Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Minbiziz hil da Masao Yoshida, Fukushima Daiichiko zuzendaria
2013-07-09 // Fukushima // Iruzkinik ez
Masao Yoshida 2011an dimisioa ematen (Argazkia: La Tercera)
2011ko martxoan lurrikarak eta ondoren maremotoak jota lehertu zenean Fukushima Daiichiko zentral atomikoan zuzendari zen Masao Yoshida hil da agentziek hedatu dutenez. Minbiziak eraman du 58 urteko gizona. Fukushimako hondamendiaren jarraipenean iturri fidagarria den Simply Info – The Fukushima Project guneak honela hasi du heriotzaren berri ematen duen “Former Fukushima Daiichi Chief Dies Of Cancer“ kronika:
“Yoshidak bere ekintzekin aurre egin zien TEPCO konpainiaren Tokioko buruei, zeintzuek uste zuten artean posible izango zutela salbatzea urtzen ari ziren erreaktoreak. Yoshidak TEPCOren aginduen kontra manatu zuen itsasoko ura injektatzea erreaktoreen barnera. Ekintza honekin saihestu zuen hondamendia are okerragoa suertatzea.
Krisiaren hasierako unerik gogorrenak pasatakoan eskainitako elkarrizketa batean esan zuen behin baino gehiagotan egon zirela hiltzeko zorian hondamendiaren egun haietan. Une batean agindu zien langile guztiek nork bere izena idatzi zezala isolaturik zeuden gunean, hilda aurkitzen bazituzten jakin zedin nor zegoen barruan. Gero ere aurkitu zituen modu bihurriak behar zuena lortzeko TEPCOk eragozten zionean zentrala egonkortzeko lana. Kazetari bati elkarrizketan aipatu zion tsunamiaren kontrako harresi bat beharrezkoa zela eta TEPCOk ukatu egin ziola onarpena. Elkarrizketa zabaldu eta berehala hasi zen harresiaren eraikuntza”.
Yoshidak azken elkarrizketa 2012an eman zuen. Japonieratik hedabide ezberdinek itzulitako zatiak lotu, erkatu eta -batik bat Ex-SKF blogari nekaezinaren laguntzaz– osatu zituen iturritzat hartu dugunak.
Evo Morales, Snowden eta Europako gobernu bananeroak
2013-07-03 // Iritzia // Iruzkinik ez
Historiako lotsagarrikerien orrietan geratuko da idatzirik Boliviako lehendakari Evo Moralesi gertatu zaiona Moskutik itzulerako bidaian. Gertatu zaiona baino, Europako zenbait gobernuk egin diotena: Nazio Batuen Erakundearen kideetakoa den herrialde bateko presidenteari oztopoak jarri bere hegazkinean libreki mugitu ez zedin.
Amerikako Estatu Batuei eta Barack Obamari aspaldiko krisi handiena sortarazi dien Edward Snowden Moskuko aireportutik ihesi joan zitekeen Morales Errusiarako bidaiatik etxera zeraman abioian. Ihesi joan “omen” zitekeen, AEBko agintarien ustez. Hauek indar eginik Europako gobernuen gain, Frantziak, Italiak, Espainiak eta Portugalek baimena ukatu diote beren lurraldeen gainetik pasatzeko. Hegazkinak Vienan lur hartuta burutu ziren batzuen eta besteen negoziaketak, azkenean Espainiak bidea ireki arte.
Munduko geopolitika berriaren argazki tamalgarri bezain adierazgarria da. Une honetan hedabide handiek presaz egindako kronikek diotena baino askoz gehiago ez dakigu. Esaterako, Naizek eta El Paisek eguerdiko kroniketan plazaratua. Gainerakoan, ikusi-entzun The Guardian egunkariaren gunean Evo Moralesen hitzak: “Seguruenik Espainia hizketan ariko da bere lagunarekin… Estatu Batuekin, alegia”. Frantzia eta Portugal bezalatsu. Telesur kanalean era badira urgentziazko erreakzioak.
Ondoko ordu eta egunetan xehetasun gehiago ezagutu arau motibo are handiagoak izango ditugu europarrok gure agintariez lotsatzeko.
Marie-Monique Robin ‘Legion d’Honneur’ jasotzen Notre Dame des Landesen
2013-07-02 // Nazioartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Ekainaren 8an, otsailean Lander Arbelaitzek aurkeztu zigun Notre Dame des Landes borroka-toki mitikoan, Frantziako Errepublikak pertsonai bakanei (gehienetan sistemaren sustatzaile zintzoei) ematen dien Legion d’Honneur titulua jaso du Marie-Monique Robin kazetariak, Sustrai Colinak xarmanki elkarrizketatu eta Unai Break bezala neuk eta bestek ere hainbat zuku atera diogunak, anitz ikerlan ezin saihestuzko baina batik bat Le monde selon Monsanto idatzi-filmatu zuenak.
