Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Zabor etikoa
2013-12-05 // Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
Gipuzkoako sozialistena. Ikusi 2003ko azaroko kronika hau, El Paisekoa da, ez ikaratu: “Sudupe plantea Urnieta como única ubicación posible para la incineradora. (…)Toda la oposición (cinco ediles del PSE-EE, uno del PP y otro de IU) son contrarios a construir en el polígono de Erratzu una planta para quemar 275.000 toneladas de basuras anuales y que costará unos 120 millones de euros“. Ikusi orain Presspeoplek bildu duen hau, 2013ko abenduaren 3koa: “PSE-EE de Urnieta denuncia que el acuerdo de la incineradora obliga a Urnieta a pagar más de 82.500 euros“. Gipuzkoako udala guztiak copy-pastezko mozioz bete ditu PSEk, zeinaren buru nagusia ingurumen gaietarako Denis Itxaso baita.
Botoak eskuratuko dituen esperantzan herritarrak astotzat tratatzen dituen politikariari, bera herritarren media baino hobea delakoan haien ordezkari izateko botoa eskatu ostean herritarrik makurrena baino zinikoago jokatzen duenari, gezurtiz gain nola deitu beharko nioke?
‘Pig Idea’ Londrestik: txerri-jana zergatik alferrik galdu (Net Hurbil)
2013-12-05 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
Aste honetako ARGIA astekarian Net Hurbilek landu du “‘Pig Idea’ Londrestik: txerri-jana zergatik alferrik galdu“. Azaroaren 21ean txerri-jana izan da Londresko Trafalgar Squaren, Pig Idea egitasmoak deiturik. Herritarren hondakinez hazitako urdez okela dastatuz aldarrikatu dute jakien soberakinez aziendak bazkatzea, txerriak zehazki baina oiloak ere bai. Ingurumenaren, laborarien eta batik bat munduko gosetien mesederako delakoan. (…) Pig Idea sortu zuten Tristam Stuart elikadura xahuketaren aditu eta salatzaile ezagunak eta Thomasina Miers sukaldariak, oso famatua Ingalaterran telebistako programengatik eta jaki mexikarretan bereizitako Wahaca jatetxeen jabea delako. Trafalgar Squareko bazkaritarako chef famatu gehiago bildu zitzaien.
Karolina Webben argazkian, Tristam Stuart hondakinetan aditua eta Thomasina Miers sukaldaria Stepney City Farm etxaldean, Londres erdian, urdeak bazkatzen Wahaca jatetxeetan sobratutako ogi, barazki eta bestelako hondarrekin.
Paperezko kronikakoak osatzeko baldio dute ondoko iturriek:
– The Pig Idea mugimenduaren gunea.
– Ekitaldiok sustatzen dituen Feeding the 5.000 elkartea.
– Tristam Stuart hondakinetan aditu eta ekintzailearen gune pertsonala
– Thomasina Miers sukaldari famatua.
– Zerriak eta beste aziendak Londresko erdigunean hazten dituen Stepney City Farm etxaldea
– The Guardianek kontatu duenez, laborarien ordezkari nagusiak ez daude ideiarekin ados: “Farmers v celebrity chefs in pig diet battle”
– Bideo honetan, Tristam Stuart TED Talks programan gaia azaltzen:
Mugimenduaren irudi gehiago:
Thomasina Miers sukaldariaren mezua: “Goazen aprobetxatzera gure jakien soberakin goxoak, haiekin txerriak elikatuz”.
Hug Fearnley sukaldariaren mezua: “Txerriak izan daitezke birziklatze sistema oso eraginkorra. Jaki hondarrak diren arazo izugarria arazo goxo bihurtu dezakete. Erokeria da hori ez egitea”
Belaunaldi makala
2013-12-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Tour linguistikoa antolatu digute Hernanin Euskararen Egunak antolatzen aritu diren euskaltzaleek. Formato berria, ekitaldi polita, ikasgai apartak. Historialariak kontatu digu foruen galeratik 1936ko genozidioa arteko bilakaera, herriko bi andereño historikok eskola frankistetako pedagogia sadikoa, gero bertsolariak eta sagardotegiak, mugimendu euskaltzalearen berpizkundea… gaur arteko historia hurbila, gauzak gertatu ziren lekuetan bertan, txoko batetik besterako bidean lagun genituela soinujole gazteak. Geldialdietako batean azaldu zaigu Gau Eskolen hasiera, berreuskalduntze eta alfabetatzeko ahaleginaren hasierako garai epiko hura. Orduko irakasleetako batek argitu duenez, bere aurretik mintzatuak zirelako Hernanik 1950 eta 1960ko hamarkadetan jasan zuen etorkin uholdeaz, euskara ikastera zetozenak ez ziren kanpotik heldu berriak, baizik eta Hernanin bertan familia euskaldunetan sorturik hizkuntza galdua zutenak. Asko ezagutzen ditugu oraindik, euskaraz aritzeko gauza ez eta gaztelaniaz gaizki moldatzen, kario pagatu dute belaunaldi horiek frankisten eskola.
Zer esango ote dute 2043ko tourrean? Hogeita hamar urte barru, herriko jende gehiena izango da eskolan euskaraz ikasia. Baina orduan ere izango da berreuskalduntzeko eskolen beharra, ez jakin gau eskola deituko diren ala goizeko, AEK ala KEA. Azken urteotan hezkuntza sistemak euskaraz hitz egiteko gai hezi dituen gazte eta dagoenekoz ez hain gazteok bitarte horretan arras galdua izango dute gure hizkuntzan ezer txukun adierazteko ahalmena, hamazortzi urterekin boto eskubidea eskuratzearekin batera dimititu baitzuten beren hizkuntzatik. Entzun itzazu haurrak ikastolan utzi ondoren erdaraz en plan kafetegirako bidean euskaldun makalok.
Oilaskoak arto tartean bezala
2013-11-28 // Iritzia // Iruzkinik ez
Mila bider kantatu dugu Txirritaren “hau da txoriak gari tartian / gosiak egon biharra” hura, Xabier Letek erakutsitako tankeran lehenik (“… gaur Kantabrian badago halako / koadrilla baten premiya…”, haiek garaiak), gero Eltzegorrekoek Pello Mari Otañoren “Zazpi ahizparen gai dan oihala / ebakirikan erditik” harekin uztartua: “Ezagutzen da jantzi direla… zazpiak oihal batetik!”.
Barkatuko naute raparen eta bestelako hots modernoen puristek, orain aipatuko dudana aspalditik ezagutuko dutenez, esaten badut haien txinpartak oroitarazi dizkidala “Chicken in The Corn” honek, nahiz eta Brushy One Stringek kantaren hitzetan ez duen halakorik iradokitzen. Ala-porrai hitzak, ikus’tazue gizona hari bakarreko gitarra eskuetan, aditu horren swinga, horren indarra, “Walk on the Wild Side” baino basatiagoa.
Txirritaren gari tartean goserik bizi diren txoriak legez ikusten ahal dituzu Brushy One Stringen burkide prekario low costak mundu aberatseko edozein hiritako karriketan, kontsumoa beste legerik ez denetan. Sua nahi, mister klase ertaina?
Marie Hirigoienen hitzaldia Baionan euskal kantuen berezitasunez
2013-11-27 // Musika // Iruzkinik ez
Mintzaldi-kantaldia iragartzen duen afixa
Baionako Elekatu-Elikatu elkarteak antolatzen du azaroaren 27 ilunabarrean hitzaldi interesgarria, kantaz hornitua: Marie Hirigoienen mintzaldiak “Euskaldunek zuzen kantatzen ote dugu?” darama titulu, “Ideia hori balitz makurra eta galdera ez zuzena!” zalantzaz osatua. Kantuan lagunduko dio Pantxix Bidartek.
