Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
ARGIA Eguneko hazi bolak Zubietako maldetan udaberrian ernetzeko prest
2014-11-07 // Argia, Trantsizioa // Iruzkinik ez
Hazi bolak eskuetan prest Zubietako gainean; aurrean ikusten
Usurbilgo ARGIA Egunean Nendo Dango tailerrean hainbat haur eta helduren artean egindako hazi bolak dagoenekoz mendian daude, udaberrian ernetzeko prest. Usurbilgo ARGIAren Lagunek hartu dute haziz betetako pilotok Zubieta gaineko malda batean zabaltzeko lana.
Usurbilgo ARGIAren Lagunak hazi-pilotak banatzen.
ARGIA Eguna baino lehen bildutako haziak (ikusi horiei buruzko informazioa hemen eta hemen) aste batzuetan lehortzen utzi ondoren, Nengo Dango tailerreko uzta bitan zatitu da. Bolen erdiak inguru, Zangozako ikastolako lagunek ekarritako haziz egindakoak, Zangozara joango dira laster, hemen antolatzen ari diren Oinez Basoan urtea bukatu aurretik bota ditzaten, landatuk dituzten bestelako zuhaitz eta zuhaixken artean. Beste erdia da Zubietan barreiatu dutena, ARGIAko kideok, Zestoako Katamarrua natur elkartekoek eta Usurbila eramandakoez osatutako haziz egindako bolak alegia. Aurreko agintariek errauskailua eraikitzeko urratu eta oraingoek TMB planta antolatzeko baliatuko duten lur sail handiaren bazter batean dautza gaur pilotok.
Zubietako bete-lan hau laster zuhaitz gaztez hornituko da.
Ondo bidean, buztin eta konpost artean lotan dauden hazien artetik lehenbizi garagarra eta aitzindarion anparoan bestelako belarki batzuk erneko dira eta udaberriko epelarekin batera erakutsiko dute belarria gainerakoek: haritz, arte, hurritz, gaztaina, ezki, gurbitz, elorri, gorosti, maspil, haran, intsusa, muxika eta abarrek. Hauek hartuko dute beren gain gizakiak antzututako lurzorua berpizteko lana.
2014ko ARGIA Eguneko Nendo Dango tailer hartatik sortutako arbola eta zuhaixkek lagunduko dute Zubietako paraje horri berriro biziberritzen. Mila esker Zestoako Katamarruakoei eta Usurbilgo ARGIAren lagunei beren eskuzabaltasunagatik.
Usurbilgo ARGIAren Lagunak.
Aingeruaren morala
2014-11-05 // Zero Zabor // Iruzkinik ez
Ikasgai didaktikotzat erabiltzeko pieza bikaina idatzi du Aingeru Munguíak [abizenaren grafia berak hautatua du] Diario Vascon. Aparte kazetaritza fakultateetarako eduki dezakeen balioa, gazteen artean moralaz, filosofiaz, giza eskubideez eta ingurumenarekiko errespetuaz solastatzeko baliatu beharko lukete institutuetako irakasleek, berdin kolejio kristauetako apaiz eta mojek. Hona hemen testua jatorrizko gaztelanian, irakurleak Internetez bestela eskuratu ezingo duena:
Reciclar
Fue una actividad curiosa. Una plataforma ecologista cogió un contenedor de basura de la Parte Vieja y al día siguiente le hizo la autopsia a la vista de todos, en la plaza de la Constitución. No les quiero contar las caras de los turistas que llegaban a lo Viejo con ganas de tomar unos pintxos. El perfume terminó por convencer a los presentes en las terrazas que debían apurar el café o, en su caso, renunciar a tomar el vermú. Los testigos convocados a la cita soportamos como pudimos el hedor y nos compadecimos de los protagonistas de la iniciativa, embutidos en prendas que se asemejaban a las que se utilizan contra el ébola. Los ‘forenses’ no dejaron ni una bolsa sin analizar y con el resultado obtenido nos echaron una merecida bronca a los donostiarras. Más de la mitad del peso de toda la basura correspondía a restos orgánicos, el 24% a envases que se podían haber llevado al contenedor amarillo, el 10% a papeles que debidamente separados podían haber introducido en el iglú azul, y todavía había un 6,5% del peso total en forma de botellas de vidrio. El colectivo criticó la indolencia a la hora [de] separar la basura y propugnó el reciclaje obligatorio. De ahí a una policía de la basura para ver si las familias separan en casa los diferentes tipos de residuos hay un estrecho margen. Lo hacemos mal y debemos avanzar en la cultura del reciclaje ahora que tenemos contenedores de todos los colores del arco iris. Pero esta ciudad se ha declarado laica y no admite la imposición [de] una ‘sharia’ sobre la materia. Opta por tener libertad de reciclar y esperemos que asuma la responsabilidad de hacerlo.
