Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
1987ko Vergès hura
2013-09-03 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
2013ko abuztuan zendu den hauxe bera zela, alegia. Orduan Iñaki Uria eta biok elkarrizketatu genuen, gero garai haietan hain ohikoa zen moduan fruitua ezizenez sinatzeko. Lluis Llachen ‘Verges 50’ LPa eraman genion opari eta paperean eskainiko genizkion 4 orritarako baino material gehiagoz atera haren bulegotik. 1987ko aste santuko kontuak dira, galdetu Malores Etxeberriari, Parisera bost egunetarako joan eta lau elkarrizketarekin etxeratzeko sasoia geneukan gazte denbora hartakoak. Lauetatik hiru elkarrizketatan lankide izan genuena, ekipo hartako laugarren laguna, preso daukate Frantziako bazter batean. Nonbait biziko dira orduan Vergèsek defenditu zituen bi euskal errefuxiatuak ere. George Ibrahim Abdallah Lannemezaneko espetxean daukagu oraindik preso, topografia euskaldunez betetako eremuan. Asteotan berriro aipatu den Klaus Barbie defenditzeko erabakiaren ingurumariak luze-zabal argitu zizkigun. Hemen irakurri ditzakezu guztiak: “Abokatu polemiko bat auzi historiko batean. Vergès, FLNko abokatu bat Barbie defenditzeko“.
#siria Eta gasa usatu dutenak matxinoak izan badira?
2013-09-02 // Nazioartea, Sailkatugabeak // 3 iruzkin
Estatu Batuetako armadak laster eraso behar dio Siriako armadari. Ez dakigu ez zein egunetan eta ez zein gudukideren laguntzaz (Fraçois Hollanderena gaurdaino segurtatua zeukan) baina Barack Obamak erabakia hartuta dauka Baxar al-Assadek bere herritarren kontra arma kimikoak erabili dituelakoan, gas pozoitsuak alegia. Egunotan, ordea, Mint Press eta Associated Press agentzientzako lan egiten duten Dale Gavlak amerikarrak eta Yahya Ababneh jordaniarrak alderantzizko informazioa jakinarazi dute: abuztuaren 21ean matxinoei lehertu zitzaiela tunel batean gordeta zeukaten gasa, erabiltzen ez jakiteagatik.
(gehiago…)
Net Hurbil: Jacques Vergès abokatu mitikoa hil da Parisen
2013-08-29 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
ARGIAk aste honetan Net Hurbilen plazaratzen duen “Jacques Vergès abokatu mitikoa
hil da Parisen“. Paperekoaren osagarritzat, hona zenbait erreferentzia ezagutzeko modukoak:
– Jacques Vergèsen obituarioa Nouvel Observateurren “Vergès, l’avocat du diable“.
– Frantsesezko Wikipedian “Jacques Vergès”
– Le Monde egunkarian “Mort de Jacques Vergès, avocat brillant, redouté et parfois haï“.
– Vergès 10 gakotan, Rue 89 gunean.
– George Ibrahim Abdallahren sustengu taldearen blogean “Suite de l’hommage à Jacques Vergès : le combat continue pour la libération de Georges Abdallah“.
Gerra hurbiltzen
2013-08-28 // Iritzia, Nazioartea // Iruzkinik ez
“Ataque inminente” irakurriko duzu La Vanguardian, “EE UU prepara un ataque relámpago e inminente con misiles contra Siria” dio El Paisek, The Guardianek dio “US and Britain finalise plans for Syria strikes“, The Washington Postek iragartzen “Imminent strike could draw U.S. into Syria’s civil war“… Zer pentsatu behar duzu etsiturik kafeari begira ez bada “Alea jacta est“. Gutxienekoa izango da Bashar al-Assad diktadoreak munizio kimikoa erabili izana, ez gaude gerra kimikotan inori kontuak eskatzeko Vietnamen oraindik milaka haur mutilazio beldurgarrienez jaiotzera kondenatzen duen kimika guzti hura barreiatu genuenok, neu ere banaiz hein batean Henry Kissinger. Afganistanen bidea itxi behar genien Bamiyaneko buda arkeologiaz baliotsu haiek lehertu zituzten taliban basatiei. Ez genuen ikasi. Iraken egin dugu aproba ondoren, gure uranio pobretuaren berri badute haiek ere. Sua geure etxetik hurbilago. Pertzako ura berotzen doakion igelaren moduan, bussiness as usual jarraitu nahi fikziozkoaren epelean bizi gara Europan. Ahaztu dezagun ziento bat mila heriotza eragin duen Aljeriako esperimentua, Libiakoa uda bateko amesgaiztoa izan zela amestu, Egiptoko kolpe militarra… gertatu behar zuena. Baina, ez. Ezer ez dela berdin aspalditik. Patxadaren geopolitikak ez gintuzke itsutu behar. “Gerrarik ez!” oihukatu behar dugu justu orain inoiz baino ozenago.
