen emaitzetan, ezta errauskailuaren benetako diruetan, baizik eta orain tokatzen dela zabortegiez hitz egitea. Ikusi atzoko edizioko titulua: “La prórroga de los vertederos provoca inquietud en Urola Erdia, Kosta y Goierri“. Duela aste betekoaren...
Read MoreZabor etikoa
Gipuzkoako sozialistena. Ikusi 2003ko azaroko kronika hau, El Paisekoa da, ez ikaratu: “Sudupe plantea Urnieta como única ubicación posible para la incineradora. (…)Toda la oposición (cinco ediles del PSE-EE, uno del PP y otro de IU) son contrarios a construir en el polígono de Erratzu una planta para quemar 275.000 toneladas de basuras anuales y que costará unos 120 millones de euros“. Ikusi orain Presspeoplek bildu duen hau, 2013ko abenduaren 3koa: “PSE-EE de...
Read MoreSiriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete
Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa. Lehen plana Albanian lagatzekoa zen. Antza denez, AEBk eskatzen dioten guztiari amen esaten ohituta dagoen Tiranako gobernuak oniritzia eman zuen, baina erabakiak duela bost egun istiluak eragin zituen bai parlamentuan eta bai kaleetan, agentziek eta zenbait hedabidek azaldu...
Read MoreErrauskailua? Bildu legeztatzeak kondenatu zuen
Hernanin Zero Zabor koadrilako gehienon kalkuluetan ez zen sartzen, 2011ko udaberria baino lehenagoko borroka egun ilun eta etsigarriez ari naiz, lortuko zenik Zubietan egiteko bidean ziren errauste planta gelditzea. Indar handiegiak nahastuak ziren labe haren negozioan, zertan hasi azken hamarkadotan Gipuzkoako planifikatzaile eta politikari nagusiek egindako saldukeriak zerrendatzen. Usurbilgo jende adoretsuek erakutsia zuten bazela hondakinentzako alternatiba merkeagoa, burutsuagoa,...
Read MoreArtzapezpikuak komunioa ukatu die zaborrekin kutsatzen dutenei… Napolin
Ez dugu tituluarekin esajeratu. Ikusi Ansa agentziaren titulu hau: “Sepe, chi inquina non può fare comunione“… (euskaraz, kutsatzaileak ezin du komuniorik hartu) eta “X Forum Internazionale Greenaccord, Card. Sepe: ‘Condannare chi abusa di beni che sono de la collettività’“ kronikaren hasiera: “‘Rifiuti zero, obiettivo possibile’ izeneko mahai-inguruarekin ireki da Greenacord erakundeak burutu duen nazioarteko 10. foruma. Bertan...
Read MoreLegazpiko familien %27k Atez Atekoa hautatu du: gutxi ala asko dira?
Legazpiko udalak azaldu du bilketa mistoa antolatuta herritarrei aukeran emanik, %27k Atez Atekoa aukeratu dutela biltzea beren organikoa, gainerako %73ek edukiontzi marroian uztea. (Errefusa Atez Ate biltzen dela ez ahaztu). Asko dira %27? Gutxi dira? Bi konparaketa bururatzen zaizkit. Batetik, udal hauteskundeetako botoekin alderatzea. Zergatik? Nabarmena da hondakinen gatazkarekin Gipuzkoako zenbait indar politiko, ekonomiko eta mediatikok higatu nahi duela Bilduk aurreko udal...
Read More
Iruzkin berriak