Erraustegi berriek ere kantzerra sortzen dute (aurrerapena eta bideoa)
“Montpellierren erakutsi dute: Erraustegi berriak ere kantzerra ugaritzen du”, horra datorren asteko ARGIAk ekarriko duen erreportajearen titulua. Izan ere… egia al da hondakinak errausteak jendea hil dezakeela? Eztabaida berotzen ari da berriro Frantzian. 2017ko abenduan epaitu dituzte Vaux-le-Penileko erraustegi zaharraren arduradunak, inguruko herritarrak dioxina eta bestelakoz kutsatu izanagatik. Baina puntako azken teknologiak dauzkatenak ere auzitan daude,...
Read MoreZubietako Erraustegia: asteotan jokatzen denaz 14 gako eta galdera
Abenduaren 27an Gipuzkoako erakunde nagusiak kontrolatzen dituzten EAJ eta PSEko agintariek urrats berri eta –2011an nahi izan zuten bezala– atzerabiderik gabekoa egingo dute aspaldi erabakitako errauste planta Zubietan eraikitzeko bidean. Aste hauetan gauza asko daude jokoan Gipuzkoan eta egunotan egindako edo egin gabe lagatako ekintzek ondorioak ekarriko dituzte gutxienez 2051 arte. Hona gakoetako batzuk, nire ustean: 1- Zubietakoa ez da izango Gipuzkoako lehenbiziko erraustegia,...
Read MorePestizidarik gabeko alternatiben astea, laborarientzako bezala kaletarrentzat
10. urtez ospatzen dute Frantziako Estatuan pestizidarik gabeko laborantzaren aldeko astea: “Semaine pour les Alternatives aux Pesticides“. Udaberriaren lehen 10 egunetan burutzen da, martxoaren 20tik 30era bitartean. Pestiziden kontsumoan txapeldun tristea den Frantzian sortua, ekitaldia Europa eta munduan barrena zabalduz doa pixkanaka. Astearen helburua da herritarrak ohartaraztea hain erraz eta hain kopuru izugarrietan erabiltzen diren pestizida kimikoen arriskuez eta aldi...
Read MoreAingeruaren morala
Ikasgai didaktikotzat erabiltzeko pieza bikaina idatzi du Aingeru Munguíak [abizenaren grafia berak hautatua du] Diario Vascon. Aparte kazetaritza fakultateetarako eduki dezakeen balioa, gazteen artean moralaz, filosofiaz, giza eskubideez eta ingurumenarekiko errespetuaz solastatzeko baliatu beharko lukete institutuetako irakasleek, berdin kolejio kristauetako apaiz eta mojek. Hona hemen testua jatorrizko gaztelanian, irakurleak Internetez bestela eskuratu ezingo duena: Reciclar Fue una...
Read MoreZero zabor, zero xahutze eta zero watio trantsizioan bizi den kanpin honetan
“Les coqs en pâte” kanpinean aterpetu gaituzte bi egunez La Roche-sur-Yon hirian (Vandée, Frantziako Estatua) Coloques Zéro Déchets jardunaldira gonbidaturik. Arroxelatik (La Rochelle) hurbil dagoen eskualde honetako militante ezkertiar beteranoei zor genien bisita, ez alferrik darabiltzagu gaur euskaldunok Saint Philbert eta Grosbreuil-en ikusitako zurezko etxolak hirietan auzo-konposta egiteko, Sakanako mankomunitateak inportatu eta hedatuta. Duela hamar urte Grosbreuilen...
Read More
Iruzkin berriak