Yasuni: ametsak bizirik dirau
2013-08-27 // Natura, Nazioartea, Net Hurbil // Iruzkinik ez
Yasuni salbatzeko diru bilketaren propaganda.
Yasunik udako oporrak maite ditu. 2010ean Net Hurbilen egindako kronikari lerroburuan ipini genion: “Yasuni ITT izan da iraunkortasunaren abuztuko albistea“. Joan den asteko Gaur8n Jose Angel Oriak titulatu du: “Ekuador: Petrolioa Amazoniako lurpean uzteko Yasuni-ITT ekimenak porrot egin du“. Laburbiltzeko, Ekuadorreko gobernuak 2010eko abuztuko erabakiarekin uko egin zion Yasuni izeneko eskualdean lurpean datzan petrolioa ateratzeari, trukean munduko herrialde aberatsenek hitzarturik Ekuadorreko estatuari ordainduko ziotela erregaia hustiatuz kobratuko lukeen dirutzaren erdia. Hiru urteren buruan, egunkariek zabaldu dute Correa presidenteak lurperatu egin duela askok garapen iraunkorraren historian mugarritzat ikusi zuten Yasuni proiektua, ikusi Berriaren kronika: “Yasuni-ITT baztertu, eta natur erreserban petrolioa ustiatzen hasiko da Ekuador“. Aldaketaren arrazoia: bildu behar ziren 2.700 milioi euroen ordez 10 baizik ez direla bildu, alegia nazioartean bizkar eman diola proiektuari.
Baina, orain arte hauts handiegirik harrotu ez duen arren albistearen jarraipenak, Yasuni asmoaren sustatzaileek lanean diraute, eta polemikak bizirik. Polemikaren aldetik, The Guardian egunkariak jakinarazi duenez, Rafael Correak bildu dela esan duen dirutza urria baino askoz handiagoa da orain arte hitz emana daukatena hainbat erakundek; dolarretan hitz eginez, ez 13 baizik eta 336 milioi hitz emanak, bildu beharreko 3.600 milioi dolarren kasik hamarretik bai. Eztabaidari neurria hartzeko, ikusi John Vidalek The Guardianen idatzitako “Race to save Ecuador’s Yasuní national park from oil lobby” eta Correaren erantzuna America Economían: “Correa pregunta a The Guardian cuánto donó al Yasuní, por mencionarlo en un reportaje“.
Yasuni ITTren aldeko ekimenak, bitartean, lanean darrai. Diru-bilketan segitzeaz gain, Yasuni asmoaren inguruko herri galdeketa eskatu dute eta horretarako lege proposamena aurkeztu ere bai. El Paisek “Los grupos ambientalistas de Ecuador miden su fuerza ante el Gobierno” kronikan eta America Economíak “Ecuador: Corte Constitucional recibe primer pedido de consulta por Yasuní“en azaldu dute. Twiterrez #NoToquenElYasuni hashtagak biltzen ditu erreakzio eta albiste asko.
Erlezaleen biltzarra asteburuan Behauzen, Bizitokik antolatuta
2013-08-22 // Erlea // Iruzkinik ez
Hezkuntza alternatiboa aldarrikatu eta lantzen duen Bizitoki elkarteak asteburu honetarako antolatu du Behauzeko (Nafarroa Beherea) bere egoitzan “Erlezaleen biltzarra“. Hitzaldi, elkarrizketa eta tailerrez osatu dute larunbat eta iganderako egitaraua.
(gehiago…)
Horacio Icasto
2013-08-20 // Agiñarenak, Musika // Iruzkin bat
El Paiseko hil-oharren artean leitu dut hil dela abuztu hasieran: “Horacio Icasto, pianista y compositor de jazz“. Tamalez inor gutxik gogoratu du Euskal Herrian, haren musika milatan aditu dugun arren. Bestek sortutako hezurdurak harmoniazko haragi-azalez beztitzetik bizimodua atera duten musikari handien patua.