Marie Hirigoienek euskal kanta monodikoaz dauka doktorego tesia idatzirik, “Le chant basque monodique (1897-1990) : analyse musicologique comparée des sources écrites et musicales“, duela gutxi Berrian komentatu zuena “Euskal kantuaren sekretuez” albistean Nora Arbelbidek beste hitzaldi baten kariaz. Hona Arbelbideren laburtze ahaleginaren mamia:
“Musika ez baita beti gama finko bakar batean oinarritu. Erdi Arotik Sebastian Bach (1685-1750) arte, nonbait han, musika gama anitz zegoela gogoratzen du Hirigoien-Bidartek: ‘Nehor ez zen doinuan ezarria, herri batetik bestera ere ez’. Eta ondorioz, elkarrekin musika jotzeko, doinuan ezartzeko bazuten lan. Bachen garaian, Pianofortea asmatu zuten, ordea, nota guztiak jotzekoa ematen zuena, beste guztiekin doinuan ezartzeko gisan: ‘Ideia bikaina zen, baina une baten buruan, erabakitzen dute hori izanen dela norma, eta ez besterik’. Eta horretan gaude oraindik. Normak baldintzaturik, nonbait. Baina berez, nota finkatu horiek baino nota gehiago dago: ‘Ahantzi, galdu direnak, usatu baikara tresna modernoekin’. Eta horiek dira gaur egun oraindik noiztenka entzuten euskal kantarien artean, eta delako belarri batzuentzat ‘makurrak’ direnak. Baina alta, zuzenak direla erakusten du Hirigoien-Bidartek”.
Marie Hirigoien musikologoz gain kantaria ere bada eta Pantxix Bidartekin sarritan azaldu da publikoan, Kanalduderen bideo honetan ikus-entzun daitekeena bezalako esperimentuetara ere ausartuz. Biak arituko dira Baionan ere ostegunean, iluntzeko 20:30etan.
5+1 taldea ados jarri da Iranekin honen jarduera nuklearrez
2013-11-24 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Genevako negoziatzaileak ituna aurkezten, Europar Batasunaren ordezkari Catherine Ashtonek daukalarik mikroa (Argazkia: CNN).
Aurreko saioa Frantziak zapuztu zuen “Fabius eta Hollandek zergatik lehertu dute Iranekiko tratua?” kronikan kontatu genuenez. Aldiz, azaroaren 20an irekitako aukera berrian, eta menturaz azkenekoan, ez dute huts egin. Igande (24) goizaldean sinatu dute akordioa Genevan alde batetik AEB, Errusia, Frantzia, Txina, Britainia Handia eta Alemaniak (5+1 taldea) eta bestetik Iranek.
Orain arte jakin diren berrien arabera, Iranen Hasan Rohani presidente berri hautatu ondoren Barack Obamarekin ireki zuen elkarrizketan landutako gaien inguruan lortu da akordioa alde guztien artean, Le Monde egunkariak plazaratu “Ce que prévoit l’accord sur le nucléaire iranien” analisiaren arabera. Iranek funtsean onartu du:
– uranioa %5 arteraino baizik ez aberastea.
– %20a aberastutako uranioa geldotzea, diluituz.
– Arakeko erreaktorea abian jartzeko lanak gelditzea.
– erregai erabiliari plutonioa ateratzeko ahalmena izango lukeen lantegirik ez eraikitzea.
– Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (IAEA, ingelesezko sigletan) ikuskatzaileei lana erraztea.
Ordainetan, Irani Mendebaldeko estatuek arinduko diote orain arte ezarritako blokeoa, neurriotan:
– sei hilabetez ez diote zigor gehiago ezarriko Irani.
– zenbait zigor deuseztuko dizkiote urrea, beste metal preziatuak, automobilak eta petrolio esportazioen arloan.
– Irango hegazkinak konpontzea baimenduko dute.
– atzerrian ikasten duten irandarrentzako 400 milioi dolar ateratzea baimenduko diote.
– jaki eta medikuntzako gaiak eskuratzeko harreman humanitarioak erraztuko dizkiote.
– petrolioaren salmentetatik zigor moduan blokatu dioten dirutzatik 4.200 milioi dolar askatuko dizkiote.
Frantziak duela hamabost egun ezinezko egin zuen tratu bera da, funtsean, orain Geneban sinatu dutena. Berez ez da tratu definitiboa, baizik eta sei hilabetez itun zabalago eta egonkorrago bat josteko epean giroa hobetzeko bitarteko akordioa da. Horregatik ez da inor harrituko Israelek bere bozgorailu guztietatik akordioaren kontra antolatu duen zalaparta ikusirik, ideia nagusi honen inguruan: “Ituna huts egite historikoa da”.
Hemendik aurrera zer? Hona The Guardianen dossier hau gertutik jarraitzen duen Julian Borgerrek (“Iran nuclear agreement: Q&A“) aurreikusten dituen hiru etorkizun posible:
1.- Gerta litekeen txarrena: itunak berehala porro egitea Washingtonen eta Teheranen kontra dauzkan indarren eraginez. AEBetako Kongresuak, esaterako, bozka litzake zigor gehiago, ondorioz ituna leherraraziz. Edo Irango gogorrenek ulertu lortutakoa tranpa dela eta bidea oztopatu adostasunak eskatzen dituen hurrengo urratsei, esaterako uranioa aberasteko bidean aurrera eginez.
