Xehe
Hasiera » Kondarrak
Uzt12 0

Irunen bai dakite ondo inposatzen

Posted in Iritzia, Kondarrak

Irungo nire lagun demokraten erreakzioaren zain nago, esan nahi baitut EAJ eta PSE bozkatzen duten nire lagunena, Juan Del Olmok sinetsiko ez lukeen arren horietarik ere bai baitut, ez bat eta bi gainera. Zain nago ea uztailaren 15erako deitzen gaituzten intsumisio ekintzaren batera, esaterako, gure Skoda harturik joan-etorri batzuk egiteko Irungo karriketan gora eta behera, baina 50eko abiaduran. Zeren eta nor da Irungo Cristina Laborda mugikortasun arduradun hori ni behartzeko bere asfalto...

Read More
Eka25 1

Zizurkilgo ez-albistea

Posted in Kondarrak

Gaurko albistea, 2013ko ekainaren 25ekoa, izan zitekeen Gipuzkoako EAJk barkamena eskatu diela Zizurkilgo herritarrei hondakin bilketaren inguruko galdeketa simulakroan kargu publiko jelkideek erakutsitako jokabideagatik. Edonori egokitzen zaio hanka sartzea, errazago Diario Vascoko anaia nagusiak goizero xaxaturik harrotuta zabiltzanean. Baina ez da komeni ahaztea gauza bat dela indarraren jabe izatea eta beste bat arrazoia edukitzea. Tamalez gaur ez dugu inon irakurri albistea non Joseba...

Read More
Eka20 0

Zer moduz zaborrak Urnietan?

Posted in Kondarrak

Urriaren 31an plazaratu zuen albistea ARGIAren ZZ blogak: “Urnietako Bildu: ‘Atez atekoa defenditzen dugu, baina 5. edukiontzia jartzea errespetatuko dugu‘”. Ondoren prentsako titularrok aipatzen ziren: “Urnietako EAJ, Bildu eta PSE bat eginik, bosgarren edukiontziaren alde egiteko” eta “Urnietako Bilduk dio bere apustua ez dela bosgarren edukiontzia, baina errespetuagatik babestuko duela” (Berria), “Materia organikoa biltzeko kanpaina...

Read More
Eka14 0

Pedro Grijalbaren azken erreleboa

Posted in Iritzia, Kondarrak

Hernaniko Kronika egunkariak jakinarazi digu: “Pedro Grijalba hil da, amiantoak eraginda“. 57 urte ez da aski zahar bizia amaitu zaizula onartzeko. Grijalbari lanerako ezintasuna aitortzearekin batera jakinarazi zioten: asbestosiak jota zaude, hilabete gutxiko bizia daukazu. Jesus Uzkudun CCOOko sindikalista historikoak esanik dakigu langile ezkertiarrak erabaki zuela “morir matando“, esan nahi baita bere kasua kontatuz herriari. Kronikan biluztea onartu zuen Uzkudunek...

Read More
Mai27 0

Zabor gutxiko herrien UEMA

Posted in Kondarrak

UEMAk bildu zituen bezala  biztanleen %80 euskalduna duten udalerriak, euskara hutsez funtzionatzeko ahalmenaz gain gogoa zutenak, gisa berean iritsia da hondakinak gaika %80 edo gehiagoz sailkaturik kudeatzen dituzten herrien federazio, mankomunitate edo elkartea antolatzeko unea. Bestela esanda: etxeetan sortutako hondakinen baitako zabor nahasia %20 baino gutxiago izatea egunero lortzen dutenena. Hernanin Zero Zabor taldearen izenean Bego Zuzak egin du proposamena prentsan azaldutako...

Read More
Mai24 0

Oñatiarron burua eta bihotza

Posted in Kondarrak

Zubietan errauskailua jarri nahi diguten espekulatzaile ustelen kontrako borrokak eman digu zoria ezagutzeko bestela sekula aurkituko ez genituen gizon eta emakumeak. Oñatiko gazte eta ez hain gazteokin topo egin izana eskertzen diot biziari. Munduan ditugun mila aukera eta arazoak neurtzeko norbere interesen kalkulu hotza baino ez darabilen hainbesteren artean, etxeko ataritik hasita mundua hobetzeko ahaleginean buruaz gain bihotza darabilten oñatiarrok hunkitu naute. Oñatik ozen zabaldu...

Read More
Mai22 0

Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa

Posted in Kondarrak

2010eko martxoan etorri zen Roberto Cavallo Hernanira. Asteburu hartan “Atez Ateko Bilketatik, Zero Zaborrerantz” izeneko jardunaldiak antolatuak genituen Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzungo jendeok. Hernanin egun haietan hasi berria zen Atez Ateko bilketarako kuboen banaketa. Hitzaldia eman aurretik, karrikako giroaren maitale, ostatuez gain Atez Atekoaren bulegoa ere erakutsi genion, “Giroa bero daukagu Hernanin” ohartaraziz. Zaborraren inguruko demagogia ez zuten...

Read More
Mai21 0

Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”

Posted in Kondarrak

Italian hondakinen kudeaketa plangitzak antolatzen berezitutako ERICA kooperatibak plazaratu berri du Meno 100 chili (100 kilo baino gutxiago) dokumentala, hainbat festibal eta biltzarretan aurkezten ari dena. Titulu berarekin Roberto Cavallo hondakinetan adituak 2011an argitaratutako liburuan oinarritua, “Gure zakarrontzia errejimenean jartzeko errezetak” darama lelo.   Filmak bi bidairen kontakizuna egiten du. Lehenengoan Roberto Cavallo adituak berekin eramango du Andrea...

Read More
Mai16 0

Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak

Posted in Kondarrak

2014ko urtarriletik aurrera jakingo da -mankomunitateek informazio hori ematen baldin badute, ez baita beti gauza ziurra- herri bakoitzak zenbat errefus nahasi, hots, zenbat benetako zabor, entregatu duen Gipuzkoa osoak bere gain har dezan 2013an, eta zenbait pila berri metatuko duen urte berrian. Ordurako pausoren batzuk finkatuak izango dira zabor mendi horiek tratatzeko beharrezkoak diren azpiegitura handiak abiarazte aldera, izan TMBa eta beste azpiegiturak eraikitzea, edo Zubietako...

Read More
Mai15 0

Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz

Posted in Kondarrak

Herriak sailkatzeko proposatu ditugun multzoak zehaztu ditzagun ahal dugun neurrian, zehaztu ezinak nabarmenduz. Gogoratu sailkapena: A.- Zero Zabor herriak / B.- Zero Zabor izatea erabakia duten herriak / C.- Eredu berri bila dabiltzanak B atalean sartzeko / D.- % 65 helburu, borondatezko bilketaz eta epe laburretan konprometitua (Urnieta) / E.- % 60 edo %70 helburu, baina bermerik gabeko epeekin eta zehaztapenik gabe / F.- Helburu finkorik eta eperik gabe oraingoa hobetzea erabakita...

Read More
2 / 7«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA