Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Mugitu zaitez, azkar Lehendakari jauna
2014-02-06 // Iritzia // Iruzkinik ez
Arkaitz Bellon Blancorenak ez dauka erremediorik. Ez dute etxean ikusiko sekula. Familia goxatu genezake hondamendian. Tartean, Arkaitzi zer gertatu zaion argitu. Ulertuko duzu, Iñigo Urkullu, asko garela argitze kontu horietan esperantzarik ez dugunak, aurreko zenbat pasarte ez da geratu betirako ilun. Espainiako kontraintsurjentziaren makina edozertarako kapaz da. Nolaz daude oraindik gu denon herrikideok, zuk ordezkatu eta zaintzea zin egin duzun horiek, egoera eta arrisku horien pean, jende horien eskutan lagata? Nola ez da bukatu, asteak joan eta manifestazioak etorri, horien senideen sufrikarioa? Zeren zain zaude horiek guztiak Euskal Herrira ekarrarazteko?
Non zabiltz, G.O.G.?
2014-01-26 // Agiñarenak // Iruzkinik ez
Zure solasen bila
Konplizea Kabrita Dentista
Zure begi pikaroen galdezka
Gatoz G.O.G.
Maskarari gainez egiten zion
Barren bero hura
Uda betean jela beltzak
Izoztu zuen zitroina
Igitaiak bigarren aukera
Ukatutako esku leunak
Arrastorik utzi nahi-ezta
Bihotzak zulaturik Hernanin
Errenditu zara
Isil
Garagartzara
Zure marfil hura
Gure ahotan txertaturik
Fukushima: aterberik gabeko eskaleak, deskontaminazioan langile
2014-01-16 // Fukushima // Iruzkinik ez
Abenduaren azken egunean Reuters agentziak zabaldu du Mari Saito eta Antoni Slodkowski kazetarien kronika zorrotza: “Special Report: Japan’s homeless recruited for murky Fukushima clean-up” (Informe berezia: Japoniako aterperik gabeak kontratatzen dituzte Fukushimako garbiketa lan ilunetarako). Informazio aberatsez betetako argazkiez gain bideo zirraragarria ere eskaini dute: “Plight of homeless in Fukushima cleanup” (Fukushiman garbiketa lanetan ari diren etxerik gabeen estutasunak).
http://www.youtube.com/watch?v=P85WJTGgPekFukushimako eta inguruetako deskontaminazio lanetarako langileak urri direnez, konpainiek kalean bizi diren eskaleengana jo dute. Sarritan mafia japoniarrak kontrolatutako kontraten mende burutu beharko dute ekipamendu txukunik eta formazio egokirik gabe beste inork egin nahi ez duen lana. Japoniako Gobernuak eta Fukushimako zentral nuklearrak kudeatzen dituen TEPCOk eraikuntza eta zerbitzuetako konpainia handiekin hitzartu dituen arren deskontaminazio lanak, ehunka kontrata eta azpikontrataren artean banatzen dira gero tareak.
Kontrata hauetako asko legea bete gabe ari dira. Reuterseko kazetariek dokumentatu dute nola sarritan langileentzako izendatutako diruen herena iristen den behargin prekarioon sakeletaraino. Konpainiak deskontatzen dizkienez aterpea eta otorduak, askok ez dute 6 dolar besterik kobratzen (Japonian gutxieneko soldata 6,5 dolarretan dago). Ba omen dira baldintza horietan lana eginaz zorpetzen ari diren etxerik gabeak.
Kutsadura nuklearraren garbiketan bezala tsunamiaren kalteen konponketan ere antzeko kasu asko ari dira gertatzen Japonian. Salaketa zehatzak urriak dira eta atxilotutako kontratistek errez libratzen dute beren burua. Hondamendi ona bat beti gerta liteke negozio iturri.
AHTk hiltzen du Europan ehun urtez osatutako tren sarea (Net Hurbil)
2014-01-13 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
Aste honetan paperezko Net Hurbilen “AHTk hiltzen du Europan ehun urtez osatutako tren sarea“. Tren lasterra saldu zaigu hegazkin kutsatzaileak ordezkatzeko alternatiba iraunkortzat eta tren sare zaharra modernizatzeko tresna moduan. Kritikoek diote alderantzizkoa ekarriko duela. Ekarriko? Dagoeneko bistakoak dira AHTren ondorio kaltegarriak: entzun Europako tren sarean barrena luzaz mugitu den adituari.
AHT ereduko tren laster bat sartzen den lekuetan beti eragiten du beste tren askoz merkeago eta pittin bat mantsoagoak ezabatzea. Bidaiaria bortxatua da edo garraiobide berri karioagoa erabiltzera edo trena baztertzera. Ondorioz, negozioetako jendea edo turista bai pasatzen da hegazkin zerbitzu konbentzionaletatik tren lasterretara, baina herritarren gehiengoa derrigortua da autoa, autobusa edo low-cost hegaldiak usatzera.
Europak aurreko ehun urteetan nazioarteko trenbide sare bizkorra osatzeko ahalegina burutua zuen, bidai eroso eta azkarrak prezio merkean eskaintzeko. Zerbitzu horietako batzuk, gainera, oraingo AHTak baino azkarragoak ziren. “Eliteentzako tren lasterrok eraikitzea ez zen batere beharrezkoa”.
Horrela laburbiltzen du Kris De Decker Bartzelonan bizi den holandarrak AHTk dakarrena. Informazioaren iturri nagusia Kris De Deckerrek egiten duen Low Technology Magazine izan da, zehazki “High Speed Trains are Killing the European Railway Network“artikulu txit gomendagarria. Frantsesezko bertsioa ere bada: “La grande vitesse est en train de tuer le reseau ferroviaire europeen“.
Artikuluak oharretan eskaintzen duen bibliografia aberatsean ere arakatu beharko luke gaiaz interesatuta dagoenak. Tamalez, AHTaren eraikitzea burugabekeria dela ez da hipotesi hutsa, ez aurreiritzi pesimista: emaitzak begien bistan dauzkagu atarian.
Thalys tren lasterra Frantziako Alpeetako Bourg-Saint-Mauriceko geltokitik igarotzen. (Argazkia: Wikipedia).
Siriako munizio kimikoa Tarragonan erraustu dezakete
2014-01-10 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Gestio de Residus Especials de Catalunyaren usina Tarragonako Constantí herrian (Argazkia: RTVE)
Kataluniako Tarragonan, Constantí herrian, Grecat enpresak daukan errauskailuan tratatu ditzakete, erre esan nahi baita, Siriako gobernuak entregatutako arma kimikoak. Zenbait komunikabidek bildu du gaur albistea, tartean La Vanguardia egunkariak (“La incineradora de Constantí estudia tratar residuos de las armas químicas de Siria“), nahiz eta egunkari berari gero Generalitateak ezeztatu dion albistea: “El Govern descarta que vengan a Catalunya los residuos sirios“. Aurretik, bai El Periódicok (“Obama pide a Rajoy almacenar en Tarragona residuos químicos sirios“) eta bai Rusia Todayk (“Obama pide a España que albergue los residuos de las armas químicas sirias“) zabaldua zuten Barack Obamak Espainiako gobernuari eskatu ziola Siriako munizio kimikoa penintsulan jasotzeko mesedea.
Oraingoz, ofizialki, aztertzen ari dira gaia eta Tarragonako enpresaz gain badira beste hiru dozena gehiago zerbitzu hori eskaintzen ari direnak. Erraustu beharreko kopurua ere ez da argi geratu. Iturri batzuek aipatzen duten arren sarin eta bestelako gas hilgarrien hondakinek 15 tona osatuko lituzketela, La Vanguardiari Grecat enpresako iturriek 7.000 tona hondakin aipatu dizkiote.
Siriako arma kimikoak desegiteko prozesuan lehen urratsa itsaso zabalean burutu nahi da, MV Cap Ray pakebotean pirolisi bidez errez. Bigarren pausua izango da industriako hondakin arriskutsuentzako baimena duen errauskailuren batean kiskaltzea. Horietako bat da Tarragonako Grecat (Gestió de Residus Especials de Catalunya), zeinaren jabe Generalitatearen Agència de Residus de Catalunyarena izanik kudeaketa esku pribatuetan baitago. Kimika lorreko BASF multinazionala da enpresaren jabeetako bat.
Albistea zabaltzen hasi bezain laster piztu dira alde guztietako protestak ere. Tarragonako Josep Felix Ballester alkatearena, adibidez: “El alcalde pide que se piense en Tarragona para inversiones y no para residuos de armas“.
New Yorken oro da ‘fast’ eta ‘low cost’, langileak barne (Net Hurbil)
2013-12-30 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
New Yorkeko McDonalds baten aurrean protestan joan den azaroan. (Argazkia: AFP)
ARGIAren 2013ko azken zenbaki paperezkoaren Net Hurbilen: “New Yorken oro da fast eta low cost, langileak barne“. Klaseen arteko berdintasun ezari dagokionez mundu aberatseko gizarteek 1920koen gero eta antza handiagoa dutela, horra gero eta sarriago aditzen den argudioa. New York izan daiteke atzerakako joera horren erakusgarri nagusietakoa, jendeen erreakzio bezala azken udal bozketan Bill de Blasio aurrerazalea nagusitzea eragin duena.
Ez bat eta bi, New Yorkeko pizzeria eta hamburgertegi merkeetan beharrean ari diren lautatik batek behar du udal zerbitzuen beharra jateko. Kazetariak elkarrizketatu ditu astean 34 orduz lan eginda 250 dolar (185 euro) kobratzen duten zerbitzariak. Zabor-janaren saltzaileek erakunde publikoei 7.000 milioi dolarreko gastua eragiten diote laguntza sozialetan.
Datu hauekin Berkeleyko unibertsitateak erakutsi du herrialde osoko izurritea dela, “Low-wage fast-food jobs leave hefty tax bill, report says” ikerlanean. “Fast-food industriak kentzen dizkie urtean 7.000 milioi dolar AEBetako zerga-emaileei, zeren eta langileei hain gutxi pagatzean hauen %52ren familiak behartzen baititu laguntza sozialak eskatzera. (…) Baita astean 40 orduz beharrean ari direnak ere. Fast food industriak urtean 200.000 milioi dolar mugitzen ditu. Bere langile arruntek bataz beste orduko 8,69 dolar irabazten dute. %13ri baino ez zaio ordaitzen osasun zerbitzurik”.
Erreportajerako iturri eta beste erreferentziak:
– La Vanguardian Andy Robinsonen bloga eta “Nueva York: Historia de dos hamburguesas” erreportajea.
– Berkeleyko unibertsitatearen “Low-wage fast-food jobs leave hefty tax bill, report says” ikerlana
– Huffington Posten “New York City, Income Inequality Capital Of America, Now Also Facing Soaring Rent Prices: Report” eta “New Yorkers Drop-Kick Michael Bloomberg And His Legacy Over The East River”
– Fuman Center erakundearen gunean “New York City Renters Feel the Squeeze” etxebizitzen alokairu kosteen gorakada eta soldaten beherakada alderatzen
– Tax Analists gunean, David Cay Johnstonen “Billions of Tax Dollars Later, No New Jobs for New York” erakutsiz korporazio handiei Estatuak emandako onura fiskalek ez dituztela lanpostuak sortu eta bai zerbitzu sozialak murriztu
– Pew Research Centerren gunean, “U.S. income inequality, on rise for decades, is now highest since 1928”
‘Itxi azkar niri zabortegi hori’ edo herritarron agenda nola manipulatu
2013-12-16 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Gipuzkoako indar faktikoek aktualitatearen agendan zer sartu nahi duten jakiteko adi jarraitu behar dira Diario Vascoren lehen orriak. Horregatik dakigu ondoko asteetan hondakinen eztabaida ez dela zentratuko ez sistema baten eta bestearen emaitzetan, ezta errauskailuaren benetako diruetan, baizik eta orain tokatzen dela zabortegiez hitz egitea. Ikusi atzoko edizioko titulua: “La prórroga de los vertederos provoca inquietud en Urola Erdia, Kosta y Goierri“. Duela aste betekoaren berdina, honetan errepikapenei ez die beldurrik DVk. Baina tendentzia benetan hori izango dela konfirmatuko zaizu gaurkoan Noticias de Gipuzkoak publikatzen duena ikusirik: “Desazón ante vertederos sin fecha de caducidad“.
Irakurleok gaizki pentsatu ez dezagun, kazetariak hasieratik saiatu dira irakurleoi kontua ongi ulertarazten. Gauza ez dela EAJ eta PSE koordinaturik hasi direla Bilduri presioa alde horretatik egiten, hala pentsatu badezakezu ere egunotan errepikatu diren beste titular batzuekin: “[Zarautz]El PSE-EE vuelve a pedir que se cierre el vertedero de Urteta en 2014“, “Beasain exige el cierre del vertedero de Sasieta a finales del próximo año. La oposición aprobó en el Pleno, con la abstención de Bildu, que no se reciba basura de Donostialdea hasta que se resuelva el cierre del basurero“… Ez, kontua omen da herri horietan jendea dagoela urduri gai honekin. Urduritasun hori hain da ebidentea, ezen eta Noticias de Gipuzkoan eta Diario Vascon bi kazetariek berdin sumatu baitute egonezina. Dio Iraitz Astarloak: “La preocupación en los tres municipios que acogen los vertederos de Gipuzkoa -Azpeitia, Zarautz y Beasain- es palpable. En la agenda política de los tres Ayuntamientos el fantasma de una posible prórroga ha regresado tras la paralización de la incineradora, tanto como para que en las dos últimas localidades se hayan aprobado sendas mociones exigiendo su cierre en la fecha prevista: 31 de diciembre de 2014“. Bezperan usain berdina nabaritu baitzuen DVn zaborretan espezialista den Fernando Segurak: “El aplazamiento del cierre de los tres vertederos que siguen activos en Gipuzkoa (Lapax, Sasieta y Urteta) está caldeando el ambiente en las comarcas afectadas. A la polémica por el puerta a puerta se suma ahora la de los basureros“.
Atez Atekoaren arratoiekin, usaiekin, garesti izatearekin, demokratikotasun faltarekin… berdin lortu zuten. Ipuinok herritar askoren burmuinetan itsatsirik geratu dira luzarako. Badaukagu profezia berri bat datozen asteotan egia bihurtzera kondenatua. Kaleko inkestak etorriko dira aurki. Gero agian manifestazioren bat.
Liburu bat baino gehiago mereziko ditu urteotan Gipuzkoan gauzatzen den hondakinen kudeaketa berriaren erditzeak. Horietakoren batean, agian, kazetari ikerzale gazteren batek kontatuko digu nortzuk osatzen zuten 2013an lobby erraustailearen komunikazio bulegoa. Jokatuko nuke kafe bat horietan agertuko direla, politika bizibide daukatenez gain, txintxo aurpegia jarriz gobernanzaz lezioak ematen dituzten abokatu eta soziologo bat baino gehiago.
AEB eta Europako lobbyak egosten ari zaizkigun TAFTA (Net Hurbil)
2013-12-12 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
Parisen azaroaren 24an egindako manifestaziorako deialdia (Collectif Les Engraineurs)
Aste honetan paperezko Net Hurbilen “AEB eta Europako lobbyak labekatzen ari diren TAFTA“. Ofizialki den arren Transatlantic Trade and Investment Partnership (TTIP), ezagunagoa da ekarriko duen fruituaren izenez: Transatlantic Free Trade Area (TAFTA), Atlantikoaren gaineko Merkatu Librearen Gunea. Herritarrok burua ilargian daukagun bitartean, denon bizimodua errotik aldatuko digun aldaketa ari dira egosten ezkutuka. AEB ahalegin handiz ari dira negoziatzen bi merkataritza itun, bata Europar Batasunarekin eta bestea Itsas Bareko 11 herrialderekin, eta aurrerazaleak borrokarako antolatzen ari dira. Baina hain kaltegarriak ote dira itunok?