2.- Gerta litekeen onena: epea baliatzen dute bi aldeek negoziaketa garaiz itxi eta Irango nuklearren inguruko krisia betirako amaituz.
3.- Seguruenik gertatuko dena: negoziaketek tirabira handiak ezagutuko dituzte, atzerapenak, etenaldiak eta etsipenezko uneak. Helburua lortzeak protagonistei eskatuko die indar handia egitea eta kapital politikoa arriskatzea, zeini eta ahuldadez josita dauden presidenteei [funtsean AEBetakoaz eta Irangoaz ari da], hauek gainera Siria bezalako herrialdeetan gertatuko denaren gatibu egongo direlarik.
[2013-11-25, eguneraketa] Hona asteleheneko prentsak gaia nola ikusi duen eta ondoko asteetako eztabaidak nondik joango diren:
– El Pais “El pacto con Irán abre la puerta a una nueva era en Oriente Próximo”
– La Vanguardia paperezkoan “Acuerdo histórico sobre el programa nuclear iraní” eta ondoren erreakzio saila: “Israel considera que Irán ‘ha recibido un premio’“, “Irán sí considera que el acuerdo nuclear reconoce su derecho a enriquecer uranio“, “Cautela internacional ante el acuerdo con Irán“, “Obama llama a Netanyahu para reiterarle su apoyo”
– Le Monde “Accord historique sur le nucléaire iranien“, “Nucléaire iranien : ‘Mister Fabius, is there a deal’?“”
– The Guardian “Secret US-Iran talks paved way for nuclear deal” azken hilabeteotan AEB eta Iranen artean egon diren elkarrizketa sekretuez, “Ian Black: this could be tectonic shift” Ekialde Hurbileko geopolitikan itunak ekar ditzakeen mugimendu sakonez, “Oil price falls as markets welcome deal” hitzarmenaren biharamunean petrolioaren prezioa apaldu dela eta
– The Washingon Post “Iran, U.S. clash over key element of nuclear deal“, alegia Iran eta AEB berehala hasi direla disputan itunaren mamiaz, “Israel, Gulf states and many U.S. lawmakers share deep unease about Iran nuclear deal” azalduz zein dauden kezkatuen tratuarekin: Israel, Golkoko monarkiak eta AEBetako parlamentari asko…
– Russia Today “Israel’s rhetoric over Iran leaves it isolated from world powers” Israel bere jarreragatik isolaturik geratzen ari dela eta, “France: EU likely to lift some Iran sanctions in December” abenduan hasi daitekeelako Europako Batasuna Irani zenbait zigor arintzen…
– BBC “Iran cheers deal as Israel warns” azaltzeko ongietorri beroa eman zaiola itunari Iranen eta aldiz Israelek mehatxuka erantzun diola
Roldanek Walter Benjamin maite du
2013-11-22 // Iritzia // Iruzkinik ez
Dio Juan José Millás idazle on eta zutabegile apartak Luis Roldan Guardia Civilaren zuzendari ohi sozialistari egindako elkarrizketaren hasieran (“Luis Roldán, el rostro de la corrupción: ‘Y sí, delinquí’“) gizon “hautsi” batekin egin duela topo: “He aquí un expícaro roto, un hombre de Estado roto“. Elkarrizketa ikusi baizik ez dago ohartzeko pikaroak pikaro segitzen duela hil artio, Millás bezalako gizon bizkorra engainatzeko adina pikardiaren jabe, ez dago idazle edo kazetari baten banitatea ukitzea bezalakorik (kristoren esklusiba lortu diat, nik, neuk, bakarrik…) ezin sinetsizko bolak irentsarazteko. Roldan ezagutu dutenek aipatzen dute maisua dela gezurgintzan.
