Hirietako hormigoi gainean, kaletarren ortu berriak (Net Hurbil)
Munduko jendeen %50 baino gehiago hirietan bizi denean eta hirietan daudelarik 250 milioi pertsona gosetu, asfalto arteko baratzeen hedatzea mundu mailako fenomenoa da. 800 milioi omen dira hirietako ortuekin loturaren bat dutenak. Modatik edo krisi une bateko biziraun beharretik askoz haratago doan fenomenoa da. Horretaz da aste honetako Net Hurbil paperean: “Hirietako hormigoi gainean, kaletarren ortu berriak“. Hor idatzitakoetatik aitzina segi nahi duenak bilaka, hona zenbait...
Read More#siria Nazio Batuen Erakundea hil da
Titulu gordin hori eman dio gaur La Vanguardian argitaratutako artikuluari Miquel Roca Junyent abokatu politikari katalanista garrantzitsuenetakoa izateaz gain Espainiako stablishmentaren bihotza barnetik ezagutzen duenak (Cristina Borboni Juan Carlos I erregeak jarritako abokatua ere bada…). Bazkide izan gabe Internetez leitu ezin den “La ONU ha mort – La ONU ha muerto” idatziak honela dio euskaraturik: “Damaskoren kontrako eraso kimikoak ehunka heriotza eragin...
Read More#siria Eta gasa usatu dutenak matxinoak izan badira?
Estatu Batuetako armadak laster eraso behar dio Siriako armadari. Ez dakigu ez zein egunetan eta ez zein gudukideren laguntzaz (Fraçois Hollanderena gaurdaino segurtatua zeukan) baina Barack Obamak erabakia hartuta dauka Baxar al-Assadek bere herritarren kontra arma kimikoak erabili dituelakoan, gas pozoitsuak alegia. Egunotan, ordea, Mint Press eta Associated Press agentzientzako lan egiten duten Dale Gavlak amerikarrak eta Yahya Ababneh jordaniarrak alderantzizko informazioa jakinarazi dute:...
Read MoreEsklerosi anizkoitza eta erlea: Maryseren lekukotasuna
Egunotan, zehazki uztailaren 14an, hainbat jende busti baita borondate onez esklerosi anizkoitza daukaten pertsonekiko elkartasunez, nire aldetik bustitzeko modu ona iruditu zait aipatzea gaixotasun bera duten batzuek erlea darabiltela beren arazoa hobetzeko edo gutxienez arintzeko. Gaixotasun kroniko baten morrontzan bizi diren kolegei interesatuko zaielakoan aukera terapeutikoen almazena aberastea. Erlearen beste produktuez gain zehazki pozoiaren -erlearen ziztadaz, zein apitoxina...
Read MoreFukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina
Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”. Lasaitzen saiatu naiz kazetakide gaztea, begiratuko diat laster etxean makina piztuta, ikusi beharko zer dioten hedabide handienek, larria baldin bada Fukushimaz ari den blog sare zabalean mugituko diate gaia… Asteburua pasa da albiste askorik gabe baina...
Read MoreEltzegor – “3.- Arte-Antton” – (Herrialde berdean)
Arte – Antton Musika: Fernando Unsain – Hitzak: Agiña Kanta eskuratu libre (mp3) Entzun Groovesharken Ibargurenetik begira Hiritik datorren argira Pinudiak ilunak dira Arte, Antton Zorrotz da bizitzaren zerra Zuhaitz zaharraren gainbehera Sustraia jaten digun gerra Ametz, Antton Harkaitzeraino bultzaka Arrotzak gakartza indarka Harri artetik ezin aska Hagin, Antton Udaberrian ezin lora Udazkenik ez dun arbola Kondenatu gaitu zokora Ezki, Antton Geuk landatuak behartuta Bizi...
Read MoreEltzegor – Ebihotz – Kanta dezagun
Kanta dezagun Mozart, Eltzegorrek egokitua Kanta eskuratu libre (mp3) [4. pista] Entzun Youtuben Denok, batera kanta dezagun kanta libertatea Ebihotz 01 – 1979/1/13an eta 1980. urtean 02 – 1973. urtean 03 – 1979/06/03an 04 – Kanta dezagun 05 – 1976. urtean 06 – 1980/03/26an 07 – Hil ez da deus hiltzen 08 – Agurra ELTZEGOR taldea Jakes Etxeberria, donibandarra Juantxo Garzia, urruñarra Joxe Mari Ostolaza, donostiarra Marko Josie,...
Read MoreFukushimako haurrak tiroideetan kisteak atera zaizkienak (bideoa)
Ostegunerako etxeetan egongo den ARGIAren Net Hurbilek (Walt Disneyk irakatsi zigun maitatzen ‘Gure lagun Atomoa’) bukaera aldean aipatuko duen Ian Thomas Ashen A2 dokumentalaren trailerra da hemen eskaintzen duguna gaur. Kna60 delako batek ingeleseratzen ditu japonieratik; Fukushima-over-blog egiten duen Pierre Fetetek gehitu dizkio frantsesezko azpitituluak. 2011ko martxoaren 22ko irudiekin hasten da, Fukushimako hondamendia hasi eta 12 egun urritara. Erradioaktibitate gaietan...
Read MoreGurasoei galdetu
Iñaki eta Ixiar (ala Manu eta Amaia dira, Esti eta Andoni agian?) ikastolako ikasle ohiak dira ikastolako guraso gazte bihurtuak. Egunotan jakin dute eskoletako (baita beren bi umeak hezitzen dituen horretako ere) neska-mutikoek maixtrarekin euskaraz egin ondoren patioan bezala jangelan erdaraz jarduten direla. Ixiarrek bezala Iñakik Manuk Amaiak umearekin euskaraz hitz egiten dute berehala helduen arteko bizi normalean erdaraz bizitzeko, ostatuan kafea hartzen, hori bai kamareroari euskaraz...
Read MoreNavajo eta aberats? (3/3)
[Bestelako Navajo (1/3) eta Navajoen harmonia (2/3) sarreren jarraipena] Tony Hillermanen lehenbiziko liburuak ingeles amerikarretik frantsesera Danièle eta Pierre Bondilek itzuli zituzten. Irakurleari gauzak errazteko, nobela bakoitzak amaieran hiztegi ttipia darama, Navajotarren eta gainerako indiarren ohituren azalpenekin.“Hilendantzaleku”ren (“Là où dansent les morts”) 247. orrialdean, Religion sarreraren ostean honela azaltzen dute...
Read More
Iruzkin berriak