Siriako gerraren hurrengo urratsak, Kennedyren aholkulariaren aburuz
William R. Polk aspalditik ari da nazioarteko aferetan aholkulari, hainbat liburu plazaratzeaz gain Harvarden Ekialde Hurbilaz irakasten du eta John F. Kennedy lehendakariak bere aholkulari taldean zeukan Kubako misilen krisi larriaren garaian. Egunotan Consortiumnews hedabide elektronikoak plazaratu dio “Falling into the ISIS Trap” (Estatu Islamikoaren tranpan erortzen) analisia, gaztelaniaz eta katalanez La Vanguardiak bi ataletan argitaratu duena (ordainpekoa Internetez)....
Read MoreBeirut Parisen: Zibilizazioen Gerra garaile
Marc Trédivic epaileak, hamarkada batez lutte antiterroriste delakoan arituak, ohartarazia zuen irailean: Charlie Hebdorena ez zela aperitifa baizik izan, okerrena ikusteko zegoen Frantzia. Paris azaroaren 13 ilunabarrean Beirut bihurtu duten ekintzaile suizidek arrazoi eman diote. Soinean zeramatzaten bonbak leherrarazi, autoaren leihatilatik tirokatu ostatuen terrazetan patxadan zeuden jendeak, kontzertu batera hurbildutako gazteak masakratu… eta ondoren, setio egoera. Bat-batean...
Read MoreHesien ezintasuna: gerrak baretu gabe ez dugu lasaituko iheslari uholdea
“Alemaniako erregina gure laguna da” ez dute gehiago esango iheslariek Merkelekin selfiak eginez. Bat batean etorkin gaizoak gozo hartzen hasi zirèn austriar patxadatsuek armada bidali dute Hungariarekiko mugara. Gero arte Schengen, aparkatu dugu barne mugarik gabeko Europaren espejismoa. Atzo moskeatuta baldin bageunden kanpotarrak ari direlako ogia kentzen gure seme-alabei, gure zergen kontura edoskitzen dituztelako zerbitzu sozial publikoek, ohitura zaharrak arriskuan jarri...
Read MoreKister koronela: “Nik hondoratu nuen Greenpeaceren ‘Rainbow Warrior'”
1985eko uztailaren 10ean, Greenpeaceren militanteak zeramatzan Rainbow Warrior itsasontzia hondoratu zuen leherketa batek Zelanda Berriko Aucklandeko kaian. Fernando Pereira argazkilaria hil zen bertan. 30 urte beranduago Jean-Luc Kister koronelak aitortu du berak egin zuela, François Mitterrand lehendakari eta lehen ministro Laurent Fabius zeuzkan Frantziako gobernuaren aginduz. Mediapart hedabideak ipini du sarean elkarrizketa, bere zuzendari Edwy Plenelek lorturik Kisterren aitortza....
Read MoreClichy-sous-Bois: polizien absoluzioak gogorarazi ditu 2005eko gazteen heriotzak eta ondorengo liskarrak
2005eko urrian Frantziako Estatuko kaleak sutan jarri zituen gertakizunaz astelehenean, maiatzak 18, eman dute epaia: auzitegiak errugabetzat jo ditu poliziak eta Clichy-sous-Boisen motiborik gabe agenteengandik ihesi transformagailu elektriko batean ezkutatuta hil ziren bi gaztetxoen heriotza halabeharrari egotzi. “Polizia zurien hitzak irabazi du“, deklaratu du haserre gazteen familien abokatuak. Epaia finkoa da eta apelaziorik gabea. Europar askok liskar haietatik ikasi zuten...
Read MoreHerrialde aberatsek Siriako miloi bat errefuxiatu onartu behar dituzte, dio NBEren ordezkariak
Nazio Batuen Erakundearen emigranteei buruzko berriemaile François Crepeauk eman dio zifra The Guardian egunkariari: munduko herrialde aberatsek prestatu behar dute datozen bost urteetan milioi bat iheslari siriar hartzeko beren lurretan. Itsasontziak hondoraturik Mediterraneoan behin eta berriro zientoka errefuxiatu hiltzen ari diren krisiari buruz galdetutakoan aipatu du. Kanadako McGill unibertsitatean (Quebec) katedraduna den Crepeauk dioenez, “jakin badakigu jende asko ari direla...
Read MoreOrduko 15 dolarreko soldata lortzeko borrokan AEBko McDonald’setan
1.000 langile bildu dira New Yorken Brooklyngo McDonald’seko atarian apirilaren 15ean, eta azkoz gehiago AEBetako 236 hirietan fast-food kateek dauzkaten ostatuen aurrean. Bi eskariren lortzeko dabiltza azken hiru urteotan: orduko 15 dolar (13,9 euro) irabaztea eta sindikatuetan afiliatu ahal izatea. Gutxi eskatzea ote da? Larregi, antza, 2012tik horren bila eta oraindik alkantzatu ez dutenerako. Horra American Way of Life, 2008ko krisiaz geroztik Europa osoan nagusitu nahian ari direna....
Read MoreZeren bila joan da Alexis Tsipras Moskura?
Ez da erraza jakiten estatu-buru batek atzerrira egindako bidai baten helburu nagusiak zein diren. Oraingoz, Alexis Triprasek Moskura egin duen bisitan zer bilatzen zuen ulertzeko pista nagusitzat geratzen zaizkigu batetik berak eta Vladimir Putinek prentsan esandakoak eta bestetik bere parekideen erreakzioak. Laburbilduz? Hasteko, Tsiprasek bilatu du Europar Batasunaren barruan eta nazioartean maniobratzeko eremua irabaztea. Angela Merkel elkarrizketatu baldin badaiteke Putinekin, zergatik...
Read MoreAtenasko parlamentua Greziaren zorraren auditoria egiten hasi da
Greziako legebiltzarraren lehendakariak, Zoe Konstantopuluk, iragarri berri du herrialde haren zor publikoaren auditoria burutzeko batzordearen sorrera. Alde zientifikoan ATTAC eta CADTM erakunde ospetsuetako liderretakoa den Eric Toussaint belgikarrak gidatuko du. 2007-2008an Ekuadorren zorraren auditoria egiten aritu zen. Frantziako Deux Sevreseko ezkertiar hauek blogean oso egoki “zorraren autopsia” deitu duen honen helburuaz esan du Konstantopuluk: “Helburua da argitzea...
Read MoreUrak piztu du sua Irlandan: Troikaren kontrako beste gatazka
Dozenaka milaka jende ibili zen oihuka larunbatean Dublingo kaleetan, antolatzaileen hitzetan 80.000, RTE kate publikoaren kalkuluetan 30.000-40.000 artean; jendetza izugarria edonola ere. Aurreko hiru aldietan legez, protestaldi handia zen gobernuak etxeko ur kontsumoa kobratzeko hartutako erabakiaren kontra. Etxeko ura pagatzea munduko gauzarik arruntena irudituko zaigun arren guri, doan kontsumitu dute betidanik Irlandan. Logikoa lirudike etxebizitza bakoitzak bere kontadorea edukitzea eta...
Read More
Iruzkin berriak