Pedagogia gozoz betetako zutabe honen eztabaida errazteko, hona zenbait puntu:
– Donostiako Konstituzio plazan bildutako turisten harridurazko aurpegiak. Turistok iritsi berriak izan behar dute La Bella Easora. Horregatik, iluntzean Parte Zaharrean bertan izango dute are gehiago txunditzeko aukera: zaborrak biltzen kamioia pasatzen ikusiko-usainduko dute pintxo eta potetan dabilen jendetzaren artean. Donostian Odon Elorzaren agindu-aldi luze bezain emankorra gainditu duen ohitura joshemaritar zahar polit hau kentzekotan omen da bildutarren alkate etorri-berri hori, nola du izena…
– Hondakinen Bilguneak Donostiako herritarrek zein gaizki eta gutxi birziklatzen duten erakusteko antolatu ekintzak kristoren arrakasta lortu du: Diario Vascoko kazetariak ulertu du gaikako bilketaren garrantzia!
– Idazlea, Donostiarra, errukitu da hondar kirastun horiek manejatu behar izan zituzten boluntarioez. Ondo egina. Lastima ez dela batere kupitu gero zabor ustelkorrok denak bildu behar dituztenez eta horiek, eguna joan eta eguna etorri, herri ondoko zabortegian onartu behar izan dituzten herritarrez.
– Eguneroko kazetaritza bizia egiteko presaren premiaz, kazetariari ez zaio burutik pasa ere egin Konstituzio plazan azaldutako zabor nazkagarri horietako puska bat… idazleak berak bota zuela kontainer berdean aurreko iluntzean! Detailetxoaz garaiz ohartzeak balioko zion nazka arintzeko: jakina da norberaren kakak ez duela halako usain txarrik…
– Joko handia ematen du ‘sharia’ horrek, bai jauna. Zaborraren talibanak, ekologismoaren jihadistak, gure hiri europartuetan ‘sharia’ inposatu nahi duten casheroak… Gustatu zaigu, orijinala.
– Ai, eta bukaera… borobila: “Opta por tener libertad de reciclar y esperemos que asuma la responsabilidad de hacerlo“. Askatasuna eta erantzunkizuna. Esku batekin birziklatzeko askatasuna, zeina esatea baita kutsatzen jarraitzeko askatasuna. Beste eskuarekin, ondorioen erantzukizuna bere gain hartzea, erantzukizun edo obligazioa.
Zeren eta, Aingeru donostiar laiko hori, ez duzu pretendituko zuk urtean sortzen dituzun 292 kilo zabor nahasiak ez birziklatzeko askatasuna aldarrikatuz horien kalteak nozitzeko erantzukizun-obiligazioa auzokooi ezartzea, gureak 60 kilotaraino murriztu ditugunoi?