(gehiago…)
Esklerosi anizkoitza eta erlea: Maryseren lekukotasuna
2013-07-18 // Erlea, Osasuna, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Egunotan, zehazki uztailaren 14an, hainbat jende busti baita borondate onez esklerosi anizkoitza daukaten pertsonekiko elkartasunez, nire aldetik bustitzeko modu ona iruditu zait aipatzea gaixotasun bera duten batzuek erlea darabiltela beren arazoa hobetzeko edo gutxienez arintzeko. Gaixotasun kroniko baten morrontzan bizi diren kolegei interesatuko zaielakoan aukera terapeutikoen almazena aberastea.
Pioch-Prades eta Henry Joyeux doktorea liburua aurkezten 2012ko abuztuan (Argazkia: Jean-Louis Sellié)
Erlearen beste produktuez gain zehazki pozoiaren -erlearen ziztadaz, zein apitoxina elaboratuan- erabilera klasikoetakoa da esklerosi anizkoitzarena. Interneten aurkituko dituzu horien erreferentziak, aldekoak bezala eszeptiko eta baita kontrako eta salatzaileak ere. Proposamenetan kroniko bati gehienetan baliagarrienak zaizkio interes ekonomikorik gabeko jendeen lekukotasunak, bere egoeran dauden edo egon direnenak. Nik bat gomendatuko dut hemen, hortik aurrera norberak Interneten nola bilatu asmatuko du eta.
Maryse Pioch Pradesek idatzita dauka “Les abeilles ont guéri ma sclérose en plaques“. Ñabarduratzat, duela lau urte fotokopiatan eskutik eskura banatzen zuen bertsioan orain inprimatutako “ont guéri” (sendatu dute) hori “soignent” zen (artatzen dute), agian argitaletxeak ukituko zion. Gaixotasun kroniko baten jabe denak badaki betikoz sendatzea ahazturik helburua duela eritasuna geldiaraztea, minak gutxituz eta ondorioak ahal bezainbat murriztuz. Hitzaurrea Henry Joyeux doktoreakidatzi dio.
Maryse Pioch-Pradesen liburua
Marysek kontatzen duenez, maila handiko kirolari zela diagnostikatu zioten esklerosia. Liburuan kontatu du zein izan den bateko eta besteko probatuz bere ibilbide terapeutikoa, lorpen eta porrotekin. Jean Seignaleten errejimena darabil elikatzeko modutzat, osatuz hori erleen produktuekin, funtsean propolia, polena eta erleen ziztadak. Azkenean, familiako antzinako usadioa berreskuratuta erlauntzak jarri ditu Marysek. Bere hitzaldi bati buruzko kronika laburra badu Midi Libre egunkariak, eta Apitherapie.infok liburuaren ataletako bat eskaintzen du sarean.
Guk Montpellierren ezagutu genuen Maryse duela lau urte Apimondia zela eta, ARGIAn orduan kontatu bezala. Frantziako Vias herrian bizi baita, Beziers inguruan, han Midi Libre egunkariak duen kazetari Jean-Louis Selliék blogean eskaintzen ditu liburuaren aurkezpen eguneko kronika (“Les bienfaits de l’apithérapie évoqués par le Professeur Joyeux au restaurant ‘Le Jardin’“) eta emakumeari egin dion bisita baten kontakizuna (“Maryse Pioch témoigne: ‘Les abeilles ont guéri ma sclérose en plaques“), amaierarako gorde dugun argazki zirraragarriz hornitua: Maryse bera urte luzeko atzeraldiaren ondorioz gaixotasunak kondenatu duen kadira gurpildunetik zutitzeko zutitzeko ariketak egiten.
Maryse kadira gurpildunetik zutitzeko ariketak egiten (Argazkia: Jean-Louis Sellié)
Austerizidioaren aurretik zabaldua zen prekarizidio ikusgaitza
2013-07-12 // Net Hurbil, Osasuna // Iruzkinik ez
Aste honetako Net Hurbilek “Austerizidioa: ez du hiltzen krisiak baina murrizketek” landu du, oinarritzat harturik David Stuckler eta Sanjay Basu ikerlariek plazaratu duten “The Body Economic: Why Austerity Kills“ liburua, gaztelaniaz berrikitan “Por qué la austeridad mata: el coste humano de las políticas de recorte“ izenburupean plazaratu dutena.
