Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Eltzegor – Ebihotz
2013-03-01 // Eltzegor // Iruzkinik ez
Ebihotz
01 – 1979/1/13an eta 1980. urtean
02 – 1973. urtean
03 – 1979/06/03an
04 – Kanta dezagun
05 – 1976. urtean
06 – 1980/03/26an
07 – Hil ez da deus hiltzen
08 – Agurra
ELTZEGOR taldea
Jakes Etxeberria, donibandarra
Juantxo Garzia, urruñarra
Joxe Mari Ostolaza, donostiarra
Marko Josie, donibandarra
Benito Zubeldia, donibandarra
Fernando Unsain, beasaindarra
Joan Mari Beltran: Dultziñak, txistuak eta klarinetea
Markox Juaristi: Baxua
Iñaki Peña: Akordeoia
Nelly Agirre: Biolontxeloa
J.M. Txilibeia: Klarinetea
Esker anaikorrenak Ramontxo Sagarzazu eta Baigorriko Gaiteroei – Bettiri bereziki- eskainitako laguntzagatik
Grabaketak, argitaratzaile, banatzaile: IZ
‘Foray 48B’ pinuentzat… eta guztiontzat
2013-02-28 // Erlea, Kondarrak, Natura // 4 iruzkin
Foray 48B ari zen zabaltzen abioneta bat Irungo mendietan urriaren 11an, goi tentsioko kable bat jo eta doi-doi iritsi zenean Hondarribiko aireporturaino. Intsinis pinua Prozesionario (Thaumetopoea pityocampa) deitu harrak kutsatu duenez, hura sendatzeko asmoz Gipuzkoako mendiak eta bide batez haietako zein inguruetako baserri, sagasti, belaze, etxadi, erreka eta jendeak igurtzi dituzte Foray 48Bz. (gehiago…)
Gipuzkoako natur talde eta ekologistak haserre Aldundiarekin
2013-02-27 // Natura // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta egin dutela natur talde eta ekologistek 2013ko urrian? Sinesgaitza, ikusirik hondakinen errausketaren edo Pasaiko kanpoko portua bezalako azpiegitura erraldoiei aurre egiteko zer buruhauste darabilzkien Diputazioak. Baina posible da, antza, arazorik zailena askatzea lortzen ari dena korapilorik errazenean katramilaturik gelditzea. Dena dela, oharrak aspaldi zeuden emanak. (gehiago…)
Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke (1)
2013-02-26 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
ARGIAk Interneten ostegunean jarriko duen 2359. zenbakiaren Net Hurbil atalak lerroburu horiek daramatza: “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke”. Iturri fidagarrietan oinarritutako informazioa da, gure artean oharkabean pasatzen ari dena. Lehenbiziko aldiz Frantziako erakunde publiko batek eskaturik bi ekonomialarik zehaztu dituztelako erreaktore nuklear baten istripu handi batek sortuko lituzkeen kalteak. (gehiago…)
Euskararen eta zaborren kudeaketak
2013-02-25 // Euskara, Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
Bizkaian eraiki duten TMBak hondakinen kudeaketari dakarkionaz ari zen Bizkaiko zaborren formula kronika. Horrek euskararen erabilerarekin eduki ditzakeen parekotasunez M.E.k ondoren doazen lerrook bidali dizkit, talkual utzi ditudanak. (gehiago…)
Bizkaiko zaborren formula
2013-02-21 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Bizkaiak azpiegitura berri bat dauka gaurdanik lurraldeko zaborrak tratatzeko: Arraiz mendian eraikitako TMB (Tratamendu Mekaniko-Biologikoa) delakoa. Albistea Berriak titulatu du “TMB plantara helduko den zaborraren %80 erraustuko dute”, Garak “Bizkaia inaugura una planta biológica que reducirá los residuos para la incineradora”, Deiak “Bizkaia le saca chispas a su basura“, El Mundok “Bizkaia tratará 180.000 toneladas de basura en una planta puntera en Europa“. Baina Arraizko TMBaren inaugurazioak bestelako chisparik ere ekarri du: Jose Luis Bibao ahaldun nagusiak Gipuzkoari botatako eztenkada. (gehiago…)
Ikusiko ez dutenei
2013-02-20 // Iritzia // Iruzkinik ez
… kantatu zien Raymond Lévesque kanadatarrak “Quand les hommes vivront d’amour“, gero euskaraz Joseba Tapiak eman zuena Quebec diskoan, euskaraz “Maitasuna helduko da” ipinita. Lévesque ez zen gutaz ari, bigarren mundu gerran ari den soldaduaren sentipenak biltzen ditu. Abesten ahal genuen Diputazioan torturaren kontra egindako agerraldian Mikel Zabalzaren, Joseba Arregiren eta Gurutze Iantziren senideekin. Berdin Mikel Arrastiaz gogoratzen garen aldi oro. Tristeegia ote da gaur Inma Gomila, Luis Goia eta Martin Ugaldez oroitzeko? Ez niretzako.
(gehiago…)
Ez ahaztu 2003ko otso-hila
2013-02-20 // Iritzia // Iruzkinik ez
Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain diktadura usaineko agintari. Ala bai? (gehiago…)
Fukushimako haurrak tiroideetan kisteak atera zaizkienak (bideoa)
2013-02-18 // Fukushima, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ostegunerako etxeetan egongo den ARGIAren Net Hurbilek (Walt Disneyk irakatsi zigun maitatzen ‘Gure lagun Atomoa’) bukaera aldean aipatuko duen Ian Thomas Ashen A2 dokumentalaren trailerra da hemen eskaintzen duguna gaur.
(gehiago…)
Txitxardin beltzak
2013-02-12 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Ez digute esan Aginagakoak ziren txitxardinak, o sea angulak, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko nagusiek Ahaldun nagusia buru zutela Inbertsioetarako Europako Bankuaren hiru goi kargurekin bazkaldu zituztenak Donostialdeko restaurant batean, ospatzeko goiz hartan lotua zutela hondakin giputzek behar ei zuten errauskailuarentzako finantziazioa. Angulak codium izeneko zera exotikoarekin eta gehiago ere bai, hala nola Garak erakutsi menuaren fakturak euskal sukaldaritza berriaren trending topic bihurtu zuen “Huevo con temblor de tierra” galaktikoa, euskaraz “Arrautzikarak” aidanean. (gehiago…)