Hor datza Egunkaria
2014-10-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskaldunon Egunkaria sortu berritan, Agiña izeneko baten hitzez eta Juan Ramon Azpitarte Imuntzoren musikaz osatutako Hor dago Egunkaria kanta plazaratu zuten Imuntzo eta Belokik (“Jo ezak!”, 1991, Elkar) . Periodiko hura bortxaz hil eta hamaika urte eta erdira haren arduradunen kontrako auzibide guztiak itxi direnean, Agiña berak kanta izatera iritsi litekeen batentzako Hor datza Egunkaria hitzak idatzi ditu. Lehena eta bigarrena, biak doaz hemen azpian egileak idatzirik utzi nahi lituzkeen bezala.
(gehiago…)
Ipar Irlanda, gerra bereziaren laborategia: 1985ko Larrun hura
2014-10-30 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
Joan den astean plazaratu baitugu ARGIAn “Magia beltza Ipar Irlandako gerran, ingelesen eskutik“, 1985ean argitaratutako Larrun zahar haren oihartzunak biziberritu dizkigu. Digitalizatu gabe eta Interneten eskuratu ezinik, paperezko artxibategietan datza lurperaturik 1985ean ARGIA egiten genuen taldeak sei-hilabetekari aparte bezala sortu genuen Larrun haren aleak. Lehenbizikoak Eustakio Mendizabal Txikia zekarren azalean, bigarrenak Ipar Irlandan ingelesek antolatutako gerra berezia.
Roger Faligot kazetari bretainiarrak atera berria zuen “Guerre secrete en Europe: Le laboratoire irlandais” laburbildu genuen dossier zabal batean, Euskal Herrian orduan gertatzen ari ziren gauza askoren gakoak aurkitu zitezkeelakoan orri haietan: “Irlanda Europan dago, Euskal Herria ere bai” hasten zen dossierra… Ia 30 urte beranduago, Ipar Irlandatik iristen diren albisteek oroitarazten digute Faligotek azaldutakoek bizirik dirautela, militar ingelesek erabilitako estrategia eta taktiken ondorioak, buru zeukaten Frank Kitson jeneralaren oihartzunak.
Gazaga Taldeak sinatu zuen “Irlanda, gerra bereziaren laborategia” [www.argia.eus/fitx/larrun-irlanda.pdf] dossierra irudi formatuan ipini dugu sarean, gustu duenak eskueran izan dezan.
Ebola: Hanburgon ‘betiko tratamenduek’ sendatu duten gaixoaren ikasgaia
2014-10-27 // Nazioartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Asko dira Ebola birusak gaixotuta bizirik atera direnak. Hanburgoko (Alemania) Eppendorf ospitalean sendatu denaren kasua, ordea, oso ondo dokumentaturik geratu da eta eritasun beldurgarriaren aurrean erabili beharreko estrategiez eztabaidatzeko aukera ematen du. Ikusi zergatik.
Ebolaren kontrako txertoa aurkitzea omen da, esaten digute osasun arduradun nagusiek, gaixotasunari atea ixteko gakoa. Frantsesezko Wikipediaren sarrera honetan irakur daitezke zientzialariek aurkitu nahi duten bakunaren ezaugarriak. Bertan irakur daitekeenez, ez da bestelako tratamendu alternatiborik, ez bada gaixoaren bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten artapen sintomatikoak, funtsean Ebola den eraso masiboak gorputzari dakarzkion beste infekzioak, deshidratazioa, sukarra eta beste arintzen ahalegintzea.
Aldiz, justu tratamendu “aringarri” hauekin lortu dute Hanburgoko Eppendorfen bizirik ateratzea Sierra Leonetik bertara abioiz arrapaladan eramandako 36 urteko gizona, Munduko Osasun Erakundearen langilea. Kasuaren xehetasunak La Vanguardiak eman ditu gaztelaniaz “Volver a nacer después del ébola” kronikan, ingelesez Suediako Karolinska Institutetek “Severely ill Ebola patient saved by conventional intensive care” artikuluan. Biek iturritzat darabilte The New England Journal of Medecine zientzia aldizkariak plazaratu informe hau: “A Case of Severe Ebola Virus Infection Complicated by Gram-Negative Septicemia”.
Karolinska Instituteren tituluak oso ondo laburbiltzen du egiteko dagoen eztabaida garrantzitsu baten mamia: Zertan gabiltza baldin eta ospitaleko larrialdi zerbitzu onen lanek salbatu baldin baditzakete Ebola harrapatutako gaixoetako asko? Galdera honek eraman beharko gintuzke Ebolaren aurkako estrategien funts ekonomikoa mahai gainera ekartzera. Alegia, nork nola enplegatu behar dituen Ebolaren kontra egon daitezkeen diruak, eta batera edo bestera erabili horrek zer nolako inplikazioak dakartzan Afrikako herrialdeentzako.
Laburbilduz, Ebolaren kontrako diruak multinazionalen eskuetan utzita hauek erabiliko dute bakuna eta botikak sortzen, beren etekinetarako. Gaixotasun larri eta kroniko gehienen kontrako borroka famatuen estrategia berdina da. Eta txit garestia, dirutan, alboko kaltetan eta ondorio sozialetan. Aldiz, Hamburgoko kasuak salatzen du Afrikan oinarrizko ospitalerik ez egotea edo horiek egoera tamalgarrian egotea dagoela eritasun beldurgarriaren hedatzearekin lotuta.
IKko militanteak mintzo: “Génération des autonomistes basques”
2014-10-08 // Hedabideak, Historia, Politika, Zinema // Iruzkin bat
FR3 kate publiko frantsesak eskaini du dokumentala astelehen gauean: “Génération des autonomistes basques“. 51 minutuko bideoa dagoenekoz Youtuben ikus daiteke eta bertan beren militantziaren lekukotasuna eskaintzen dute Iparretarrak erakundean aritutako ekintzaileek. IKko kideez gain dauden beste lekuko bakarrak dira erakunde beraren inguruko Herri Taldeetakoak izanak eta Frantziako Gobernuaren hiru goi funtzionario. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin azken 40 urteotan batere ibili den edozein euskaltzale emozionatuko da aurpegi ezagun horiek beren azalpenak ematen ikusita. Filma egin duen Sylvie Garatek berak Euskal Irratietan aitortu duenez, ekintzaileei utzi die nork bere lekukotasuna eman dezan eta puntu. Info7 irratian Garat bera eta Filipe Bidart IKko buruzagi izana mintzatu dira dokumentalaz. Baionako L’Atalante aretoan egin dute egile eta protagonistek bere aurkezpena.
http://www.youtube.com/watch?v=uAYnsq51TMYLehen ohartxo bat dokumentalaren hasieran eta bukaeran entzundako musika identifikatuko ez duten gazteei (gure irrati publikoetan ez baitute sekula entzun): Eltzegor taldea da “Sasitik Sasira” kantari. Bigarren oharra tituluko “autonomistes basques” horretaz: Frantzian “nationaliste” kontzeptua lotzen da gehienbat eskuin nazionalista jakobinoarekin, Europa gehienetan ere jenero bereko ultraeskuinarekin lotzen den moduan, hori kontutan eduki beharko genuke hegotarrok gure itzulpenak egiterakoan.
Gainerakoan, filmaz informazio gehiago:
“IKren ibilbidea lekukotasunen bidez islatuko duen filma estreinatuko da gaur” (Kazeta.info)
“Sylvie Garat: «No nos van a contar la historia de Iparretarrak en los libros»” (Gara)
“IK, lehen pertsonan” (Berria)
#ArgiaEguna: 2014ko uzta
2014-09-29 // Iritzia // Iruzkinik ez
ARGIA Eguneko Nendo Dango tailerrean egindako hazi-bolak lehortzen. Kaxa berdekoak, Zangozako Oinez Basorako.
