Xehe
Hasiera » Sailkatugabeak
Eka29 0

Langile eta kazetari

Posted in Sailkatugabeak

Gazte nintzelarik egunkariek “Laboral” atala eduki ohi zuten gaur “Ekonomia” daukaten lekuan. 1970eko hamarkada bukaerako krisiaren erdian egunkariak erosten hasi ginenean gure inguruko inor ez zen okupatzen burtsaz. Langileen seme-alabak ginen eta gure inguruan aktualitatearen zati handi bat (politikak eta kirolak funtsean eta hein txikiagoan kultura-espektakuluek osatzen zituztenen ondoan) enpresen itxierek eta langileen mobilizazioek okupatzen zuten: grebak zirela,...

Read More
Eka13 1

Domintxine, Plentzia, Sao Tomé, ETA…

Posted in Sailkatugabeak

Gutxitan ikusten-aurkitzen du kazetariak, nobelagileak, kantagileak edo antzerkilariak, ixtorio mikro bat zeinetan nabarmen islatuko diren munduko gai makroak. “Sagarren Denbora”ren egileek bat harrapatu dute eta dokumental zirraragarria atera zaie. Hogeitabost urte barru ere ikusiko da. Eta zer kontatzen du “Sagarren Denborak”? Hainbeste gauza, unibertsalak batzuk, intimoak bestetzu, Euskal herriko historiaren une gogoangarriak ugari… Kristiane Etxaluzek...

Read More
Eka10 5

Biktimak, presoak, gatazka

Posted in Sailkatugabeak

Berria egunkariko gutunen atalean maiatzaren 18an publikatu zen “Itzulezinezko Bake Prozesurako pausoak” idatziak (*) merezi du eman zaiona baino oihartzun handiagoa. Gutunak berak, osorik eta hutsik. Andoni Alza Hernandez, Rafa Caride Simon, Koldo Carrasco Aseginolaza, Fernando de Luis Astarloa, Josu Garcia Corporales, Carmen Gisasola Solozabal, Kepa Pikabea Ugalde eta Joseba Urrosolo Sistiaga ETAko presoek ondoko hilabeteotan eztabaidagai garrantzizkoak izan behar duten puntuak...

Read More
Eka08 2

Sagarren denbora: Kristiane eta Alfontso 25 urte deserritik itzultzen

Posted in Sailkatugabeak

Ostiralean, ekainak 11, estreinatuko dute Baionan Sagarren Denbora film dokumentala, Josu Martinezek (aurretik Itsasoaren Alaba plazaratua) eta Txaber Larreategik egina. Gure irakurleen artean aurkezpenik behar ez duen Kristiane Etxaluzek eta Sao Tomen deportatuta daukaten Alfontso Etxegarai iheslari bizkaitarrak elkarrekin daramaten bizimodua du oinarri. Ikustera joan aurretik filmaren mamiaz zerbait jakina nahi duenak, begira lezake ARGIAk Larrun gehiegarrian egindako elkarrizketa luzea...

Read More
Mai31 0

Israel-Gaza: “Berun urtua II”

Posted in Sailkatugabeak

Zertarako atakearen bideoak ikusi? Militar israeldarrek mila bider isuri dute errugabeen odola telebisten aurrean eta gaurko irudiok eragindako haserrea ere baretuko zaigu. Aldiz, aspalditik dakigu Israelgo agintariek gutxitan egiten dutela ezer kasualitatez. Bart gauean Israelgo armadak nazioarteko uretan laguntza humanitarioz zamatutako baporeei eraso eta oraingoz ziur ez dakigun jende kopurua hil duenean, itsasontzietara helikopteroetatik militarrak tiroka jaitsita… zer lortu asmoz...

Read More
Mai14 0

Miquel Siguan hil da

Posted in Sailkatugabeak

Eta Onintza Iruretak ezingo dio elkarrizketa egin ARGIArako. Miquel Siguan i Soler (Bartzelona, 1918) aspalditik zen ezaguna gurean, Txillardegik) bezala Mari Karmen Garmendiak eta beste askok aipatua dute maisutzat. Haren biografia hemen irakur daiteke. Obituarioetan, El Periodico de Catalunyak “precursor de la inmersión lingüística en Catalunya” deitu dio, El Paisek “defensor de la pluralidad lingüística“, Vilawebek “autoritat mundial en...

Read More
Mar20 0

Atez Atekotik Zero Zaborrerako bidean

Posted in Sailkatugabeak

Martxoaren 26,27 eta 28an Gipuzkoako Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen Atez Ateko hondakin bilketaren eta Zero Zabor asmoaren inguruan nazioarteko Jardunaldiak burutuko dira. Kataluniatik eta Italiatik etorriko dira adituak, bai udal agintariak eta bai hondakinen kudeaketan eta Zero Zabor (Net Hurbil batean azaldu berri da) kontzeptuan esperientzia duten teknikariak. Jardunaldien xehetasunak biltzen dituen  egitaraua (PDF) Interneten eskuragai dago, aurrez izena emateko modua bezala...

Read More
Ots01 1

Bankeroak

Posted in Sailkatugabeak

[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2010-02-01ean] Egun on, entzule. Beraz, iritsi dira beherapenak. Hobe horrela izendatzea Jose Luis Rodriguez Zapaterok iragarritako neurri berriak eta ez “merkealdiak”, oinezko jendeoi garesti aterako zaizkigu eta. Hautsi da Espainia aberastuaren espejismoa. Suitzako Davos herrian haserre aurkitu zituen Zapaterok munduko finantzetako marrazo eta otso gosetiak. 2010ean ez dago 2007ko konturik, dirua...

Read More
Abe01 0

Katalunian El Punt xumeak Avui mitikoa erosi zuenekoa

Posted in Sailkatugabeak

Albiste garrantzizkoa gertatu da Kataluniako prentsan: El Punt egunkariak Avui erosi du. Informazio lokaleko egunkari xume periferiatarrak bereganatu du katalanismoaren ikurretakoa den periodiko sakratua. Duela 20 urte inork ez zuen horrelakorik pentsatuko. Orain dela 19 urte bisitatu nituen bi egunkariak, 1990tik 1991rako neguan, Euskaldunon Egunkariaren hasierako hilabeteetan. Kataluniako egunkariekin harremanetan hasinahi genuen. Avui egunkaria interesatzen zitzaigun nagusiki, hura baitzen...

Read More
Urr07 0

Bonbaka erasotu dute Sinfonikoa (Allegro scherzando giocoso)

Posted in Sailkatugabeak

Txaikovskiren lehen sinfonia, “Neguko ametsak”, larri zauritua suertatu zen aurreko astelehenean Donostiako Kursaalean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoari ezezagunek egindako erasoan. Bederatziak eta laurdenak pasa berritan egin zuen eztanda bonbak, Andrey Boreyko zuzendariak bigarren mugimenduaren pasarte minbera batetik orkestra lan handiz gidatzen zuenean. Moviestar konpainiako telefono baten sintoniak -Johan Sebastian Bachena ote den zabaldu da- bapatean eten zuen ziento erdi baino...

Read More
11 / 12«Aurrekoa9101112Hurrengoa»

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA