Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
‘Pizti’ Iturbide
2013-06-07 // Iritzia // Iruzkin bat
Hala deitu beharko genion duela pare bat egun Bilboko Pagasarri aldean hilik aurkitu omen duten Ignacio Iturbide Alkain Piti famatuari. Omen diogu, bera ez bezala herrian errespetatuak diren senideei ez baitie Barne Sailak askoz xehetasun gehiago luzatu. Ez non bizi zen, ez ezkondua ala gabe, ez haurrik bazuenez… Behar handirik ere ez, berrogei urteotan haren albisterik jakin baino ez jakin nahiago zutenentzako, baina Hernanin bart txapelokerrek eraman izan balute gizajoren bat eskuak loturik, honez gero haren zapataren neurria zalapartan iragarriko genuen periodistok.
Non egon da, zertan, nola, Piti Espainiako ultraeskuindarren enkarguz zazpi herritar hil eta beste zenbait zauritzeagatik hamar urtez preso egonda libratu zutenez geroztik? Madrilen jakingo dute, Gervasio Gabirondok ere bai. Biktimen memoriaren propaganda eginez bizimodua ateratzen duten askok ezikusia egin dioten itzaleko mundu horretan asko bizi dira lasai ederrean. Demokraziak derrigorrezkak ditu estolderiak, denon onerako.
Gaur Hernanin familia batek pentsatuko du anaia bat txarra atera zitzaiela, Buruntzaldeko beste zazpi familiatan berriro urratuko zaie galdutako senideak utzi zauri zaharraren orbanak, eta Andres Etxeberriaren azken anaiak norbaiti entzungo dio baratzean ari dela: “Hi, jakin al duk bere bi lagun hilda Andres zauritu zuen tipoa mendian azaldu dela hilik?”. Lurrean eserita, bastoia eskuetan, omen.
Alferrik bilatuko duzu Piti Iturbideren argazkirik Googlen. Desklasifikatuko dituzte 50 urte barru, komeni bada.
Azkaraten lan, bizi eta borrokatu
2013-06-06 // Agiñarenak, Iritzia // Iruzkinik ez
Inpresionatu naute Azkarateko Erramun senar-emazteek “Transformazioa garatuz, bada bizitzeko manera gure etxaldean” elkarrizketan. Erakusten dute zenbat ahaleginekin biziraunarazi diren gure arteko baserrietatik gehientsuenak.
(gehiago…)
Euskal grebaren jarraian, Europa osoan ‘Blockupy’ ekainaren 1ean
2013-05-30 // Gizartea, Nazioartea // Iruzkinik ez
Maiatzaren 30ekoak ekainaren 1ean izango du bigarren zatia. Hego Euskal Herrian mugimendu sindikalaren zati nagusiak bestelako mugimendu sozial multzo zabalarekin antolatutako grebaren biharamonean, ekainaren 1an murrizketen eta horien kudeatzailea den Troikaren kontrako ekintza eguna dago deituta Europa osoan barrena.
(gehiago…)
Zabor gutxiko herrien UEMA
2013-05-27 // Kondarrak // Iruzkinik ez
UEMAk bildu zituen bezala biztanleen %80 euskalduna duten udalerriak, euskara hutsez funtzionatzeko ahalmenaz gain gogoa zutenak, gisa berean iritsia da hondakinak gaika %80 edo gehiagoz sailkaturik kudeatzen dituzten herrien federazio, mankomunitate edo elkartea antolatzeko unea. Bestela esanda: etxeetan sortutako hondakinen baitako zabor nahasia %20 baino gutxiago izatea egunero lortzen dutenena. Hernanin Zero Zabor taldearen izenean Bego Zuzak egin du proposamena prentsan azaldutako “Ehun ta ehun berrehun… Gora Astiarra!” gutunean: “Ez al da hau une egokia Astigarraga, Hernani, Usurbil, Orendain… errefusa hondakinen %20ra jaistea lortu dugun herrietako udalek elkar hartu eta UEMA berri bat sortzeko? Zaborrak murriztu ditugun herrien UEMA? Hondakinetan ondo ari garen herrion elkartea?”. Katalunian badaukate Atez Ateko udalerrien elkartea. Guk horiekin batera bildu ditzakegu Orendainen ereduari segituz dagoenekoz errefus-hondakina kopuru hori baino gutxiagora jaitsi duten herri txikiak, Sakanan ere badira organiko guztia herritik atera gabe ongarri bilakatuko dutenak. <%20 Zabor Herrien Elkartea… Zero Zabor Udalerrien Federazioa… Zabor Urriko Herrien Mankomunitatea… Fite aurkituko da izena, baldin bada izateko nahia. Elkar ezagutu elkarri laguntzeko (badago zertan) eta Zero Zabor helburuaren bila urrats berriak eman. Laster hurbilduko zaizkigu gehiago eta azkenerako denak, multinazionalek beren nahieran antolatu duten mundua XXI. mendeko krisi handian barnatu ahala.