Unibertso oso bat darama argazkiko pilota xapalotako bakoitzak. Hilabete gutxiren buruan landare izan daitezkeen haritz, belar, ezki, elorri, ereinotz, gaztainondo, gerezi, astigar, zuhandor, garagar, alpapa, hurritz, maspil, aran eta mertxiken haziak daramatzate erraietan, onddo sorginduen milaka esporaren eta milioika bakterio adiskideren artean buztin gorrizko altxorretan babesturik. Egun batzuetan lehortu ostean, eskuineko kaxa orlegietakoak Zangozara eramango ditugu Nafarroa Oinezkari, han osatzen ari diren Oinez Basoan ipuru edo arte erne daitezen. Gainerako bolak Usurbilgo lagunekin barreiatuko ditugu Zubietako errauste planta eraikitzeko urratu maldetako batean, terraplen desertu zatiok fiteago berreskuratu ditzan oihanak. Baina, gainera, pikor horietako bakoitzak bere baitan daramatza 2014ko irailaren 27an ARGIA Egunez Usurbilgo plaza bete zuten sentimendu eta bihozkadak, bazkari eder baten lurrinak, lagunen eskuzabaltasuna, kolaboratzaile beteranoen poza, blogari berrienen sugarra, harpidedunaren begirada, marrazkitan jardun ondotik pilota horietako bat moldeatu zuen haurraren fereka eta plazan entzundako bertso ederren arteko politenak. Hain konpost aberatsez elikaturik, arbolak emango ditu fruituak hamar urte barru ere.
Zero zabor, zero xahutze eta zero watio trantsizioan bizi den kanpin honetan
2014-09-17 // Trantsizioa, Zero Zabor // Iruzkinik ez
“Les Coqs en Pate” kanpinean Didier lanean. (Argazkia: Accueil Paysan)
“Les coqs en pâte” kanpinean aterpetu gaituzte bi egunez La Roche-sur-Yon hirian (Vandée, Frantziako Estatua) Coloques Zéro Déchets jardunaldira gonbidaturik. Arroxelatik (La Rochelle) hurbil dagoen eskualde honetako militante ezkertiar beteranoei zor genien bisita, ez alferrik darabiltzagu gaur euskaldunok Saint Philbert eta Grosbreuil-en ikusitako zurezko etxolak hirietan auzo-konposta egiteko, Sakanako mankomunitateak inportatu eta hedatuta. Duela hamar urte Grosbreuilen eraikitzekoak ziren -eta azkenean geldiaraztea lortu zuten- errauste plantaren kontrako borrokak ere senidetzen gaitu.
Baina “Les coqs en pâte” kanpina gomendatzeko idazten dut orria. Bertara bazoaz, jakin ezazu hondakinak murriztea, ondasunak ez xahutzea eta argindarra aurreztea ez direla esloganak eta ezta “gu ere saiatzen gara” burges-txikien epelkeriak. Christine eta Didier Coquenlorgek benetan bizi dute trantsizioa. Haiek hala bizi dira, hautu kontzientez egindako xumetasunean, eta haienean zuk ere hala bizi behar duzu. Zorionekoak gu biziak eman digulako horiek ezagutzeko aukera. Ikasi ote dugu zerbait?
Hemen zero zabor benetan da zero. Bertako biztanleek bezala bisitariek sortutako hondakin solidoen sailkapen eta murrizte ahalegin erabatekoa. Sortutako hondakinak ahalik eta gehien lekuan bertan berrerabili edo berziklatu behar direnez, erabilitako uren kudeaketa ere osorik bertan egiten da. Ez bilatu bonbarik komunean, hemen komun lehorra besterik ez dago, haien, zure eta nire eginkariak denak batean konpost bihurtuko ditu ugazabak. Arazorik izatekotan ez du higieneak sortuko, gizakiak sortu duen astakeria nabarmenenetakoa den W.C. kulturak itsatsi dizkigun erreflexoek baizik.
Kanpinak kudeatu behar dituen beste urak pertsona eta sukaldeko tresneriaren garbiketei dagozkionak dira. Hauek fito-depurazioz garbitzen dituzte, ihiz hornitutako harri artetik pasa ondoren putzu handi batean bukatzeko. Teilatuek bildutako euri-urak darabiltzate ia denetarako. Berotu, berriz, teilatuetan ezarritako plaketan.
