Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
#siria Kerry-Lavrov ituna ia denek txalotu dute
2013-09-15 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Ez Siriako gerran protagonismoa duten guztiek: matxinoek sinatu aurretik arbuiatu baitute Kerry-Lavrov hitzarmena, The Washington Postek “Syrian rebels say U.S.-Russia agreement on chemical weapons leaves Assad unpunished” kronikan azaldu duenez. Baina gainerako gehienek ontzat eman dute AEBen eta bere aliatuen Siriako gobernuaren kontrako erasoa airean utzi duen AEBen eta Errusiaren arteko ituna, osorik irakur daitekeena ingelesez.
Barak Obamak ongietorria eman dio tratuari, ez ohartarazi gabe Siriak bere eginbeharrak betetzen ez baditu eraso egingo diola, The Guardianek “Obama welcomes deal but retains strike option” albistean bildu duenez. Egunkari berak “Syrian minister hails Russia over weapons deal ‘victory’” kronikan dionez, Baxar Al-Assadek ere garaipentzat hartu du albistea.
The New York Timesek “Obama Hails Syrian Pact, Calling It a Crucial Step” ipini dio titulua albiste nagusiari, azpimarratuz urratsa dela, Sirian interesak dauzkaten alde guztiei denbora bat eman diena funtsean urrats gehiago eman ditzan Baxar Al-Assadek. Itunean, hain zuzen, ondorengo urratsak eta epeak geratu dira oso ondo zehaztuta, ordainetan lausotuago utziz Al-Assadek arma kimiko guztiak entregatu eta suntsitzeko baldintza guztiak beteko ez balitu gertatuko litzatekeena. Siriak itun honekin mailegu bat lortu duela pentsatuko bagenu, zorraren lehen amortizazioa datorren astean ordaintzea dagokio, arma kimikoak desagertzeko ituna sinatzea eskatuz.
Le Mondek “Accord Kerry-Lavrov sur la Syrie : la subtile diplomatie du chapitre VII” analisian aztertu du ituna ikuspegi juridikotik. Amerikarrak eta errusiarrak ez zeuden ados Nazio Batuen Erakundearen kartak VII. atalean esaten duenarekin, alegia, nazioarteko itunak errespetatzen dituen gobernu bati erasotzeko eskubidea badela. Frantziak, omen, ituna VII. atal honekin loturik nahi zuen, Al-Assadi gero ihes egiteko aukerarik ez uztearren. Corine Lesnesek azaldu du, Le Monden, irtenbidea zera izan dela: “Lavrov eta Kerryk adostutakoak aurreikusten du VII. atal baldintzatu bat. Bortxaz erantzuteko mehatxua ez da abian jarriko bigarren epean baizik, hau da, [Al-Assad] atzerapenetan hasten bada edo berriro gas hilgarriak usatzen baldin baditu. Baxar AL-Assadek berriz egiten badu jendeak gaseatzeko ahalegina, baita txikia ere, edo biltegiak beste indarrei pasatzen saiatzen bada, Segurtasun Batzordea bilduko da aztertzeko erabaki “gogor” bat, Frantziak oraintxe bertan proposatzen zuenaren bidetik. Formulazioetan lortutako ñabardura horiei esker, John Kerrik esan ahal izan du prentsaurrean NBEaren ebazpenak VII. atala aipatuko duela, eta aldi berean Serguei Lavrovek esan du une honetan kontua ez dela mehatxuka hastea”.
Siria dela eta idatzi diren mila iritzien artean, aipatu larunbatean El Paisen Timothy Garton Ashek plazaratu “La crisis siria dice mucho de EE UU“. Analista ezagunak AEBen kritikoei gomendatu die aztertzea ondo ea zer izango diren mundua eta Europa iparramerikarrek beren indarra ez erabili eta isolatzeko erabakia hartzen baldin badute. Bide batez, inor lasai ez uzteko moduko hitzak bildu ditu Israelgo estrategen artetik: “Asteotan irakurri ditut israeldarren realpolitik bai islatzen duten analisi beldurgarriak, zeintzuen arabera haientzako txarren artean onena bailitzateke beren bi etsai gogor -alde batetik Al-Assaden erregimena iran eta Hezbolarekin, eta bestetik matxino sunitak, gero eta islamistago, muturrekoago eta Al Kaedagandik hurbilagokoak- elkar hiltzen segitzea. ‘Guretzako onena litzateke haien artean borrokan segitzea eta gutaz ahaztea’, esan dio Israelgo inteligentzia zerbitzuetako funtzionario anonimo batek buzzfeed-com-eko kazetari bati. ‘Jarrai dezala hemorragiak, odolustu daitezela hil artio: hori da estrategia’, esan du New Yorken kontsul nagusi izandako Alon Pinkasek. Horren aldean Machiavelli Mahatma Gandhi da”. Timothy Garton Ashek esana.
Net Hurbil: Amazonen kazetari gazteak aurkitu zuen usina orwelldarra
2013-09-13 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
Aste honetako Net Hurbil paperean: “Amazonen kazetari gazteak aurkitu zuen usina orwelldarra”
Gaia lantzerakoan erabilitako iturriak eta informazio osagarriak ezagutzeko, hona batzuk:
– Jean Baptiste Malet frantsesezko Wikipedian
http://www.youtube.com/watch?v=IgLmpQZ2Lp4– Liburuaz Marianne astekarian: “Amazon, les dessous d’une horreur economique”
– Liburua Les Inrocks gunean: “Un infiltré chez Amazon”
– Liburua Le Républicain Lorrain egunkarian: “Enquête : homme-objet chez Amazon”
– Gai bera Sud-Ouest egunkarian: “Témoignage : chez Amazon, une armée de forçats tenus au silence”
– ARGIAk 2010an publikatu “Internet amets sortu zen eta Amazon bilakatu”
– Jean-Baptiste Malet liburua aurkezten joan den ekainean Lillen:
– Malet liburua aurkezten FR3 telebistako albistegian, “La voix est libre” atalean:
– Kontrastea egiteko, Loïc Balletek egindako erreportaje propagandistikoa TF2 kateko goizeko informatiboan 2012ko abenduan:
http://www.youtube.com/watch?v=mX5HlfMaAD8#siria Bigarren eguna Genebako negoziaketan
2013-09-13 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
Suitzako Genevan bigarrenen egunez saiatuko dira adostasunerako urratsak ematen Siriako gatazkaren inguruan Amerikako Estatu Batuak eta Errusia. Al Jazeeraraki honela (“US and Russia knuckle down on Syria talks “) laburbildu du uneotako egoera Jonah Hullek lekuan bertatik: “Bi aldeek jarrera sakonki ezberdinak daukate, prozesua deskarrilatzera eraman dezaketenak bi gairen inguruan. Lehena timinga da, egutegia: ea noizko eman beharko dituen Al-Assadek bere biltegien xehetasunak; Al Assadek aditzera eman du horretarako 30 egun edukiko lituzkeela eta hori AEBentzkao onartezina da. Bigarrena da bortxa erabiltzeko mehatxua. AEBk nahi dute Nazio Batuen Elkartearen edozein erabakitan hori azaltzea; Siriak eta Errusiak mahaitik kanpo uztea nahi dute. Hau da arazo nagusia: AEBk ezin dute onartu mehatxua bertan behera uztea, hori gabe sinestea besterik geratzen ez zaielako eta diplomaziak porrot egiten badu haiek oso ahul agertuko liratekeelako”.
Kontutan eduki behar da Jonah Hullek dioena, alegia uneotan neurtu ezin direla Genevan hasitako diplomazi jokoen aurrera ateratzeko aukerak. Munduko prentsaren gainerako titularrek biltzen dituzte gaiaren inguruko bestelako analisi eta xehetasunak eskaintzeko, edo alde bati edo besteari presio egiteko.
Gainerakoan, gaur La Vanguardia eskuratzeko modua daukanak irakurri ahalko du egunkari horrek Beiruten daukan korrespontsal Tomás Alcoverroren analisi txit interesgarria. “La tentación de ganar tiempo” artikuluan, Ekialde Hurbilean aspalditik bizi den kazetari beteranoak dio, besteren artean, orain arte halako arrakasta lortu duen proposamen errusiarra praktikan aplikatzea ez dela erreza izango.