Oñatiarron burua eta bihotza
2013-05-24 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Oñati Zero Zaborren murala
Zubietan errauskailua jarri nahi diguten espekulatzaile ustelen kontrako borrokak eman digu zoria ezagutzeko bestela sekula aurkituko ez genituen gizon eta emakumeak. Oñatiko gazte eta ez hain gazteokin topo egin izana eskertzen diot biziari.
(gehiago…)
Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa
2013-05-22 // Kondarrak // Iruzkinik ez
2010eko martxoan etorri zen Roberto Cavallo Hernanira. Asteburu hartan “Atez Ateko Bilketatik, Zero Zaborrerantz” izeneko jardunaldiak antolatuak genituen Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzungo jendeok. Hernanin egun haietan hasi berria zen Atez Ateko bilketarako kuboen banaketa. Hitzaldia eman aurretik, karrikako giroaren maitale, ostatuez gain Atez Atekoaren bulegoa ere erakutsi genion, “Giroa bero daukagu Hernanin” ohartaraziz. Zaborraren inguruko demagogia ez zuten asmatu Zumaiako batzokian. “Aldiz -kontsolatu gintuen Cavallok- nik giro lasaia atzeman dut bulegoan. Hamaika handiagorik ikusita gaude Italian…”
(gehiago…)
Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
2013-05-21 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Italian hondakinen kudeaketa plangitzak antolatzen berezitutako ERICA kooperatibak plazaratu berri du Meno 100 chili (100 kilo baino gutxiago) dokumentala, hainbat festibal eta biltzarretan aurkezten ari dena.
(gehiago…)
Llargoren arrazoiak
2013-05-19 // Agiñarenak, Iritzia // Iruzkinik ez
Goiz honetan ez dakit zein Etxeberritarri egon eskertuago, Jean-Jacques Etxeberri Llargo ezizenez ezagunagoari esan dituenengatik edo Joanes Etxebarria kazetari gazteari, Berriako azken orrian Llargori ateratako zukuarengatik.
(gehiago…)
Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak
2013-05-16 // Kondarrak // Iruzkinik ez
2014ko urtarriletik aurrera jakingo da -mankomunitateek informazio hori ematen baldin badute, ez baita beti gauza ziurra- herri bakoitzak zenbat errefus nahasi, hots, zenbat benetako zabor, entregatu duen Gipuzkoa osoak bere gain har dezan 2013an, eta zenbait pila berri metatuko duen urte berrian. Ordurako pausoren batzuk finkatuak izango dira zabor mendi horiek tratatzeko beharrezkoak diren azpiegitura handiak abiarazte aldera, izan TMBa eta beste azpiegiturak eraikitzea, edo Zubietako errauste plantari ekitea, edo inguruko errauskailuren batera eramatea… 2014an iadanik ez gara mintzatuko hainbeste herri bakoitzak birziklatzen duenaz, nahastuta biltzeagatik sortzen duen zabor birziklagaitzaz baizik. Errefus kopuruez hitz eginda gauzak oso bestela ikusten baitira.
(gehiago…)
Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz
2013-05-15 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Herriak sailkatzeko proposatu ditugun multzoak zehaztu ditzagun ahal dugun neurrian, zehaztu ezinak nabarmenduz. Gogoratu sailkapena:
A.- Zero Zabor herriak / B.- Zero Zabor izatea erabakia duten herriak / C.- Eredu berri bila dabiltzanak B atalean sartzeko / D.- % 65 helburu, borondatezko bilketaz eta epe laburretan konprometitua (Urnieta) / E.- % 60 edo %70 helburu, baina bermerik gabeko epeekin eta zehaztapenik gabe / F.- Helburu finkorik eta eperik gabe oraingoa hobetzea erabakita dutenak
(gehiago…)