Zero Waste Europeko Joan Marc Simon gobada pedalez jotzeko entrenatzen. (Argazkia: ARGIA)
Gobada egiteko bi makina dauzkazu. 3 eurotan garbigailu elektrikoa. Euro bakarrean garbigailu pedalduna. Didierrek berak prestatua, danborrean lagatako golf-pilotak darabiltza gobada jotzeko, deterjenteaz gain oihalei zikina ateratzen laguntzeko. Pedalei eraginez liburua irakurri nahi baduzu, atriltxo bat gehitu diezaiokezu. Megawat? Negawat!
Zeren eta ahalik eta argindarrik gutxien gastatzea da kontua. Batere ez, ahal bada. Berdin gasa. Horregatik sukaldean protagonismo handia dauka tupina norbegiarrak (marmita noruega, marmite norvegienne), bai otordu prestatuak beroan atxikitzeko eta baita, honek harritu gaitu, irakinaldira eramandako eltzekariak batere energiarik xahutu gabe egosteko. “Les coqs en pâte“ekoa Didierrek berak egina da, eguzki denean otorduak egiteko eguzki-labea eta fruituak idortzeko kajoia bezala. Gainerakoan, zertarako galdetu telebista non den.
Erradikalki bio den baserri txiki baten antolamendua ikasi daiteke hemengo baratze, fruitu-arbola, konpost-gune, ahate, oilo, ahuntz, txerri, asto eta abar luzeen artean. Auzolanaz ere asko ikasteko aukera dago, erretretan sartzeko adinean diren senar-emazteok lagunduko dizute ezagutzen inguruotan militantzian mobilizatutako jende eta taldeak eta trantsizioaren ildoan antolatutako ekintzak, La Roche-sur-Yonen ugariak baitira baztertuen integrazioan bezala trantsizio energetikoan, lekuko ekonomiaren biziberritzen eta abarretan konprometitutakoak.
“Les coqs en pâte” kanpina Confederation Paysanne sindikatuak (ELB bere barne da) antolatutako Accueil Paysan sarean dago; sare honetako etxaldeek aukera ezberdina eskaintzen dizkiete udatiarrei, batzuek kanpina, beste batzuek chambre d’hôtes gelak… Talmont-Saint-Hilaire herrian Coqenlorge bikoteak daukan honetan benetako trantsizioan bizi izan gara gu bi egunez.
Oihalezko denda edo karabana kokatzeko zelaia. (Argazkia: Acueil Paysan)
Parekidetasuna Arantzazun
2014-09-15 // Iritzia // Iruzkinik ez
Ignacio Munilla, Iñigo Urkullu, Bakartxo Tejeria eta Eider Mendoza Arantzazuko basilikan irailaren 9an. (Gararen orrian Jon Bernardezen argazkia)
Irailaren 9an Arantzazuko Basilikan Jon Bernardezek eginda Garak biharamunean plazaratutako argazkiak balioko zuen egun hartan Oñatin gertatutako bi hizketaldi oso ezberdin ilustratzeko. Esan nahi baita, gertatu ahal izan zela Ignacio Munilla Gipuzkoako katolikoen apezpikuak bere egoitzetako batean lekuko agintari nagusiei (Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, elizan sartu gabe geratutako Martin Garitano aldun nagusiaren hutsuneari adabakia jarri zion Eider Mendoza batzarkidea) ongietorrizko bostekoa eman ondoren agintariek diplomazia osoz presa sartzea diru publikoz polito babestutako eliza katolikoaren ordezkariari elkarteak bere estatutuak eguneratu eta emakumeei espreski ezartzen dien bazterketa kentzeko, oroitaraziz emakumeei elkarte bateko karguak ukatzea aspaldi bukatu zela baita tripazakuen soziedade matxista gehienetan ere eta katolikoek ezin dutela segitu emakumeak soilik erabiltzen neskame gisa, estatutuak eguneratzeko pistarik nahi baldin badu -Munillak alegia- jarriko dutela harremanetan katolikoek Britainia Handian dauzkaten lehengusu anglikanoekin, ez dela preziso aurreneko egunetik ezabatzea emakumeari obispo izateko debekua baina gutxienez lehen mailako karguak, herrietako apaizenak, ireki behar dizkietela andreei.