Dionisi-Sopranzi senar-emazteen eta Giuseppe Sopranziren gorpuak Civitanovako udaletxean (El Sol Web)
Gure artikulua abiatu da Stuckler eta Basuk The New York Timesen argitaratutako “How Austerity Kills” artikulutik, zeinaren hasieran kontatu baitute suizidio hirukoitz ikaragarri hau, Italian gertatu berria: “Italiako Civitanova Marchen gertatu zen, joan den apirilean, suizidio hirukoitza. Anna Maria Sopranzi (68) eta Romeo Dionisi (62) senar-emazteak borrokatzen ziren 500 euro inguruko pentsioarekin bizirauten, baina etxearen errentaren hilabete batzuk zor zituzten. Dionisi harrapatua zuten Erromako Gobernuaren murrizketek, tartean erretreta adina atzeratzea. Beste milaka gehiago bezala aurkitu zen laguntza sozialen babesik gabe. Apirilaren 5ean berak eta emazteak lehen auzoari autoan oharra utzi barkamena eskatuz eta ondoren beren buruak zintzilikatu zituzten etxeko garajean. Albistea jakitean, emaztearen anaia Giuseppe Sopranzik (73) bere burua bota zuen Adriatiko itsasora”.
Gertakizun latzaren berri zehatzagoak gaztelaniazko kronika honetan leitzen ahal dira. Bestalde, Ami Goodmanek Democracy Now katean elkarrizketatuak ditu Stuckler eta Basu.
Krisiak berak ez baina krisiari aurre egiteko agintariek erabakitako austeritate politikek neke berriak ekarri dizkiete aurreko hamarkadan denetan zabaldu den prekarizazioak eragindakoei. Berrikitan Parisko Bobignyn burutu den biltzar inportante bat dela eta “Ez ukitu nire prostata, zaindu osasun publikoa” artikuluan nagusiki hiper-medikalizazioa landu bazen ere, bertan aipatzen zen gehiegizko diagnostiko, tratamendu eta botikek ifrentzutzat daukatela gero eta herritar gehiagok nozitzen duten gutxiegizko medikalizazioa. Alegia, frantsesari makulua eskaturik, “surmedicalisation” versus “sousmedicalisation“. Azken atal honetaz ez zen arren sobera mintzatu Bobignyn, Florence Hamrouchek deskribitu zituen herritar askoren prekarizazio eta pobretzeak beren osasunean dakartzan kalteak; Hamrouchek bere mintzaldiari ipinitako titulu berarekin txosten mamitsua burutu zuen Parisko gobernuak 1998an, PDF formatuan irakur daitekeena: “La progression de la pauvreté et ses effets sur la santé“.
Txostenaren 43. orrialdean irakur zitekeen informazio faltaren aitortza: “Frantziak informazio sanitarioaren informazioa dela eta ez daukagu informazio fidagarririk pobreziak eta prekarietateak jendearen hilkortasunean daukaten eraginaz”. Eragina badela garbi zekiten ikerlariek, munduko beste leku askotan frogatuta dagoelako, baina edozein txorakeriatan euroak milioika xahutzen dituen Frantzia aberatsak ez zeukan 1998a arte aski indar eginik bere herritar txiroenen osasun egoeraren okerragotzea neurtzeko. Orain austerizidioa hein batean begin bistako izatera iritsi izanak gabezia hori hobetzen lagunduko ote du.
Irunen bai dakite ondo inposatzen
2013-07-12 // Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
Irun 30 (Argazkia: Irungo udala)
Irungo nire lagun demokraten erreakzioaren zain nago, esan nahi baitut EAJ eta PSE bozkatzen duten nire lagunena, Juan Del Olmok sinetsiko ez lukeen arren horietarik ere bai baitut, ez bat eta bi gainera. Zain nago ea uztailaren 15erako deitzen gaituzten intsumisio ekintzaren batera, esaterako, gure Skoda harturik joan-etorri batzuk egiteko Irungo karriketan gora eta behera, baina 50eko abiaduran. Zeren eta nor da Irungo Cristina Laborda mugikortasun arduradun hori ni behartzeko bere asfalto gainean 30 baino mantsoago zirkulatzera? Zein mahaitan erabaki da modernitate hori? Non da Irungo herritarren iritzia? Eta zergatik hasi preseski uztailak 15ean ia inon errespetatzen ez den 50 kilometroko muga 30era apaltzen?
Irungo nire lagun kontsentsuzaleek deitzen badidate, astelehen bazkalondoan libre nago handik azaltzeko. Hobeto antolatzeko uzten badidate egun pare bat, eraman dezaket Ordiziako lagunen bat ere. Bai, EAJ eta PSEko zinegotzien ustez hondakinak gaika derrigor biltzeko araua urratu eta ez-dakit-zein-mahai bildu arte edonork hondakinak edonon uzteko deretxoa duen Ordizia horretako adiskideren bat prest egonen da Irungo udaltzainen isuna jaso eta harrotasunez sinatzeko. Efektibamente, ez inposaketarik!