Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina
2013-04-08 // Fukushima, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”. Lasaitzen saiatu naiz kazetakide gaztea, begiratuko diat laster etxean makina piztuta, ikusi beharko zer dioten hedabide handienek, larria baldin bada Fukushimaz ari den blog sare zabalean mugituko diate gaia… (gehiago…)
Itsasuko harria 2013
2013-04-05 // Iritzia // Iruzkinik ez
2013ko Aberri Egun bezpera era berezian ospatu da Lapurdiko Itsasun, aurten bete baitira 50 urte Enbata mugimenduak Itsasuko Harri famatua finkatu zuen 1963ko aberri egun hartatik. Joan den larunbatean Itsasuko harriaren aurrean esan zirenetatik Kazeta.infori esker irakur dezakegu Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu alderdiek adostutako “Herri borondateari errespetua” agiria. Aldiz, orriotara ekarri ditugu Itsasun entzundako beste bi hitzaldi, han izandako adiskideei esker eskuratuak, nire ustez markatuta geratu beharko luketenak gure ondorengoentzako.
(gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (eta 4): betirako irekita
2013-03-14 // Fukushima // Iruzkinik ez
Bi soziologok hartu dute parte Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentalean. Alde batetik, “arriskuaren gizarteaz” usu mintzatu den Ulrich Beck alemanak; bestetik Eiji Oguma japoniarrak. Bion lekukotasunak euskaratuta bukatzen dugu lau ataleko “Fukushima osteko munduan” sailtxoa. (gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (3): damuak
2013-03-13 // Fukushima // Iruzkinik ez
Kenichi Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean Japoniako iritzi publikoa baldintzatzea zer den ondo dakiten bi gizonen iritziak entzuten dira. Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System (TBS) telebista kateko kazetaria zen eta da. Naoto Kan lehen ministroa zen 2011ko martxoaren 11 hartan. (gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (2): irradak
2013-03-12 // Fukushima // Iruzkinik ez
Dio offeko ahotsak Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean, 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea besterik”. Zenbait atal hautatu euskaraturik. (gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak
2013-03-11 // Fukushima // Iruzkinik ez
“Fukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan – gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta berandutze kate bat: gezurra, omisio, ezjakintasuna edo kalkuluak direla medio, arduradun politiko eta zientifiko gehienak ahaleginduko ziren gaiari garrantzia kentzen, arriskuak gutxitzen saiatzeko ordez”.
Watanabek berak dio 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin besterik harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea baizik”.
Fukushima Daiichiko hondamendi nuklearra hasi zela bi urte betetzean, frantsesez eta alemanez hedatzen den Arte telebistak Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentala eskaini du. Baditu Watanaberen lanak gaur Fukushimak eta oro har Japoniak bizi duten egoera usaintzeko elementu ederrak. Guk hor esaten diren batzuk bilduko ditugu atalka euskaraturik. Ondoren datozenak zatien transkribapenak dira, bideoaren zein minututakoak diren garbi markatuta. Gaurko atalean, Fukushimako emakumeak. (gehiago…)
Fukushima gogoan, bigarren urteurrenean mobilizazioak munduan
2013-03-05 // Fukushima // Iruzkinik ez
Fukushima Daiichi zentral nuklearraren hondamendiaren bigarren urteurrena gainean daukagun honetan, mobilizazioak ari dira antolatzen mundu osoan barrena. [P.S. 2013-03-07: ikusi hemen mundu osoko deialdien mapa eguneratua] (gehiago…)
Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran… ezkutatu dutena (2)
2013-03-04 // Fukushima, Kondarrak, Net Hurbil // Iruzkinik ez
ARGIAk 2.359. zenbakian “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke“plazaratu du, Frantziako segurtasun nuklearrerako erakunde ofizialaren enkarguz bi ekonomialarik egindako azterketek 430.000 milioi euroko kalte posibleak aurreikusi dituelako. Baina Net Hurbil ataleko artikulu hori inprimategian zegoelarik jakin da hor aipatzen diren zifrak ez direla okerrenak: ikerlanaren testu oraindik ez zabalduak kasik bilioi bat (milioi bat milioi) euroko kalteen hipotesia ere lantzen baitu. (gehiago…)
Eltzegor – “3.- Arte-Antton” – (Herrialde berdean)
2013-03-02 // Eltzegor, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Arte – Antton
Musika: Fernando Unsain – Hitzak: Agiña
Kanta eskuratu libre (mp3)
Entzun Groovesharken
Ibargurenetik begira
Hiritik datorren argira
Pinudiak ilunak dira
Arte, Antton
Zorrotz da bizitzaren zerra
Zuhaitz zaharraren gainbehera
Sustraia jaten digun gerra
Ametz, Antton
Harkaitzeraino bultzaka
Arrotzak gakartza indarka
Harri artetik ezin aska
Hagin, Antton
Udaberrian ezin lora
Udazkenik ez dun arbola
Kondenatu gaitu zokora
Ezki, Antton
Geuk landatuak behartuta
Bizi beharrak presa du-ta
Azkarra omen zuen uzta
Gaztain, Antton
Biztu zen ta ezin itzali
Zortea garrez-irriz ari
Pinuen sutan gu kiskali
Gurpitz, Antton
Iharturik ere barruak
Arbolaren azken orruak
Bizi nahiaren amorruak
Zumar, Antton
Oihaneko lagun onenak
Lehenbizi erori zirenak
Ez ahantzi haien izenak
Ezpel, Antton
Gorrotatuz zorte traketsa
Pendizetan dugu babesa
Ibarra erronka ametsa
Arte, Antton
Herrialde berdean
1. – Herrialde berdea
2. – Prima gaiztoa
3. – Arte-Antton
4. – Geltokian
5. – Kristof-Maddi
6. – Oboearen mugan
7. – Aitona
8. – Itsuarena
9. – Goizeskolak
Eltzegor – “2.- Prima gaiztoa” – (Herrialde Berdean)
2013-03-02 // Eltzegor // Iruzkinik ez
Prima gaiztoa
Musika: Herrikoia – Hitzak: Xalbardin
Kanta eskuratu libre (mp3)
Entzun Groovesharken
Prima gaiztoak
Prima eijerra kolpatu
Eltzegorrari
Bortizki atakatu
Seikoa bostean
Errotik bat kenduz
Zanpatuz, irainduz
Abots sakonena
Gugandik aldenduz
Juantxo maitea
Gogorra hire hutsa
Gogorragoa
Presondegi kutxa
Gaua duk zorrotza
Eguna kamutsa
Tolare bat gela
Xehetuz zapal dezan
Presoen gorputza
Eskura ezin
Liteken hegaztia
Ihes joan da
Denbora guztia
Sei horma artera
Bortxaturik bera
Bizirik kondena
Mutu-gor-itsuen
Erresumetara
Herrialde berdean
1. – Herrialde berdea
2. – Prima gaiztoa
3. – Arte-Antton
4. – Geltokian
5. – Kristof-Maddi
6. – Oboearen mugan
7. – Aitona
8. – Itsuarena
9. – Goizeskolak