Txitxardin beltzak
Ez digute esan Aginagakoak ziren txitxardinak, o sea angulak, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko nagusiek Ahaldun nagusia buru zutela Inbertsioetarako Europako Bankuaren hiru goi kargurekin bazkaldu zituztenak Donostialdeko restaurant batean, ospatzeko goiz hartan lotua zutela hondakin giputzek behar ei zuten errauskailuarentzako finantziazioa. Angulak codium izeneko zera exotikoarekin eta gehiago ere bai, hala nola Garak erakutsi menuaren fakturak euskal sukaldaritza berriaren trending topic...
Read MoreZarama insolidarioak
“Ez opa lagun hurkoari zeure buruarentzako nahi ez duzuna” erakutsi omen zuen duela 2.000 urte kristauen fedea sortu zuen profetak. Ez bide da hain erreza, ordea, gizakiaren gene egoista domestikatzea. Elizara txintxo doanari ere barrutik ateratzen zaio platanoaren mamiari kosk egindakoan azala auzoaren ezkaratzera botatzea. Insolidaritatearen apologetak dabiltza 2013an ingurukoei burua berotzen ez dezaten onartu nork bere hondakinak txukun sailkaturik entregatzea biltzaileei. Hau...
Read MoreZergatik ez dakar?
2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak. 2008an gerillero islamistek egin erasoen ostean eten zuten ordurako Paristik atera ez arren artean Paris-Dakar deitzen zen...
Read MoreKurrin Zero Zabor
“Nola ikusiko zenuke herriko familiek taldeka txerri bana apadrinatzea?” galdetu zioten Alfonso del Val hondakinetan aditu ezagunari Usurbilen publikotik. 2011ko udaberria zen. Usurbil, Hernani eta Oiartzungo herriek hondakin organiko guztiak txukun biltzea lortua zuten atez ate, baina arazo handiak zeuzkaten gero haiek konpostatzeko: Gipuzkoako konpost planta bakarra zeukan Azpeitiako Lapatxen kristoren bordela zegoen, epaitegiek debekatu zioten Usurbili konpostegi berria...
Read MoreZabor-turista in fraganti
Pentsa ezazu, irakurle, hernaniar jator hau datorren autobus gorria Astigarragan gelditu dutela txapelgorriek, ez esan zipaioak mesedez. Urumea ibarrean jende susmagarri asko ibiltzen da batetik bestera eta ez denak errumaniarrak. Gure gizonak ez dauka planta onik, txapela darama buruan begibistakoa izan arren horretarako adinik ez duela. “Ea, zabaldu motxila hori mesedez”. “Euskaraz badakizu?” galdetu dio xuabe txapeldunak eta orain bixera daraman txapelgorriak:...
Read MoreOñatiko plataformak aurkitu du
Gaur Diario Vascok plazaratu du Oñatiz: “La plataforma contra el PaP se disuelve por las ‘represalias’ sufridas“. Beranduago Goienak osatu du informazioa. Seguru ondoko egunetan jakingo ditugula Oñatin bizi duten giroari buruzko albiste gehiago, ezagutzeko zer izan diren errepresalia horiek. Gainerakoan, plataformakoek despedidakoan oñatiarrak animatu dituzte Atez Atekoaren kontrako protestan segitzeko, balkoietan zabor zorroak eskegiz. Baina gainera, Atez Atekoaren...
Read MoreBalkoiko zakar zorroaren mezuak
Autobusean nindoala, Astigarragako balkoi horretatik eskegita begira neukan zabor poltsa. Urtero leihoetara lapurren gisa igotzen ikusi ohi ditugun Olentzero edo Papa Noeli trabaturik geratutako zakua ote? Zertan ari haiz hor, egin diot galde, eta zorroak haserre… – Berdin zaigu herri honek zenbat zabor sortzen duen: guk etxean dena birziklatzen dugu. – Erreferenduma! – Kutsatzeko eskubideaz erreferenduma? Bada, bai. – Ez konparatu trafiko arauekin edo erretzeko...
Read MoreAgur bero bat kedarrez
2012ko abenduaren 2ko ilunabarrean ETBko Gaur Egun albistegiari erreparaka zeudenek lehenbizi ikusi zuten Espainian, gu barne, urritasunen bat duten milakak Madrilen egindako manifestaldia, ondoren EHBilduk Eusko Legebiltzarrean laister Laura Mintegi lehendakarigaitzat aurkeztuko zuela, segidan Andoni Ortuzarren ahotik EAJren erantzuna, beranduago PSOEk Felipe Gonzalezi egindako omenaldia, horren ostean Mahmud Abbasi Zisjordanian antolatu ongietorria NBEtatik bueltan, gerotxoago Egipton Morsi...
Read MoreTxerri-janaren gudua
Oraindik ere Gipuzkoako herrietan nork bere etxean edo taldeka konposta egiteaz hitz egiten denean, beti agertzen da bat galdetzen duena: “Niri esan didate kozinatutako janariak ez direla bota behar konpostontzira”. Edo are “nik jardinean konpostagailua daukat baina landare kondarretzako bakarrik, jakien soberakinak zaborrarekin ateratzen ditut”. 2010ean Gipuzkoan gertatutako txerri-jan guduaren ondorioak dira. Urte hartan Hernanin ehunka familiak izena emana zuten nork...
Read MoreAitonaren konposta
2009ko maiatzaren 25ean Gipuzkoako Zaldibiako Errekabeltzen 82 urteko gizona galdu zen. Arrantzara joana, haren ingurukoek berehala igerri zioten Arkakako kanalera erori eta urak eramana izango zuela. Ilunduta gero eten zituzten bilaketa lanak. Adin horretako aitona erreka-zulo malkartsu hartan bakarrik nola ibili zitekeen erreprotxuz galdetu zuen ertzain buruak entzun behar izan zuen desagertuak bila zebilkion bat baino gehiago atzean utziko zukeela mendian. Biharamun goizean aurkituko zuten...
Read More
Iruzkin berriak