“Betidanik uste izan dut gatazka basati honen arazo larriena ez dela erregimena, oposizioa baizik. Erregimenak iritsi ahalko litzateke, bere babesle nagusia den Errusiak bultzaturik, onartzera formula adostu bat, partziala, zenbait gauzatan amore ematearen ordainetan agintean mantentzeagatik. Oposizioaren errua da, bere zatiketengatik eta atzerriko gobernuen -Saudi Arabia, Katar, Estatu Batuak, Turkia- morroi izateagatik, herritarrek nozitzen duten egoera kaotikoa, herritarrok gero eta gehiago egotea indar islamista fanatikoen menpe; oposizio hori ez da gai posizio bateratu baten inguruan ados jartzeko. Dagoenekoz uko egin dio plan honetan laguntzeari”.
Alcoverrok zerrendatzen ditu Al-Assadek armategi kimikoa entregatzeak dauzkan zailtasunak: Nola eta zenbat arma daude entregatzeko prest baasistak? Nola burutuko duten beren lana nazioarteko ikuskatzaileek gerra bere gordinean ari den lekuetan? Ez ote dira arma horietako batzuk Libanok Hizbulahren eskuetara iritsiko? Nebat denbora luzatuko ote da operazio konplexu eta arriskugarri hau? Eta bukatzen du:
(…)”Lana izugarria izango da. Ezingo da burutu oztopo handirik gabe. Jakina da Siriako gerra, dagoenekoz matxinoen alderdian edozein kontrol galdurik, soilik bukatu litekeela akordio politiko batekin, zeinetan AEBek eta Errusiak edukiko baitute azken hitza. Badirudi inork ez dauzkala kontutan ez hilak, eta populazioaren sufrikarioak, ez errefuxiatuen miseria. Genevako bake konferentzia berri baten arriskua da bai batzuek eta bai besteak erortzea denbora irabaztearen tentaldian, bitartean siriarrek elkar hiltzen segitzen dutela”.
#siria CIA hasi da matxinoei armak ematen
2013-09-12 // Nazioartea // Iruzkinik ez
CIA, Amerikako Estatu Batuen zerbitzu sekretua, hasi da Siriako matxinoei armak ematen, horrela etenez hilabete batzuetako atzerapena, AEBetako funtzionarioek eta Siriako iturriek The Washington Post egunkariari aitortu diotenez. “CIA begins delivering weapons to Syrian rebels” kronikan Ernesto Londoño eta Greg Millerrek azaldu dutenez, arma arinak eta munizioak eskuratzen hasi zaizkie azken asteotan baina aurrera begira bidean dituzte ibilgailuak eta komunikazio sare sofistikatuak.
Aldiz, The Guardianen Martin Chulovek Alepotik “Aleppo rebels angry as diplomacy seems to let Assad off the hook” informatu duenez, hartako matxinoak haserre daude amerikarrek diplomaziari aukera eman izanak Baxar al-Assadi arnasa hartzea baimendu diolako: “Siriako errebeldeak, Liwa Tawheed brigadakoak barne, lur jota daude AEBk atzera egin eta Europako aliatuek abandonatzen dituztela dirudielako”. Gerrillarien kontra, aldiz, Vladimir Putinek idatzi du The New York Timesen: “A Plea for Caution From Russia. What Putin Has to Say to Americans About Syria” (Errusiatik kontuz ibiltzeko eskatuz. Putinek amerikarrei esan nahi diena Siriari buruz). Putinen hitzetatik Madrilgo El Paisek nabarmendu du Errusiako presidenteak errebeldeei egotzi diela abuztuaren 21eko eraso kimikoa: “Putin acusa a los rebeldes de usar armas químicas para forzar la intervención“.