Ohorezko Legioa oparitu diola Frantziak eta hartu egin duela? Zergatik? Berak esplikatu duenez, ez luzeegi, alferrik nik laburbiltzea. Irakur dezakezu gaztelaniaz Sin Permiso gune ezkertiarrak itzulirik (“Palabras de Marie-Monique Robin al recibir la Legión de Honor de la República Francesa“) edo jatorrizko frantsesean, Robinen blogean: “Journée inoubliable à Notre Dame des Landes“. Saria hartu du Notre Dame des Landesen mundu guztiak arbuio duen aireportu erraldoia eraikitzeko beren lurretatik bidali ez ditzaten borrokan dirauten Sylvain et Brigitte Fresneau baserritarren eta Marie-Moniqueren aita-ama laborarien aurrean. Kazetariaren hitzaldia bideoz ere ikus daiteke. Azala oilo-ipurdi jartzeko lekukotasuna.
Zizurkilgo ez-albistea
2013-06-25 // Kondarrak // Iruzkin bat
Gaurko albistea, 2013ko ekainaren 25ekoa, izan zitekeen Gipuzkoako EAJk barkamena eskatu diela Zizurkilgo herritarrei hondakin bilketaren inguruko galdeketa simulakroan kargu publiko jelkideek erakutsitako jokabideagatik. Edonori egokitzen zaio hanka sartzea, errazago Diario Vascoko anaia nagusiak goizero xaxaturik harrotuta zabiltzanean. Baina ez da komeni ahaztea gauza bat dela indarraren jabe izatea eta beste bat arrazoia edukitzea. Tamalez gaur ez dugu inon irakurri albistea non Joseba Egibarrek eta Markel Olanok Gipuzkoako EAJren izenean esaten duten “barkatu Zizurkilen eman dugun espektakuluagatik, urrunegi joan gara”. Oso alderantziz, goiz honetan kafea irentsi behar dugu Jose Gabriel Mujikaren paperean leituz “PNV, PSE y PP ven en la consulta de Zizurkil la evidencia del rechazo al PaP“. Amasa-Villabonako antzerkian emaitza hobeak lortzearren edozerk balio duelakoan. Aukera galdu bat ez-albiste hori.
Zer moduz zaborrak Urnietan?
2013-06-20 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Urriaren 31an plazaratu zuen albistea ARGIAren ZZ blogak: “Urnietako Bildu: ‘Atez atekoa defenditzen dugu, baina 5. edukiontzia jartzea errespetatuko dugu‘”. Ondoren prentsako titularrok aipatzen ziren: “Urnietako EAJ, Bildu eta PSE bat eginik, bosgarren edukiontziaren alde egiteko” eta “Urnietako Bilduk dio bere apustua ez dela bosgarren edukiontzia, baina errespetuagatik babestuko duela” (Berria), “Materia organikoa biltzeko kanpaina aurkeztu dute Urnietan” (Aiurri, bideo eta guzti). Bilduko Xabier Yurramendiren “Konpromisoa birziklapenarekin (Hitza) eta “PNV, PSE y Bildu acuerdan en Urnieta impulsar el reciclaje con el quinto contenedor” (Diario Vasco).
Bilduko zinegotziak eskaini zituen Urnietako hitzarmenaren bi xehetasun: “Lehenengoa, hiru hilabetean behin jasoko ditugula birziklapen datuak eta udalak datu horien jarraipen zehatza egiteko konpromisoa hartu duela. Bigarren puntua, datuak onak ez badira egoki ikusten diren neurriak hartuko dituela Udalak, datuak hobetze aldera”. Zertan ote daude asmo eder horiek?
Sei hilabetetan Hernanirekin mugantea den Urnieta bakean bizi izan da, justu hernaniarrek Urumean beheraxeago auzo daukaten Astigarraga gerra bizian erotuarazi duten hilabeteetan. EHUk bezala Mondragon unibertsitateak komunikazioan daukaten irakasle eta ikasle troparen artean izango al da boluntario bat bederen alderatuko dituena Diario Vascok Urnietari eta Astigarragari eskaini dizkien orriak, kantitatez, kalitatez eta gaiztakeriaz? Animo, kazetaritzako teoriko beterano eta master gazteok, hartu zortzi hilabeteotako hemerotekak…
Ez hiru eta ez sei, zortzi hilabete joan baitira Urnietako albiste horiek zabaldu zirenetik. Astigarragak lortu du sortutako 100 zaborretik 20ra mugatzea zabor nahastuak. Eta Urnietak bere sistemarekin? Zenbat esportatzen du Urnietak sortutako 100 kilotatik, 40 kilo zabor nahasi, 50 akaso, 55…?
