Siriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete
Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa. Lehen plana Albanian lagatzekoa zen. Antza denez, AEBk eskatzen dioten guztiari amen esaten ohituta dagoen Tiranako gobernuak oniritzia eman zuen, baina erabakiak duela bost egun istiluak eragin zituen bai parlamentuan eta bai kaleetan, agentziek eta zenbait hedabidek azaldu...
Read MoreFilipinetako enbaxadorea gose greban Klimaren Varsoviako biltzarrean
[“Philippine Rep Makes Plea for ‘Global Solidarity’ to Fight ‘Climate Madness’” (Filipinek munduaren solidaritza eskatu dute klimaren erotzeari aurre egiteko) titulupean kronika interesgarria plazaratu du Lauren McCauleyk Common Dreams gune aurrerazalean. Handik euskaratuak dira ondoan doazen paragrafoak.] Varsovian Nazio Batuen Erakundea klimaz burutzen ari den biltzarrean, negoziatzaileak esan die klimaren aldaketa ukatzen dutenei: “Jaitsi zuen...
Read MoreNairobiko Westgatetik zenbat hilotz gehiago aterako dute?
Kenyako agintariek esanari jarraituz hedabide gehienek bukatutzat ematen duten arren Nairobiko Westgate hipermerkatuko erasoa, gaur The Guardian egunkariak zantzu berriak eskaintzen ditu oraindik informazio guztia atera ez dutela erakusten dutenak. Alde batetik, balitekeela oraindik erasotzaile batek bizirik eta tiroka jarraitzea; bestetik, aitortutakoak baino askoz gorpu gehiago atera behar dutela eraikinaren hondarren artetik. Nairobitik informatzen ari den Afua Hirsch kazetariari zerbitzu...
Read MoreIranen eta AEBen arteko epelaldia, Ekialde Hurbileko itxaropen
Nazio Batuen Erakundea New Yorkek burutzen ari den osoko bilkurak ekarri du Iranen eta AEBetako harreman izoztuak epeltzen hasi eta urtzeko bidean jartzea, sinetsi behar badira Barack Obamak eta Hassan Rouhanik egindako hitzaldiak. Nazioarteko prentsak nabarmendu du giro berria. Londresko The Guardianek tituluotan laburbildu ditu bi buruzagiek esanak: “Rouhani to UN: Iran poses no threat to the world” (Rouhanik NBEri: Iranek ez dakar arriskurik munduarentzako) eta “Obama:...
Read MoreNairobiko hiperrean, armada eta jihadistak azken borrokan
Astearte goiza helduta [10:15], erasoaren laugarren egunean, tiro hotsak aditzen dira Nairobiko Westgate hiperraren inguruetan, bertan diren kazetarien hitzetan. Kenyako gobernuaren iturriek adierazi dute soldaduek atera dituztela Al-Shabaabek bahitutako guztiak eta eraikina kontrolpean daukatela. Al Jazeerak esan duenez (“Gunfire erupts outside Kenya’s besieged mall“) armadari aurre egiten ari zaizkio azken bi jihadistak. Gauean zehar Nairobiko agintariek kazetariei esan...
Read More#siria Korapiloa NBEren Segurtasun Kontseiluan
Berrian (“Barealdiaren osteko ekaitza“) Mikel Rodriguezek laburbildu du Siriako gas erasoaren gatazkak bizi duen blokeoaren gako bikoitza: “Errusiaren eta Frantziaren arteko bilerak argi utzi du Siriaren inguruan Moskuk eta Mendebaldeak desadostasun sakona dutela. Eraso kimikoaren erantzukizuna zehaztea eta NBEren ebazpena dituzte eztabaidagai”. Alegia, abuztuaren 21ean Ghoutan sarin gasa nork erabili zuen eta Kerry-Lavrov itunaren haritik Segurtasun Kontseiluak adostu...
Read More#siria Gerra kimikoaren poema (1917)
NBEaren idazkari nagusi Ban Ki-moonek bere txostenean aipatu ditu abuztuaren 21ean Ghoutan gertatutako eraso kimikoan (frogatuta daudenetan, azken azken 25 urteotako larriena) pozoitutako herritarrek nozitutako zenbait sintoma: konortea galtzea, arnasa estutzea, ikusmena nahastea, begietako hanturak, goitika egitea, espasmoak… Bada poema bat duela kasik ehun urte, 1917an, I. Mundu Gerra betean idatzia, oso antzeko sintomak kontatzen dituena. Urte hartan fronteko lubakietan idatzirik hil...
Read More#siria ‘Sarin’ gasa erabili zela berretsi du Ban Ki-moonek
Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-moonek gaur aurkeztu du Segurtasun Batzordearen aurrean bere ikuskatzaileek Sirian aurkitutakoa: abuztuaren 21ean Damaskoko Ghouta auzunean Sarin gasa erabili zen (ikusi agiria osorik NBEren gunean, ingelesez). Txostena “tristura handiz beterik” (“It is with a heavy heart…“) aurkezten duela esanez hasita, ikuskatzaileek lekuan frogatu ahal izan dutena aurkeztuz idazkari nagusiak esandakoa honela laburbildu du The Guardianeko...
Read More#siria Damaskoren suntsiketa masiboko armak… eta Tel-Avivenak
Kerry-Lavrov itunak eztabaida berri bat piztu du azken orduotan Ekialde Hurbilean: suntsiketa masiboko armen kontrolari buruzkoa. Baxar Al-Assaden gobernuari ordulariaren orratzak azkar doazkionean dauzkan arma kimiko guztiak Nazio Batuen Erakundeari aitor diezazkion (aste beteko epea), siriarrez gain munduan beste asko ere hasi dira inguruetan kimikoez gain munizio atomikodun armak dauzkatenei begira. Denen begiak Damaskoren mugimenduei so daude: beteko ote du hitza? The Wall Street Journalek...
Read More#siria Kerry-Lavrov ituna ia denek txalotu dute
Ez Siriako gerran protagonismoa duten guztiek: matxinoek sinatu aurretik arbuiatu baitute Kerry-Lavrov hitzarmena, The Washington Postek “Syrian rebels say U.S.-Russia agreement on chemical weapons leaves Assad unpunished” kronikan azaldu duenez. Baina gainerako gehienek ontzat eman dute AEBen eta bere aliatuen Siriako gobernuaren kontrako erasoa airean utzi duen AEBen eta Errusiaren arteko ituna, osorik irakur daitekeena ingelesez. Barak Obamak ongietorria eman dio tratuari, ez...
Read More
Iruzkin berriak