Uholdeak: Urumeako uretatik ez gaituzte adabakiek salbatuko
Uholde albisteen beroan idazten ditut lerrook Hernanitik. Urumea ibarrean bizi diren jendeen artean harrituak ikusten ditut batzuk, etsita besteak, asko haserre. Baina nori eskatu kontuak? Eta nork konpondu lezake gero eta maizago larritzen gaituen “arazo hau”? Desengainatu gaitezen, adabakiak baizik ez dizkiogu jarri ahalko Urumeari, hainbeste izorratu ditugu bazterrak. Ez ametsik egin errioa hobeto enkauzatuta urak errazago pasatzearekin: zenbat metro sakonduko duzue errioa...
Read MoreHor datza Egunkaria
Euskaldunon Egunkaria sortu berritan, Agiña izeneko baten hitzez eta Juan Ramon Azpitarte Imuntzoren musikaz osatutako Hor dago Egunkaria kanta plazaratu zuten Imuntzo eta Belokik (“Jo ezak!”, 1991, Elkar) . Periodiko hura bortxaz hil eta hamaika urte eta erdira haren arduradunen kontrako auzibide guztiak itxi direnean, Agiña berak kanta izatera iritsi litekeen batentzako Hor datza Egunkaria hitzak idatzi ditu. Lehena eta bigarrena, biak doaz hemen azpian egileak idatzirik utzi...
Read MoreUribetxeberriak aukera bat eskaini digu
Josu Uribetxeberriari naturak baimendu dio medikuek pronostikatutako epea pasatuta bizirik jarraitzea, baina bere disziplina pertsonalak eta etxean egoteak asko lagundu du: zuzen elikatu, ariketa fisikoak zorrotz egin, familiaren eta lagunen beroa sentitu, ibili eta ibili… Nolaz kondenatu dezake epaileak kantzer terminal batekin borratzen ari den gizona hamabi metro baino urrutiago heldu ezin den pisutik ezin irtetera? Etxe barruko kartzelaldi berrian Josu ez da kexatu, kanpoan egiten...
Read MoreOrganikoa esportatzen (1): “2009rako 25.930 tona konpostatuko ditugu”
“Gipuzkoa ‘exporta’ 10.000 toneladas de residuos orgánicos al no poder tratarlos” (ez saiatu Interneten irakurtzen pagatu gabe…), horra 2014ko martxoaren 16an bi orriko kronika zabalari Diario Vascok ipinitako titulu deigarria. Gipuzkoako txerri-jana Frantziara joan ez baina Espainian geratu izanak, Nafarroako Funesen, ez du kontsolatu Fernando Segura kazetaria, Gipuzkoako hondakinez gehien dakienetakoa, eta argi diagnostikatu du zein den arazoaren iturria:...
Read MoreCabo Verdetik S.O.S.
Aspaldiko elkarrizketarik gogorrena bidali dit zestoarrak. Ez nuen gaurdaino ikusia Urola Kostako Hitzak iazko urrian plazaratu “Cabo Verde izeneko espetxe bat” elkarrizketa. Mila esker Onintza Lete Arrieta lan ederragatik. Ederra diot? Antton Olaizolak Cabo Verdeko deportaziotik kazetariaren telefonoan zehar kontatu digu batzuen eta besteen eta denon agendetatik kanpo geratuen drama. “Hitzak publikatuko du erreportajea, jendeak irakurriko du, baina gero hau guztia pasatu...
Read MoreBaserritarrak izotzetan
Atentzioa deitu dit Noticias de Gipuzkoan atzo azaldutako titulu honek: “Nos hablan de fomentar el producto local y tienen a las caseras a la intemperie en La Bretxa“. Pako Goenagak esandako egia, Igarako Pokopandegiko abeltzaina bera, besteren artean Goenaga jogurten zori ona eskaini digun baserritarra. Antzekoa bururatu zitzaidan joan den larunbat goizean Tolosan. Astero barazkiak saltzen dauden laborariak, emakumeak ia denak, Triangulo plazako izotzetan. “Aixkiria, gaurkoan...
Read MoreBelaunaldi makala
Tour linguistikoa antolatu digute Hernanin Euskararen Egunak antolatzen aritu diren euskaltzaleek. Formato berria, ekitaldi polita, ikasgai apartak. Historialariak kontatu digu foruen galeratik 1936ko genozidioa arteko bilakaera, herriko bi andereño historikok eskola frankistetako pedagogia sadikoa, gero bertsolariak eta sagardotegiak, mugimendu euskaltzalearen berpizkundea… gaur arteko historia hurbila, gauzak gertatu ziren lekuetan bertan, txoko batetik besterako bidean lagun genituela...
Read MoreFukushima-4ko erregai biltegia husteko lanak atzeratu egin dituzte
Energia Nuklearraren Segurtasunerako Japoniako Erakundeak eskaturik, TEPCOk atzeratu egin du hiru egun barru azaroaren 8an hasi behar zuen operazio oso delikatua. Fukushima-Daiichiko zentraleko 4. erreaktorearen erregai usatuak gordetzen dituen biltegia husteari ekin behar zioten aste honetako paperezko ARGIAk “Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten” kronikan kontatuko duenez, baina Japoniako Gobernuaren erakundeak zentralaren kudeatzaileei agindu die lanen...
Read MoreKubatarrak maisu behar gorriaren teknologietan (Net Hurbil)
Joan den asteko Net Hurbil hurbildu da Ernesto Orozak “desobediencia tecnológica” deitu duen fenomenora: “Kubatarrak maisu behar gorriaren teknologietan“. Kuban izan diren guztiek kontatu dituzte han herritarrek egunero behar dituzten tresnak sortu, konpondu eta bizirik atxikitzeko daukaten modu guretzat bitxia. Espiritu karibetarra dela, beharrak kitzikatzen duen irudimena, blokeo ekonomikoari aurre egin nahia… Ernesto Orozak esplikatu du Kubaren 50 urteotako...
Read MoreQatar 2022: esklaboek eraikitzen dute mundiala (Net Hurbil)
Paperean Net Hurbilek plazaratu du “Qatar 2022: esklaboek eraikitzen dute mundiala“. Alegia, The Guardianek azaldu duela basamortuan Qatar eraikitzen ari den hiri eta azpiegitura ultramodernoz osatutako mirariaren trikimailua: Qatar erresuma petrolioduneko ugazabek India, Nepal eta beste urrunetatik eramandako milaka langile esklabotzan darabilzkite 2022ko mundu mailako futbol kopa jokatzeko azpiegituren eraikuntzan. Egoera aldatu ezean, 4.000 obrerok galduko du bizia lanean. Hona...
Read More
Iruzkin berriak