Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)
Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua. Tokion, New Yorken, Parisen eta munduko beste zenbait hiritan eserialdiak egin dituzte urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean. Fran-tziakoak Sortir du Nucleaire sareak antolatu zituen, frantsesaz...
Read More33, 53, 83, 92… 2011
Zizareek zerbaiten abisua ematen ziguten ostiraletik, baratzetik eta kainu-zulotik etxeko atariko porlanean babestera atereak ziren, agian astebururako iragarriak ziren eurien beldurrez, baina ez zen erreza haien mezua ulertzea. Larunbatean euria suilez ari zuen eta alerta horia adierazia omen zuen Jaurlaritzak. Igande goizean anaia Lontxok iratzarri gintuen Oria bazterretik. Ur-kolpe batengatik ez zigun deituko. Anaiarenera iritsita, auzoko bizilagun koadrilla dago urari begira. Pixkanaka...
Read MoreTxernobylek 100, Fukushimak 74 (orain arte…)
Egia ahalmen handiko lehergaia baita, komeni da eztanda txiki kontrolatuetan banatzea herritarrei. Lobby nuklearrak gaur raziotxo bat gehiago eskaini digu… zatia osatzen duen beste puska ezkutatuta eta harako beste albiste larri batekin batean. Erradioaktibitateak bezala egiak alboko kalte gutxiago eragiten omen ditu; nuklearren jabeei bederen. Hain inportanteak dira bi albisteok? Baietz. 1. Lehen albistea: orain arte (datu batzuk uztailera artekoak dira) Fukushimak airera eta itsasora...
Read MoreFukushimakoa zertan da 7 hilabete beranduago?
Errutina nekagarria denez, militante bakan batzuek segitzen dute Fukushimako hondamendiaren albisteak bildu-itzuli-eskainiz beren blogetan. Horietako bat da Pierre Fetet, “Fukushima-over-blog” bizirik atxikitzen duena. Zazpi hilabete ondoren urri amaieran Japonian gauzak nola dauden laburbidu du “Fukushima : tour de l’actualité” sarreran. Hona haren mamia, puntuka berak ordenatu bezala. Sarreran dioenez, “zentralak jarraitzen du erradioaktibitatea barreiatzen ingurumenean...
Read MoreArreben bularrak, zerrien jostailu
Emakume, neska, andre, ez utzi zuen bularrekin jolas egiten petrikilloei. Bularreko minbiziaren kontrako borrokan ari diren 400 espezialista bildu omen dira Donostiako Kursaalean burutzen ari den Senologia eta Bularretako Patologiaren XXX. Biltzarrean. Atzo andre talde bat bildu zen Moneoren kuboaren aurrean globo arroxak jaurtitzera, minbiziaren arrisku gero eta gorriagoa duten emazteekiko elkartasunez, bularreko kantzerraren mundu egunez. Dena politikoki polita. 400 adituok zertaz ariko diren...
Read MoreJakintsuaren bertso berriak kazetariei jarriak (Net Hurbil)
Bi Fukushima daude munduan 2011ko udazkenean. Bata, kasik ahantzia, udaberrian mundua ikaratu ostean udazkenerako normaldua… jendeen gehiengoarena. Beste Fukushima, berriz, larrialdi betean bizi da, oraindik kontrolatu gabeko hondamendia martxan duela; honen berri hedabide minoritarioek ematen dute soilik. Bideoa laborategian grabatuta dago. Sartuko da euskaldun txapela jantzitako aitona, gitarra hartu eta kantatzen hasiko da I pitty the newspaperman (“Erruki diot kazetariari”)....
Read MoreEhunka txanpon txiki herriak biziberritzeko (Net Hurbil)
Urte bete barru Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan lekuko moneta propioa eduki dezakete, Bizi! mugimenduak sustatuta. Munduan horrelako lekuko txanponak ehunka dira gaur egun, globalizazioari aurre eginez bertako ekonomiak, enplegu berriak, herritarren arteko elkarlana eta iraunkortasuna sustatzen dituztenak. Bizi! mugimendua, Iparraldean 2009tik ekologiaz eta justizia sozialaz okupatzen den talde gaztea, joan den udaberritik ari da aztertzen lekuko diru berri bat abiaraztea. Gara...
Read MoreNuklearren kontrolik eza munduan, Amie Gundersenen analisian
Amie Gundersen nuklearretan adituak eskaini ditu Fukushimako hondamendiari buruzko analisirik zorrotzenetakoak hilabeteotan. Fairewinds aholkularitza konpainia txikia dauka Gundersen ingeniariak, lehen zentraletan ardura lanetan jardun ondoren. Artikuluak idatzi baino nahiago du bideoz zabaltzea. Urri hasieran sareratu duenaren itzulpena eskaintzen dugu ondoren, Nuclear Oversight Lacking Worldwide, non ematen baititu xehetasunak erakusten dutenak zein estu lotuta dauden zentralen jabeak eta...
Read MoreMatrikulazio kanpaina Hernanin
Efektibamente, kurtso berrirako matrikulazio kanpaina motel samar zebilelakoan gure herrian, udalean oposizioan dauden PSE-EEk, EAJk eta Hamaikabatek euskaltegiei esku bat botatzea erabaki dute. Nola? Ikasle berriak eramanez. Ez bide zeuden oso lasai HABEren eta AEKren publizitate kanpainek eman ditzaketen fruituekin. HABEren udazkeneko bideoari ahul samarra zerizkioten. AEKrena erakargarriagoa egiten da, biziagoa, emakume beltz sinpatika hori esaten “AEKrekin ateak zabalduko dituzu, kultura,...
Read MoreIkusi (on-line) ARTE kateak Fukushimakoaz egindako azken erreportajea
Larunbat-igandez, irailak 24 eta 25, bi alditan eskaini du telebista konbentzionalez ARTE kate frantses-alemanezkoak “Fukushima, les révoltés du nucleaire” (Fukushima, nuklearrek matxinaraziak). David Zavaglia-k prestatutako erreportajea Interneteko bertsioa beste biz osatutako luzeago baten barruan dago; gogoratu “Fukushima, les révoltés du nucleaire” bideoaren 14. minutuan hasten dela eta 36.ean amaitzen. Hona bere edukia laburbildurik. Aurkezleak dio:...
Read More
Iruzkin berriak