Walter Benjamin: Portbou herriko epaitegiak 1940an iheslaritzat egindako agiria (Argazkia: Revista de Letras)
Benemeritaren lehenbiziko zuzendari zibil zenak Millási lasai ederrean erantzun dio hemen torturatu egiten zela. Jendeari nola edo hala hitz eginarazi behar diozu. Bagenekien eta Millásek ere bai. Horretan ez gaitu sorprenditu Roldanek, baina bai aldarrikatzen dituen bere irakurgai eta eskritoreen zerrendarekin: “Leí a Nietzsche, a Kafka, a Hanna Arendt, todo el teatro de Sartre, Derrida, Jean Améry… Leí también todo lo que conseguí sobre personas que habían sufrido largos procesos de privación de libertad, no sé, Eugenia Ginzburg , Mandelstam, Larina-Bujarina (la mujer de Bujarín), Margaret Bauer Newman. Descubrí a Walter Benjamin. Y leía mucho la Biblia, los salmos, sobre todo“.
Oraindik zain nago noiz entzungo dudan gure intelligentsiaren garraisia, Jainko maitea, baina Millás, nola ez diozu eten solasa zerrendaren erdian, Kafka, Hanna Arendt, Sartreren antzerkia (osorik!), Derrida… edo erretolika osorik bota ostean, Juanjo, nolaz galdetu diozu “¿La cárcel le convirtió en lector?“, iradokitzeko ordez “Hombre, Roldán, no me joda, precisamente Walter Benjamin…” Sekulako algarak aditu omen dira Port Boun.
Varsovian klimaren gailurrean, Filipinen ordezkariaren 10. barau eguna
2013-11-21 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Yeb Saño Varsovian ekintzaile gazteen artean. Ezkerreko gazteak paperean dio ingelesez “Bazkalordua da”: Saño baraualdian dago. (Argazkia: Democracy Now)
Munduko industria jarduerek eragindako klimaren aldaketak froga odoltsuak utzi dituen arren ugaritzen ari diren hondamendietan, ez dirudi horiek aski direnik planeta osotik Varsoviara adostasun bila hurbildu diren agintarien jokabidea aldatzeko. Bere bukaerara hurbiltzen ari denean Varsoviako gailurra, negoziaketen egoera honela laburbildu du The Guardian egunkarian Graham Readfearnek “Warsaw’s widening climate chasm could lead to 4C warming” kronikan: “Varsovian klimaren inguruan [herrialde ezberdinen artean] zabaldu den leizeak ekar lezake beroketa 4ºCtan handitzea. Nazio Batuen Erakundeak antolatutako klimaren inguruko negoziaketetan dabiltzan zientzialariek diote atzeraka ari garela estrategietan eta beroketa 4ºCtan handitzea arriskatzen dugula”.
Kronikan zehar Readfearnek azaltzen du zenbait herrialdek, nagusiki Japonia eta Australiak, baina baita Britainia Handiak eta beste askok, negutegi eragina duten gasen murrizketan nola egin duten atzera azken aldian. Albiste txit nabarmengarri honekin osatua: atzo bertan klimaren inguruko biltzarraren anfitrioia den Poloniako Donald Tusk lehen ministroak Marcin Korolec kendu du Ingurumen ministeriotik, haren lekuan jartzeko Maciej Grabowski francking gasaren hustiaketa azkartu dezan. Klimaren aldaketaren eztabaidan ere kontra-erreforma nabari dela, alegia.
Bitartean, Filipinen ordezkari Naderev Sañok hamargarren eguna du gose greban, bere herrialdeak jasan duen Haiyan tifoiak irudikatzen duen arriskuaren kontrako neurri zehatzak har daitezela eskatuz. Esanguratsua da zein hedabide gutxik jarri dioten arreta enbaxadore baten baraualdiari. Democracy Now gunean ikus daiteke (On Day 9 of Fast, Filipino Climate Chief Yeb Saño Demands Rich Nations Pay Up for Global Pollution) Amy Goodman kazetari amerikarrak herenegun egin elkarrizketa, Sañok bederatzi egun zeramatzanean gose greban. Bideoz ikus daitekeen elkarrizketan dio Sañok, besteren artean: “Ekintzarekin segituko dut Varsovian aurrerapen taxuzkorik ikusi artean (…) agendak bere baitan ekarri beharko du, besteren artean, mekanismo bat ordaintzeko klimaren aldaketak eragindako galera eta kalteak”.
Amy Goodman kazetari ezaguna Varsovian bertatik ari da klimaren gailurraren jarraipena egiten, beti bezala puntako informazio eta analisiak eskainiz bere telebista kanaletik.
Siriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete
2013-11-20 // Kondarrak, Nazioartea // Iruzkinik ez
Arma kimikoak ekartzearen kontrako protesta Tiranan, duela lau egun (Argazkia: Hurriyet Daily News)
Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa. Lehen plana Albanian lagatzekoa zen. Antza denez, AEBk eskatzen dioten guztiari amen esaten ohituta dagoen Tiranako gobernuak oniritzia eman zuen, baina erabakiak duela bost egun istiluak eragin zituen bai parlamentuan eta bai kaleetan, agentziek eta zenbait hedabidek azaldu dutenez: “Tensión en Albania ante el posible envío de las armas químicas sirias“, “Albania refuses to host Syria chemical arsenal destruction“…
OPCWko behatzailea Sirian arma kimikoen biltegia arakatzen (Argazkia: BBC)
Orain Reuters agentziak zabaldu duenez, OPCW aztertzen ari da 1.000 tona gas hilgarriok itsaso zabalean lagatako ontzi batean suntsitzea. “La Organización para la Prohibición de Armas Químicas estudia destruir el arsenal sirio en el mar” albistean bildu du Espainiako RTVEren guneak, xehetasun gehiagoz osatu du “Syrian chemical weapons likely to be destroyed at sea” Russia Todayk. OPCWko adituek aitortu dute Siriako munizio pozoitsuak desegitea konplikatuagoa izango dela II. Mundu Gerra ostean Japoniak zeuzkanak indargabetzea izan zena baino: “Siriako armek [suntsitzean] hondakin likidoak isuriko dituzte, Japoniarrek ez bezala. Hidrolisia ere eragingo dute, prozesuari ura gehitzea eskatuz. ‘Hidrolisia edo errausketa erabiltzen badituzu honek hondakin likidoak eragingo ditu’, esan dio Reutersi Ralf Trapp aditu independenteak. ‘Beraz, arazoak egongo dira ingurumenaren kutsadurarekin, nolabait konpondu beharko direnak’. Trappek aipatu du bestelako soluzio bat ere: Bikini atoloia, 23 uharte 3,4 milia karratu osatzen dituztenak, AEBetako gobernuak erabili izan dituenak Gerra Hotzaren garaian arma nuklearrak probatzeko”.
Kontuokin bromarik egitea zilegi balitz, esango genuke ideia egokia dirudiela Bikiniraino eramatea gas hilgarriok. Total, uranio eta plutoniozko hainbeste megatoi agoantatu dituztenei zer axola behar zaie orain errauskailu txiki bat bat…
Fukushima-4ko biltegia husten hasi dira
2013-11-18 // Fukushima // Iruzkinik ez
Fukushima-4ko erregai erabilien biltegia egunotan. (Argazkia: Reuters/Kyodo)
Azkenean gaur ekin dio TEPCO konpainiak Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen biltegian gorderik dauden erregai usatuak lekualdatzeari. “Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten (Net Hurbil)” kronikan azaldu ditugu operazio honen tamaina eta arriskuak. 400 tona erregai usatu oso erradioaktiboz ari gara, 1.300 barratan (batzuek 1.500 aipatzen dituzte) banatuta daudenez. Gauzak onbidean, operazio konplexu hau 2015 hasiera bitartean luzatuko da. Bide batez, gaur hedabide nagusiek beren kroniketan aitortzen dute Fukushima Daiichiko zentral nuklearra erabat eraisteko lanak 30-40 urtez luzatuko direla eta hondamendian urtu egin ziren hiru erreaktoreetako erregaiak ezingo direla berreskuratzen hasi 2020a baino lehen. Xehetasunok TEPCOko agintariek berek aitortu dizkiote Asian Gazette Blog egiten duen Joël Legendre-Koizumi kazetariari, “Fukushima Reactor 4 fuel rods removal opera” sarreran kontatu duenez.
Albisteari oihartzun agentzia eta hedabide nagusi guztiek egin diote:
– Efe “Comienza la retirada de material radiactivo en Fukushima. (Se trata de la operación más delicada desde que se desató en la planta hace más de dos años la peor crisis atómica en un cuarto de siglo)”
– Russia Today “Fukushima operators begin risky nuclear fuel rod removal”
– BBC “Japan’s Fukushima nuclear plant begins fuel rod removal”