Hona albistearen zenbait erreferentzia:
– Transatlantic Free Trade Area ingelesezko Wikipedian.
– The Ecologist aldizkarian Ben Whitforden “Secret trade deals attack global health and environment”
– The Guardian egunkarian George Monbiotten “The lies behind this trasatlantic trade deal”
– Europako Batzordearen gunean “Transatlantic Trade and Investment Partnership” eta “Partenariat transatlantique de commerce et d’investissement (TTIP) Le plus important accord commercial au monde ”
– Global Trade Watch erakundeko Lori Wallachen “Le traité transatlantique, un typhon qui menace les Européens“, Le Monde Diplomatiquen
– Public Cityzen mugimenduaren gunean “TAFTA’s Trade Benefit: A Candy Bar”
– Gaiaren jarraipen zehatza egiten duen TAFTA TTIP Watch gunea
– TAFTAren kontra mobilizatutako Les Engraineurs kolektiboa
“Stop TAFTA” goiburuz Parisen azaroaren 24an burutu zen elkarretaratzearen irudi bat.
Baserritarrak izotzetan
2013-12-09 // Iritzia, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Atentzioa deitu dit Noticias de Gipuzkoan atzo azaldutako titulu honek: “Nos hablan de fomentar el producto local y tienen a las caseras a la intemperie en La Bretxa“. Pako Goenagak esandako egia, Igarako Pokopandegiko abeltzaina bera, besteren artean Goenaga jogurten zori ona eskaini digun baserritarra.
Antzekoa bururatu zitzaidan joan den larunbat goizean Tolosan. Astero barazkiak saltzen dauden laborariak, emakumeak ia denak, Triangulo plazako izotzetan. “Aixkiria, gaurkoan zer dugu?” galdetu diot ostalariari. Txuleta eguna agidanean. Biharamunean kronika polita erakutsiko dizu Gipuzkoako egunkari salduenak: “El ‘Asador Tinglado’ cierra su fiesta con éxito“, izan ere “220 personas llenaron ayer al mediodía un Zerkausi por el que han pasado en tres días 800 comensales“. Horiek ikusiko nituen Trianguloan.
Beti daude baserritarrak baino inportantzia handiagokoak, ez badira Zara edo FNAC, Alemaniatik ekarritako okela parrillan maite duten tripazakuak. Beste egun batean ekarriko ditugu El Pais Semanalekoak edo La Vanguardiakak argazkiak egitera. A ke ondo ematen dutela kaxerek publi-erreportajeetan? Katalanek batez ere asko maite dituzte.
Zorionekoa zu, burujabe hori
2013-12-06 // Iritzia // Iruzkinik ez
Espainiarren konstituzio egunean lanean ari zaren obrero nahiz funtzionario hori, komertzioa astegunetako ordutegian zabalik daukazun dendaria, goizeko kafea lan egunetako ordu goiztarrean eskaini didazun ostalari laguna. Zorionekoa zu. Ez balizko Erabakitzeko Eskubide famatua gainerako konformistek baino lehenago alkantzatuko duzulako. Ez zaizu bihar zuri propio argituko eguzki berria KASen bost puntuak distiratuz. Erabaki honengatik ez da zuretzako izanen zeruetako erresuma. Nafarroako Erresuma bizpahiru mende barru berreraikiko balute ere ez zintuzkete ohorezko nafartar izendatuko. Baina gaur ere autodeterminatu egin zara eskueran daukagun erabakitzeko eskubide bakarra erabiltzea erabakita, sermoilariak jai egunetako lozorroan zurrungaz ari ziren bitartean. Nolaz ez zaitut musuka bedeinkatuko, 2013ko abenduaren 6an independentzia berreskuratu duzun arreba anaia?