Sei emakume Fukushimako
2013-06-20 // Fukushima // Iruzkinik ez
Kugi Productions konpainia sortu berrian bildurik, Paul Johannessen, Jeffrey Jousan eta Ivan Kovac zinegileek Women of Fukushima dokumentala aurkeztu dute. 27 minutu dirauen filma Internetez ikus daiteke oraingoz ingelesezko jatorrizko bertsioan eta frantsesezko azpitituluekin ere bai. Bideoaren loturaren azpian azalpen gehiago.
(gehiago…)
Elias Kerejeta (oihartzuna)
2013-06-18 // Iritzia // Iruzkinik ez
Ikusten? Azkenean ez da hainbesterako izan. Hernanin ez garela hain jende gaiztoa bizi. E’tzazue guregatik lorik galdu zine aurrerakoiaren zaleok, Hernaniko Kronikak zabaldu duenez “Elias Querejetaren izena jarriko zaio Hernaniko kale edo plaza bati“.
Ez ezkutuko karkaba batean, herriaren fisonomia aldatu duen Txantxilla auzoan baizik. Han omen zegoen Villa Gurutze, zinegile ospetsuaren jaiotetxea. Herrian galdetzen baldin baduzue, Laubidietan, gure aita Balentini zekorrak saltzen zizkioten “Prailia” Lujanbiotarren etxe (eraitsi) inguruan.
Bestalde, “Elias Querejeta, gai sozialak pantaila haundira eraman zituen zinegilea” titulua daraman kronikak dio hasiera aldean: “Elias Querejeta Hernanin jaio zen 1934an. Dirudun familiakoa zen. Bere aita Gipuzkoako Diputazioko presidentea izan zen frankismo garaian eta Villa Gurutzen bizi izan ziren, Txantxillan. Kimika eta Zuzenbidea ikasi zituen eta 18 urterekin lehenengo mailan debutatu zuen Real Sociedad futbol taldearekin…” Horixe besterik ez zela… baina ageri denez, hori guztia.
Hisako Sakiyama doktorearen hitzaldia Fukushimako hondamendiaz (bideoa)
2013-06-17 // Fukushima // Iruzkinik ez
Helen Caldicott mediku australiarrak daukan Nuclear Free Planet fundazioak martxoaren 11 eta 12an antolatu zuen Fukushimako istripua eta bere ondorioak aztertzeko simposiuma. Mundu osotik eramandako adituek han aurkeztutakoen grabazioak edonoren eskueran jarri ditu fundazioak orain Interneten. Lekukotasun garrantzitsuetako batzuk, gainera, frantsesezko azpitituluz aberastu ditu Fukushimari buruzko iturri txit preziatua den Knak bere blogean. Hitzaldi bat da Hisako Sakiyama doktorearena. (gehiago…)
Pedro Grijalbaren azken erreleboa
2013-06-14 // Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
Pedro Grijalba kazetariekin. (Argazkia: Hernaniko Kronika)
Hernaniko Kronika egunkariak jakinarazi digu: “Pedro Grijalba hil da, amiantoak eraginda“. 57 urte ez da aski zahar bizia amaitu zaizula onartzeko. Grijalbari lanerako ezintasuna aitortzearekin batera jakinarazi zioten: asbestosiak jota zaude, hilabete gutxiko bizia daukazu. Jesus Uzkudun CCOOko sindikalista historikoak esanik dakigu langile ezkertiarrak erabaki zuela “morir matando“, esan nahi baita bere kasua kontatuz herriari.
(gehiago…)
Elias Kerejetaren semea
2013-06-10 // Iritzia // Iruzkinik ez
El Pais egunkariaren Semanal gehigarria ez dudan arren aurkitzen Interneten, hartan orain hiruzpalau urte Elias Kerejeta Garateri egin zioten erreportajearen pasarte pare bat ezin ditut ahaztu. Hernaniko bere haurtzaroaz gogoratzean, kontatzen zuen zinearekiko lehen harremana sortu zitzaiola ikusi zuelarik etxeko jardinean barrena aitaren txoferra traste berri baten garraio: ondoko hilabeteetan hainbat filme ikustea ekarriko zion proiektorea zen. Etxe bakar jardindunaz gain autoa eta txoferra zeuzkan aita baten oparia. (gehiago…)