Bitartean, badirudi Siria erasotzeko botorik eman nahi ez zioten AEBetan orain Obamari aurpegiratzen diotela ahulkeria. The New York Timesen Steve Lee Myersek iritzi dio Obamak erasoa etetean Vladimir Putini zentralitatea laga diola: “As Obama Pauses Action, Putin Takes Center Stage“; Peter Bakerrek bere analisia titulatu du “A Rare View of Policy Pivots by Obama in Syria Confrontation“, alegia Obamak jauzi bitxiak egin dituela Siriako gatazkarako politikaren (edo estrategiaren) inguruko iritzietan. Kritika bera ageri da Financial Timeseko artikulu askoren tituluetan: “The west is failing the Syrian people” (Mendebaldea huts egiten ari zaio Siriako jendeari), “Syria dilemma threatens to bruise Obama” (Siriako dilemak kiskali lezake Obama), “Syria exposes decline of US diplomacy” (Siriak erakutsi du AEBen diplomaziaren gainbehera)…
AEBetako atzerriko aferen ministro John Kerry eta Errusiako Sergey Lavrov biltzekoak dira Geneban Vladimir Putinen proposamenaren gainean eraiki daitekeen konpromisoaren bila. Al Jazeerak “US and Russia face off over Syria weapons” (AEB eta Errusia aurrez aurre Siriako armak direla eta) kronikan, honela laburbildu du une honetako egoera: “Al Jazeerak ulertu duenez, Lavrov eta Kerry ostegunean bilduko dira saiatzeko, batetik, adosten NBEarentzako ebazpen bat, eta bestetik zehazten orain arte 100.000 jende baino gehiagoren heriotza ekarri duen gerra zibilaren barnean bilatu, bildu eta suntsitzea. Hala ere, diplomatikoek uste dute eztabaidan egongo dela ea NBEren ebazpenak eduki behar duenez indarra erabiltzeko mehatxuren bat, zeinaren oso kontra baitago Errusia.
#siria Obamak erasoa atzeratu eta diplomazia hobetsi du
2013-09-11 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Errusiak irekitako zirriztua baliatuz, Basar al-Assadek Putinen proposamena onartu eta ordu gutxira, Barack Obama telebistaz azaldu zaie AEBetako biztanleei iragartzeko: Errusiaren proposamena abiapuntu egokia dela, Kongresuari eta Senatuari Siria erasotzeari buruzko eztabaida atzeratzea eskatu diela. Obamak, horrela, diplomaziaren bidea hobetsi du.
The Guardianen Paul Lewisek Washingtondik idatzi du “Obama veers to diplomatic path on Syria chemical weapons impasse” kronikan: “Orain dela oso egun gutxi Etxe Zuriak mesprezatu zuen Nazio Batuen Erakundearen ikuskatze lana garrantzirik gabekotzat joz eta Errusiak bere intrantsijentziarekin Segurtasun Kontseilua bahitu zuela. Etxe Zurian [atzo] emandako 15 minutuko hitzaldiak itxi du 36 ordu iraun duen egoera dramatikoa: Obamaren administrazioa aurkitu zen batetik Kongresuan indar militarraren erabileraren kontrako gero eta oposizio handiagoarekin, eta bestetik Errusiak sustatutako proposamenak harrapatuta…”.
El Paisen Miguel Morak egoera hain nabarmen hobetu izanaren meritua François Holanderi egotzi dio “La perseverancia del halcón Hollande” analisian: “Frantziako presidenteak hautagai zen garaietatik ezagutzen du sakonki Siriako gatazka eta bera dago Al-Assaden kontrako nazioarteko presioaren buru“. Kronikaren beste atal batean argitzen du, hori bai, 40 minutuko elkarrizketa luzea eduki zutela Hollandek eta Obamak honek deitu zionean adierazteko Errusiaren proposamena balekoa iruditzen zitzaiola eta Frantziako presidenteak une larriak pasa dituela nazioartean isolaturik geratzeko beldurrez.
Parisko Le Mondek “Syrie : la question du contrôle des armes chimiques sera discutée à l’ONU” artikuluan laburbildu du Errusiarrek lortutako akordioa gogortzeko Frantziak egin duen ahaleginaren porrota, nola bideratu duten egoera Obamak, Cameronek eta Hollandek adostutako jarrera berrian, eta zein bide jarraituko duen Siriako arma kimikoaren eraisteak Nazio Batuen Erakundean. Gainerakoan, ondoko egunetan ziurrrenik ikusiko dira analisi gehiago frantsesen jokabideaz eta norbaitek azpimarratuko du Libanon eta Sirian Parisek betidanik egiten duela ahalegin berezia bere nagusitasuna azpimarratzeko.