Alta, kronikek diotenez argazkiko diosala ez zen suertatu horrelako ezeren atariko, nahiz eta lehendakariarekin zihoazen bi herri agintari emakumezkoen irribarreak bestelakorik iradoki. De etxo, lehendakariari Munillak ez zion ezta hitz egiteko aukerarik ere utzi, gotzaina mintzatu zen soilik jendaurrean eta agintariei bezala gainerako herritarrei luze-zabal esplikatu zien, aparte nola kudeatu beren bizi sexual eta sentimentala, hobeto nola agindu eta gizarte hobea nola eraiki, aprobetxatuz herritarrek bozkatu eta pagatutako hautetsiok elkarte misogino horretako bazkide ere badirela, berrogei urtetik gorako euskaldun gehienak bezala.
Domaia izan da. Hurrengo urtean beharko.
Peajea Arantzazun
2014-09-09 // Iritzia // Iruzkinik ez
Entzule gehienek bikain eta gutxiagok deskafeinatu jo zuten kontzertuaren amaieran, fraideen nagusia azaldu zen sermoilarientzako pulpituan. Mendicantez gain predicante ere izanik, emanez bezala eskatu zuen aita Beristainek. “Kontzertu aurretik esan didate Kepa Junkerak eta Ara Malikianek gaur hemen jotzea desafiotzat zeukatela. Eta nik esan diet: ‘Desafioa? Nik jarriko dizuet desafioa: ausartuko al zarete elkarrekin jotzera ‘Arantzazuko Ama Birjiña?’ Eta haiek esan didate: ‘Baina ez daukagu kanturako inor’. Eta nik segurtatu diet: ‘1.400 ahotseko korua edukiko duzue aurrean’. Horregatik diotsuet… denok zutik jarrita kantatuko dugu Arantzazuko Ama Birjiña!”. Eta zutik jarri zen basilika denek batean ipurdia altxatuz salbu eta bizpahiru taliban edo komunista egoskor ikusitakoak sinetsi ezinik zeudenak eta Gipuzkoako patroi handiaren ereserkiari ekin zioten Junkera postmoderno sineskabeak, Malikian armeniar libanesak eta 1.400 zibil euskaldunek, oro gidatzen zituelarik telebista publikotik euskotarrak egiazko fede-bidean jartzen dituen apezak. Bukatu zen festa halako batean eta irteerakoan eserita jarraitzen zuen gu baino hiru lerro atzerago noizbait kaputxinoen Zeruko Argian marrazkiak egin zituen hark aitarenka oraindik: “Esto es la hostia, aquí te pillo, aquí te mato“. Halatsu pentsatuko zuen Malikianek ere fraidea joan zitzaionean baldintza berriarekin.
“Kendu pekatu / Danon arantza / Eman Jaunaren grazia”. Bi urte beranduagoko abuztu bukaeran “Arantzazuko Ama Birjiña” abestu zuten zintzo asko Coro Easok eta Kalakaneko kidek, zeinak Madonna ikonoklasta-blasfemoaren (Like A Virgin) bidaide izanak baitira aurretik bertso ederretan Andoni Egañak gogoratu zuenez.
Horrela lortu zuten frantziskotarrek mirari berria, Arantzazuko Ama Birjiñak elizako kanta hura bilakatzea Gipuzkoa laikoaren ereserki, betikoa izan denaren ohiturak ematen duen naturaltasunez. Donostiatik Eibarrera joateko bidesaria pagatzea den bezain natural.