Barack Obamaren 15 minutuko hitzaldia Internetez entzun daiteke Etxe Zuriak Youtuben ipinirik eta testua irakurri nahi duenak aski du The New York Timesen: “Obama’s Remarks on Syria“
#siria Errusiak lortutako prorrogan sarturik
2013-09-10 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Denek eskertu diote Vladimir Putin Errusiako presidenteari Sergey Lavroven ahotik mintzatuz oratu izana John Kerryk AEBtik Barack Obamaren enkarguz egindako iradokizunaren hariari: Baxar Al-Assadek amerikarren erasoa saihesteko modu bakarra lukeela arma kimikoak entregatzea. Denei -baita gure iritzirik galdetu barik gerra berrian sartuko gaituzten euskaldun espainol eta frantsesoi ere- komeni zitzaien partidaren luzamendua. Al-Assadi, azaldu beharrik ez duten arrazoiengatik, Mendebaldeko aliantzaren missilak buru gainean. Obamari eraso militarren kontra dauzkalako gero eta herritar gehiago eta batik bat -askori harrigarri suertatzen bazaio ere- bai Kongresuko eta bai Senatuko gehiengoak. The Whashington Postek “Where Congress stands on Syria” kronikan hitzez eta grafikoz erakutsi du Obamaren ahulezia: Kongresuan 26 erasoaren alde, 246 kontra eta 161 jarrera erabakitzeke; Senatuan 25 alde, 33 kontra eta 42 oraindik erabakitzeke. Prorroga gainerakoei ere primeran heldu zaie, Hollanderi bezala Cameroni (ez aipa Rajoy, Madril beste galaxia batean dago beti).
Munduko agintari nagusiek beren buruei eman dioten tregua berriaren epea hasi da korritzen. Epe garbirik gabe, erasoa gertatuko den ala ez erabakitzeko irizpide berriak zein izango diren finkatzeke, edo horiexek finkatzeko hain zuzen: arma kimikoak nola entregatu edo neutralizatu edo desegin, zein epetan, nor izendatuz operazioaren epaile… The New York Timesek dio “Russian Proposal Catches Obama Between Putin and House Republicans“, Errusiaren proposamenak Obama Putinen eta etxeko errepublikaren harrapatu dutela. The Guardianen gai diplomatikoen arduraduna den Julian Borgerrek iritzi dio “Can Russia push Syria to disarm?” analisian (alegia, ea Errusiak behartu dezaken Siria armak lagatzera): “Nire kezka da errusiarrek ez daukatela indar hori Assaden gain. Beste galderak dira: zenbat denbora beharko den burutzeko, ea erabakiak balioko duen orain arte pilatutako armentzako ala produkzio programa osoa hartuko duen, eta nork bermatuko lukeen segurtasuna prozesu osoan zehar”.
Gaur goizean jakin da Txinaren ondoren Iran berak ere ontzat ematen duela Errusiaren proposamena. Ekialde Hurbilaz mintzo diren adituen artean, Juan Colek idatzi du bere blogean “How Putin Saved Obama, Congress and the European Union from Further Embarrassing themselves on Syria” titulupean Putinek ezetzik eman ezinezko eskaintza egin diela Mendebaldeko potentziek eta laster denbora pasa ahala erasoa ezin eginezko bihurtuko duela. Barack Obamari baimendu dio estadista handi itxurak eginez jarraitzea eta Europa zatituari lasaitua eman; kaltetu nagusiak Siriako matxinoak dira, dio Colek. Analistak Putinen jokaldiari ikusten dion alde ona da Errusiaren eragina handitzen duela Siriako agintarien gainean eta honek baimendu diezaiokeela erregimenaren eta matxinoen arteko konponketan berriro saiatzea.
El Paisek, berriz, dio: “El 96% rechaza la participación española en un ataque a Siria sin la ONU“. Baina nori inporta zaio hori zezenketen erresuman…
#siria Franciscusek “gerrarik ez” egin du aldarri
2013-09-09 // Iritzia // Iruzkinik ez
Bat batean mundu guztia saihestu ezinezko gerrara mentalizatu zenean, kalean “bakea da bidea” aldarrikatzeko indarrak ahuldu, edo agian krisi ekonomikoaren estutasunean gerraren kontrako manifestazioak antolatzeko animoak lausotu, justu orduantxe antolatu du gerraren kontrako jende bilkurarik handiena katolikoen aita santu Franciscusek. 100.000 lagun elkarretaratu dituela esan da Jorge Mario Vergogliok. Otoitz egitera, hori bai, politizaziorik gabe, haren karguari eta funtzionatzeko sistemari dagokien bezala, baina Siriako gerraren kontra, Siriako orain arteko gerrari eraso berri bat gehitzearen kontra nabarmenki, “ez gehiago gerrarik” mezu garbiz. Keinuaren tamaina grafikoki azaldu du Nicole Windfieldek “Pope Francis Leads Peace Prayer Vigil For Syria With 100,000 At St. Peter’s Square At Vatican” kronikan, Franciscusek antolatutako agerraldia kontatu ostean beste ekitaldi bakezaleen kontakizunean aipatu duenean AEBetan Code Pink mugimendu pazifista amerikarrak Washingtongo kapitolioaren aurrean bildu zituela 150 ekintzaile. Gure etxean zenbat? Mundu hau dena baino infernuago bihur ez dadin aldarri egitea eta garaiz, beste sarraski bat hasi baino lehen.
Net Hurbil: Fukushimari zesioa tankeka dario eta egia tantaka
2013-09-06 // Fukushima, Net Hurbil // Iruzkinik ez
Aste honetako Net Hurbileko artikulua: “Fukushimari zesioa tankeka dario eta egia tantaka”
Horko informazioak osatzeko zenbait iturri:
– Fukuleaks gune bikainean “How Fukushima leaks”
– Japan Timesen, “Tepco yet to track groundwater paths” TEPCO konpainiak nola nahi lituzkeen bideratu Fukushimako urak, oraingoz lortu gabe.
– Bulletin of the Atomic Scientists buletinean, “Thinking outside Fukushima“, zentralaren azpiko aldetik doan errekaren xehetasunekin.
– Wall Street Journalen Moeko Fujii and Phred Dvoraken “What’s Different About the Latest Radioactive Leak Into the Sea“.
– Associated Pressen gunean Mari Yamaguchiren “Radioactive groundwater at Fukushima nears Pacific“, lurpeko ur kutsatuak nola ari diren itsasora iristen.
– Net Hurbilen, “‘Corium’ esatea debekatuta dago Fukushiman“.
http://www.fukuleaks.org/web/?p=11302
Judith Uriarte Aldaiturriaga
2013-09-04 // Iritzia // Iruzkinik ez
Idazle banintz, Judith, ipuin gordin batean marraztu nezakeen Laudioko senar-emazteon agonia. Bertsolari egin banindute, Pablo, koplatan irainduko nituen zuen tragediaren errudunak. Ez naiz, ordea, herritar koldar bat baizik bere zergekin pagatzen diena hileroko soldata espetxetako nagusi sadikoei, epaile fariseoei eta ahoa lortu ezinezko ideia handiz beterik gizatasunezko minimo xumeenak lortzeko gai ez diren politikari profesionalei. Utikan antzerkiak. 1983an uholdeka Laudio suntsitu zuen ibai berak ez dakar gaur ur-negar bat baizik: lehor doa 2013ko uda, aspaldi ahaztu ziren errukiak.
#siria Nazio Batuen Erakundea hil da
2013-09-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Titulu gordin hori eman dio gaur La Vanguardian argitaratutako artikuluari Miquel Roca Junyent abokatu politikari katalanista garrantzitsuenetakoa izateaz gain Espainiako stablishmentaren bihotza barnetik ezagutzen duenak (Cristina Borboni Juan Carlos I erregeak jarritako abokatua ere bada…). Bazkide izan gabe Internetez leitu ezin den “La ONU ha mort – La ONU ha muerto” idatziak honela dio euskaraturik:
(gehiago…)